Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pasabide 1 iz igarobidea. ik pasagune; pasaleku.

Mugimendua ikusten dut pasabide eta kurutzebide guzietan, funtzionario eta preso-langileak, auxi-ak, harathunatka, xinaurri langileak iduri.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 104. orr.

Kaleko plakan "Cardinet pasabidea" jartzen zuen, eta ez "Cardinet kale itsua".  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 51. orr.

Zaingelen aurrean, pasabidearen alde bietan, horma bat zegoen, metro erdikoa; zaingelak hiru metrokoak ziren luze-zabalean. ehen, komentuetako egongela edo pasabide guztietan aholku batzuk letra larriz idazten ziren horma paretetan.  Elizen arteko biblia   Ez 40,12

Pasabidea erdi ilun zegoen eta pixa usaina erraz sartzen zen sudurzuloetatik.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 168. orr.

-Ezin da pasabide hauetatik sartu -esan zion Harryk bizkor-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 163. orr.

Ate-leihoetatik elurra kendu beharra izan zen, pasabide bat ebaki eta maila batzuk egin.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 280. orr.

Ibiltokirako pasabide hertsi eta hetsi hori lehen egunetik zirkuetako lehoien pasabideari parekatu dut.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 43. orr.

Pasabideak aurrera eta aurrera jarraitzen zuen; Honeydukesera zihoana bezain luzea ematen zuen, gutxienez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 272. orr.

Artzainaren etxe parean ibi moduko bat zegoen, eta harri zapalekin egindako pasabide bat.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 220. orr.

Herenegun eroritako gangaren zatiak hegazkinetara joateko pasabide bat harrapatu zuen azpian.  Berria - Mundua   2004-05-25

Harantz-honantz ibili nintzen, txunditurik, jainko baten gela topatu izan banu bezala, zutabe arin edo astunek eusten zieten areto haietan zehar, pasabide argitara zabaldu haietan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 135. orr.

Hala aritenoide bien artean bakarrik gelditzen da airea igarotzeko pasabidea.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 94. orr.

Irati ibaiarentzat pasabidea izan beharko luke hormak, 500 metroko mailan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 176. orr.

Institutuko gela txikiagoa zen, erdian pasabide bat zuela eta alde banatan lau-bost mahai, elkarri erantsita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 85. orr.

Ohatze handiaren eta metalezko paretaren arteko pasabide estua ibiltoki eginik, ate hertsiaren ondoraino desfilatu zen, ohe gainetik begiesten nuen bitartean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 368. orr.

Aurrera egin zuen pasabidean barna.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 114. orr.

Ate bat bultzatu zuen, pasabidearen amaieran.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 65. orr.

Hegoaldeko gelen azpian, pasabidearen muturrean, sarrera bat zegoen.  Elizen arteko biblia   Ez 42,12

Bi ibiltarien oinek pasabidea zapaldu orduko zabuka hasi dira, eta bi aldeetako kableei oratu behar izan diete.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 50. orr.

2 (izenondoekin)

Ezusteak pasabide ilunaren erdian geldiarazi du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 76. orr.

Tartean, pasabide zabal bat.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 89. orr.

Amsterdamen ez zuen inolako zalantzarik izan pasabide estu batetik igarotzerakoan txalupa batera sartzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 214. orr.

Lurrezko pasabide estu-estu eta apal batean zegoela ikusi zuen. zelai horien artean pasabide arriskutsu bat ireki behar izan zuela, beti alboan zeraman arraunarekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 160. orr.

Pasabide bihurri eta nahasi haiek hutsik zeuden.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 185. orr.

Pasabide biradunetan, animaliek ez omen dute ikusten arrapalaren beste muturrean dagoena ia bertaraino iritsi arte.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.

Behin batez, funtzionario mezularia, borreroari hil-aginduak ekartzen zizkiona, Ministerioko pasabide infinituetan galdu zen, eta ez zen beraz hil-agindua garaiz iritsi.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 71. orr.

Pasabide gaizki argituak, eskailerak, ataka eta berriz kalean, lanbropean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 13. orr.

Paretak berinezkoak, moketa grisezko pasabide luze luzeak...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 54. orr.

Oinezkoen pasabide egurrezkoa utzi eta nasa bukaeraraino joan da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 32. orr.

3 (izenlagunekin)

Berehala arkupeko pasabide bat izan zuten aurrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 68. orr.

Elgar kurutzatzen diren lurpeko pasabide ilun horiek josta leku hautak direla eta, kukuka aritzeko, Zubi altxagarria jasota, zangaren gainetiko pasabide bihurtzen zenean, Loiolara abiatzen ginen, eta Astigarragara, eta Igeldora.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 40. orr.

Isilpeko pasabide bat erabili zenutela onartu izan bazenio, galdera gehiago etorriko ziren atzetik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 188. orr.

Pertsiar Golkoa funtsezko pasabidea da petroliontzi askorentzat.  Berria - Ekonomia   2006-04-12

Hegazkineratzeko pasabideetako azpikontratetako langileak.  Berria - Ekonomia   2004-02-13

Pertsiar Golkoa funtsezko pasabidea da petroliontzi askorentzat.  Berria - Ekonomia   2006-04-12

Pirinioetako pasabideak askoz ere altuagoak ziren, jendeak ez zuen esperientziarik elurretan, eta zailagoa zen mugalariak topatzea ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 341. orr.

4 irud/hed

Hala aritenoide bien artean bakarrik gelditzen da airea igarotzeko pasabidea. ain zuzen ere, bokalei bokaltasuna ematen diena airearen pasabide irekia da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 94. orr.

Segurtasun osoz jakin zuen une hartan ahoa tapatuz gero bertan hilik geldituko zela, sentitzen baitzuen eztarriko pasabide oro oztopatzen zizkiola emozio hark.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 143. orr.

Nire garaipenaz segur, izter arteko pasabide heze anarteraino ahantzia esploratzera abiatu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 172. orr.

Bizitza hau lurralde mitiko hartarako pasabide dela.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 12. orr.

Hori erdiesteko gauza al zen gorputza, edo adimena, garuneko pasabide korapilatsuetan fin-fin elkartuz?  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 54. orr.

Konbertsio/deskonbertsioak "pasabide" uneak dira.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 98. orr.

Historia hori ahurretik ganbilera, barnetik kanpora (ukimenetik ikusmenera), egoera psikologiko "huts" batetik "betetasunaren" atzematerako pasabide gisa harturik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 132. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hegaztietatik eratorritako produktuak Israeldik Gazarako muga pasabidean blokeatzea erabaki zuen Palestinako Aginte Nazionalak.  Berria - Gaiak   2006-03-18

Karniko merkataritza pasabidea Israel eta Gaza artean luzaroan ixteak Gaza krisi humanitarioan utzi duela.  Berria - Mundua   2006-04-06

Sudur-zulo bakoitzaren atzeko aire-pasabidean dagoen bihurgune estuak eragiten du, neurri batean, arazoa.Gau hartan olatuak harro zebiltzan itsas pasabide honetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 258. orr.

Berdin hartzen zuten atseden parke baten sarreran edo zebra-pasabide mortuen erdian.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 85. orr.

Azpi-pasabide batetik iritsi ginen bertako eliza karratura.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 207. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus