Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

patroi (orobat patroin g.er. eta patru g.er.) 1 iz nagusia, ugazaba.

-Nire patroi onena izateaz gain, Santos laguna ere badut, e?  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 39. orr.

Beste batzuk saiatu ginen jakiten, eta ikasi genuen patroiaren morroiak izateko jaioak ginela.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 119. orr.

Gerenteak, Giovanni Agnelli patroiaren izenean ari zela argitu eta gero: "Ondo".  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 28. orr.

Maeder izeneko patroi batek hartu zuen; Jean haren lantokian, uste izan zuenaz kontra, oso aspertu zen, lau urtez piezak leundu, ez baitzuen besterik egin.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 128. orr.

Badirudi patroiek azkenean ordaindutako oporren astebetea emango dutela.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 130. orr.

2 kofradiez eta kidekoez mintzatuz, burua.

Ospitalera Vigoko Kofradiako patroi nagusia eta haren ondokoa ere agertu ziren.  Berria - Mundua   2004-06-04

3 santuez mintzatuz, zaindaria.

Goian, Museo Nazionala, aurrean Txekiako patroi Wenceslasen oroitarri bat eta beste hainbat figura dituela.  Berria - Mundua   2004-04-27

Jondoni Laurendi, Kanboko patroi Sainduaren ohoretan iraganen dira bestak aste buru honetan.  Herria   2003-08-07

Hiriko patroi geziz josiaren jai bezpera.  Askoren artean   «Rataplan» - 32. orr.

Urtarrilaren 20a patroiaren eguna da.  Askoren artean   «Rataplan» - 13. orr.

Arras ongi oroitzen nintzen horretaz: bere patroi sainduaren besta eta urteburua egun berean ospatzen zituelakoz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 23. orr.

"Inazio gure patroi handia" hasi zen Karmen kantari.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 80. orr.

Hauekin batera, baita harakinak eta harategietako langileak ere zaindari eta patroi izendatu dute.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 335. orr.

Badira dokumentu batzuk XVII. menderako hiriaren patroi egunerako atabalari eta txistulari batzuk kontratatzen zirela frogatzen dutenak.  Askoren artean   «Rataplan» - 41. orr.

Guardia Zibilaren patroiaren eguna zela-eta.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

4 ontzi ez handi bateko burua.

Gela barruan hiru marinel daude: patroi zaharra, ondarrutarra; pilotua, ondarrutarra hori ere bai, eta marinel gazte bat, afrikar beltza.  Berria - Kultura   2006-03-26

Portu honetako patroi askok legatz kumeetatik ateratzen dute bizimodua, hein batean.  Berria - Ekonomia   2004-05-01

Itsas zabalean atxilo hartu eta gero, patroiari agindu zioten Pasaiako portu aldera alda zezan ontziaren itsasbidea.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 134. orr.

Moilatik maniobra jakin-minez behatzen ari ziren guztiak berehala galdezka joan zitzaizkion txalupako patroi lehorreratu berriari.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 178. orr.

Lantxoiko patroiak indiferentziaz so eginen die gertaerei.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 182. orr.

Lagun hori Carlos Gutierrez zen, denbora batez Pilar itsasontziko patroi jardun zuen kubatarra.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 14. orr.

Batel bat, ordea, irauli egin zen; patroi zihoan mutil kozkorra, ez ni baino askoz handiagoa, ibaiaren erdialdera erori zen, beste bi arraunlarirekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 11. orr.

Tabako kontrabandora dedikatzen ei zen zigor-batailoietatik libratu eta gutxira, beste baten agindupean barkuko patroi.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 63. orr.

Ez zuen dudarik patroi ona izanen zela, halako gorpuzkera zeukan gainera, zalua, zimela, zaintsua.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 124. orr.

Orotara, 81 immigrante eta txalupetako bi patroi zeuden ontzietan, hain zuzen ere.  Berria - Mundua   2004-04-04

Orotara, 81 immigrante eta txalupetako bi patroi zeuden ontzietan, hain zuzen ere.  Berria - Mundua   2004-04-04

5 (izen baten eskuinean)

22 urtetan arraintzale patroi.  Herria   2003-09-11

Motoristak behar ditiagu, eta arrantzu patroiak ere bai...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 56. orr.

6 (estropadetan)

Carril ezizena zen, estropadetako patroi entzutetsu batekin hark zuen antzagatik ipinia.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 141. orr.

Izortz Zabala (Astilleroko patroi ohia).  Berria - Kirola   2006-03-07

Azken estropadan Korta bera aritu zen patroi lanetan, eta eguraldi txarra bada, astebukaeran ere berriro arituko da.  Berria - Kirola   2004-08-25

125 urtek hainbat arraunlari eta patroi ilustre utzi dute, eta hautagai asko dago luxuzko trainerua osatu ahal izateko.  Berria - Kirola   2004-09-09

49 segundo atera zizkion, beraz, garai hartan erabateko nagusigoa zuen Kaikuk, Txirri patroi handiaren agindupean.  Berria - Kirola   2004-09-08

Izan ere, traineriletan ere (sei arraunlari eta patroia) ez dute parte hartzen.  Berria - Kirola   2006-03-30

7 eredua.

Ingurumen eta gizarte degradazio egoera ulertu ahal izateko, antolamendu sozio-ekonomikoaren patroi tradizionaletan, lurraldetasun printzipioan eta boterean izandako eraldaketa ikusi behar da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 77. orr.

Patroi estetiko batean oinarriturik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 258. orr.

Nagelen liburuak zientziari buruzko arazoen azterketa filosofikoa analisi logiko moduan azaltzen du, hots, ezagutza zientifikoaren antolaketaren patroi logikoen azterketa-eran.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 168. orr.

Erabiltzaileen jokabide eredu edo patroi bat eginda.  Berria - Gaiak   2004-11-04

"Xanpain-kopak", Robert Wadek deskribaturiko desberdintasun patroi gisa, oso modu grafikoan erakusten du munduko ekonomiako aberatsen eta pobreen arteko amildegiaren sakona.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 82. orr.

Ekosistemak ezingo luke jasan, ceteris paribus, egungo kontsumo patroien zabalkundea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 316. orr.

8 (soineko eta kidekoetan)

Dama guztiz atsegina gogoratu zen oraindik ez zeukala eskuetan modako soinekoaren patroia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 273. orr.

Goya batek Espainian egin zuen bezala, Lurçat-ek asmatu patroi edo kartoiak, gero Frantziako atelier handienetako tapiz egileek, Aubusson-ekoek partikulazki, ehundu zituzten.  Berria - Kultura   2004-08-25

Patroiak erosi eta orratzez finkatzen zituen aukeraturiko oihalaren gainean, zeta, artilea, muselina nahiz belusa. guraize profesionalak, kolore guztietako patroiak eta oihalkiak, eta "betiere ongi datozen" oihal, girlanda edo azpildura zatiak nahi zituzkeen jostun on bat.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 68. orr.

9 urre-patroi ik patroi.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus