Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

patologiko izond patologiarena, patologiari dagokiona. ik patologia 2.

Deskribapen patologikoetan agertzen diren objektuak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 41. orr.

Jokaera hiltzaileen eta portaera patologikoen arteko antzekotasunaz psikiatra batek egin zuen aurkikuntzaz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 52. orr.

Analisi horri esker, pixkanaka ezagutuz joango gara gene bakar baten matxurak sorturiko egoera patologiko gehienak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 136. orr.

Krafft-Ebingen arabera, erlijio eta kultura arauetatik amiñi bat aldentzen diren jokabide sexual guztiak "patologikoak" dira, gaixotiak, degenerazio mentalaren eta eromenaren adierazgarriak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 9. orr.

Halako izaera gaixoti eta patologikoa eman dio zenbaitek sentimendu honi, baina hori baino naturalago eta sanoagoa da, nik uste.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 15. orr.

Nolabaiteko eragin patologikoa izan dezaketela antzeman diegun zenbait generen egituran oinarriturik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 132. orr.

Anatomia patologikoak ez du murriztu eta zientifikotasunaren arauetara itzularazi medikuntza klinikoaren positibotasuna.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 209. orr.

Apaltasunik eza oso ondo dago, harropuzkeria patologikoa bihurtzen ez den bitartean jakina.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 100. orr.

Depresio patologikoak izaten hasi zen Adela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 207. orr.

Foku patologikoa detektatzeko eta behaketa teknikak erregistratzeko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 194. orr.

Gure aitari izu patologikoa eragiten zion adarduna izateak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 19. orr.

Arraza espainola, historia egiteari edo ez egiteari beha, arraza patologikoa da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 189. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus