Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

patologia (orobat patolojia g.er.) 1 iz medikuntzaren adarra, eritasunak eta organismoan horiek eragiten dituzten nahasmenduak aztertzen dituena.

Banakoen arteko desberdintasun horiek garrantzi berezia dute, guztiz, patologian eta medikuntzan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 130. orr.

Era berean, naturalisten taxonomia alderatu ahal izango litzateke ez gramatikarekin eta ekonomiarekin, baizik eta fisiologiarekin eta patologiarekin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 182. orr.

Hobe luke ehunen patologiaren gaineko bere lana bukatuko balu.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 75. orr.

James Underwood Patologiako Errege Eskolako zuzendariaren arabera, [...].  Berria - Gaiak   2004-09-07

Orain Auzitegiko Patologiako Zerbitzura eraman dute, autopsia egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-08-31

Gorpua Bilboko Patologia forentseko zerbitzura eraman zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-01-07

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik patologiko.

Ugaztunik txikiena zen laborategiko organismo hura; gizakiaren antzekoa izanik, aukera ematen zuen haren kasurako eredutzat balia zitezkeen genetika-, fisiologia-, patologia-azterketak egiteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 81. orr.

Etsimenez beteta irakurtzen zituen Patologia-liburuetan sukar tifoideoari eta haren trataerari buruzkoak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 66. orr.

Patologia- edo kirurgia-liburu bat zabalik, aurrean duen eguneko lanerako prestatzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 100. orr.

Patologia eta biokimika eskolak ematen ditu unibertsitate horretan.  Berria - Gaiak   2004-10-05

Donostiako Auzitegiko Patologia zerbitzura eraman zuten, autopsia egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-27

Mar erietxeko Patologia departamenduko kideak.  Berria - Gaiak   2004-05-01

· Hegoaldeko Arnas Patologia Elkartearen arabera, gero eta hobeto ezagutzen da gaixotasuna.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

3 norbaitek pairatzen duen duen eritasun fisiko edo mentala.

Gibeleko patologien inguruan egin dituen ekarpenengatik saritu dute.  Berria - Gaiak   2004-11-28

Patologiei buruzko liburu bat zabalik zeukan aurrean; neurofibromatosiaren kapituluan, ohartu nintzenez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 100. orr.

Baina estetika ez den patologiarik ere bada; kirurgia eskatzen duten patologiak, esaterako.  Berria - Gaiak   2004-06-22

Adituen esanetan, elikadura ohiturak eta immunitate sistema aldatu direlako indartu dira patologiak.  Berria - Gaiak   2004-03-19

Hori gertatzen zaio oraindik hizkuntzaz erabat jabetu ez den haurrari [...] edo patologiaren bat pairatzen duen gaixoari edo organo artikulatzaileen kontrola galdu duen mozkorrari.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 105. orr.

Erremediorik gabe sortuko den eritasun baten aurrean gerta gaitezke, matxura genetikoak berekin dakarrela, ezinbestean, ondo samar definituriko patologia bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 133. orr.

Birus honen gordailu naturala uretako hegaztiak dira, baina haiei ez die patologiarik eragiten.  Berria - Gaiak   2004-02-06

Deitu mania, deitu patologia, deitu nahi duzuen bezala.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 179. orr.

Publizitateak, bere ekintzen bidez, patologiaren mugaraino areagotu du kontsumoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 84. orr.

4 (izenondo eta izenlagunekin)

Begietan eta gorputzaren postura tentean, gizon hark zerbait bazuela sumatu nuen, patologia psikikoren bat edo.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 15. orr.

Patologia zelularreraino eskalak eta erreferentziak lekualdatu direlako.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 42. orr.

Patologia psikiatrikoez, alkoholismoaz eta beste substantzia batzuekiko adizioez arduratuko da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Edozein direla ere beraren dohain eta patologia pertsonalak -oroimena, margotzeko dohaina, krisialdi epileptikoak (apika), oroimina-, sentipen eta motibazio pertsonalaz haraindiko batek mugitzen du eta mugitu izan du orain arte Franco.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 173. orr.

Depresioa patologia konplexua dela dio FDAk, eta oso arriskutsua izan daitekeela behar bezala tratatu ezean.  Berria - Gaiak   2004-09-19

Bi gailuoi esker hesteetako eta buruko patologiak eta bestelakoak ere ikertu ahal izango dituzte, bizkorrago eta doiago.  Berria - Gaiak   2006-03-08

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

External evidence edo kanpo-erakusgarria (hizkuntz jabekuntza, H2ren ikasketa, hizkuntz patologiak, etab.) bigarren mailakotzat jotzen dutenen aztergaitik landa utzitako eremuetan nabarmentzen dira bilakabide ezkutuak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 56. orr.

Horregatik hizketa patologia eta terapiaren eremua lan-sail oparoa da fonetikarien eta bestelako adituen arteko elkar-laguntzarako.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 83. orr.

6 irud/hed

Mendebaldeko kultura garaikidearen patologiak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auzitegiko patologia zerbitzura (4); patologia zerbitzura eraman (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus