Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pasaleku iz pasatzeko lekua. ik pasatoki; pasabide; pasagune.

S.S. bat heldu da, eta horra haren ondotik noala pasaleku, estaia eta gela mundu biziki handi hartan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 30. orr.

Gaur egun bi txakur dituzte bertan, biak ere lasaiak eta alferrak, baserria jendearen etengabeko pasaleku bihurtua dagoenez zaunkarik ere inori egiten ez diotenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 101. orr.

Pirinioen eta itsasoaren arteko bidea egiteko hegaztiek erabiltzen duten pasaleku garrantzitsuenetarikoa dago Txingudi.  Berria - Euskal Herria   2004-08-12

Militarren agiriak dioenez, gizarte laguntzarako beharrezkoa denean baino ez dute irekiko, oraingoz, [Gazako] pasalekua.  Berria - Mundua   2004-01-16

Garai hartan, erresistentziako pasaleku gisa baliatu zen komentua, mugaz haraindirako bidean milako bat lagun gidatzeko.  Herria   2003-04-24

Gernika igualekoxea zuan guretzat: ihesi zetorren jendearen bilgune eta pasalekua; Bilborantzako joan-etorrien nobedadea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 46. orr.

Geldiro doa autobusa, bigarren ilaran aparkatutako autoek utzitako pasaleku estuetan milimetroak neurtzen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 38. orr.

Hemengo [Kongresuko] pasalekuetan espainiera edo beste edozein hizkuntza baino gehiago katalana entzuten da ia.  Berria - Harian   2005-11-03

Hiru hilabete pasata, trenen zirkulazioa gidatzera itzuliko naiz, bi trenbide nagusiren pasaleku den geltokian izanen naiz berriz.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 21. orr.

Trenaren pasalekura iritsi da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 157. orr.

Bi norabide eta bi pasaleku ditu, hau da, trenbide pare bi, bata bestearen gainean, New Yorkeko zubi handietan bezalaxe.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus