Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

parekatu, pareka, parekatzen 1 du ad berdindu; maila berean jarri. ik kidetu.

Parekatu ziren hizkuntzaren nozioa eta naziotasunarena, eta azkeneko honek, hizkuntzaren nozioa ulertarazteko balio zien.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 255. orr.

Goldsteinek berehala parekatzen ditu "gogamena" eta "abstraktu-kategorikotasuna".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 234. orr.

Hunkitu egin ninduten Templeren hitzek, modu atseginean parekatzen baitzituen sormena eta ume-jolasa, eta pentsarazten zidan benetan garapen osasuntsua izan zuela alderdi horrek haren baitan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 275. orr.

Spencerek, berriz, intsusa eta nekosta parekatu zituen, biak hala biak duten herio-adierazpen horrengatik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.

Kale garbitzaileak eta multinazionaletako zuzendariak suertatu ziren garaile, parekaturik; okerren, ministro ohiak ibili ziren, ez baitzuten ezer asmatu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 28. orr.

Ibiltokirako pasabide hertsi eta hetsi hori lehen egunetik zirkuetako lehoien pasabideari parekatu dut, eta aldiro handik pasatzean irudi hori nuen gogoan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 43. orr.

Egoera politikoa zeharo nahastuta dago, indarrak hain parekatuak alderdien artean, non boto aldaketa txiki batek botere handia eman baitiezaioke edozeini.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 271. orr.

Ibiltokirako pasabide hertsi eta hetsi hori lehen egunetik zirkuetako lehoien pasabideari parekatu dut, eta aldiro handik pasatzean irudi hori nuen gogoan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 43. orr.

25 urte behar izan dira, emakumearen presentzia parekatzeko.  Berria - Harian   2005-04-29

2 (-ekin atzizkiaren eskuinean)

Leonardo da Vinci-k, esate baterako, koadroa ispiluarekin parekatzen zuen, eta "margolanik goraipagarriena erreproduzitutako gauzarekin antzik handiena duena" dela idatzi zuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 166. orr.

Bide hori hartuko balitz, ahalegin ekonomiko berezia egin beharko litzateke, baina horixe da gainontzeko herri aurreratuekin parekatzeko beharko genukeen ekimen nagusietako bat.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 147. orr.

Egileak, seguruenik, Jesus eta hamabi ikasleekin parekatu nahi ditu Frantzisko eta bere lehen anai taldea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 478. orr.

Kristau-bizitzaren eginbehar erritozko eta moralak "neke" militarrekin parekatzen ditu Tertulianok.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 83. orr.

Ez du, Krutwigek bezala, euskal kultura nekazaritza-kulturarekin inola ere parekatu nahi izan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 322. orr.

Frantziskok simaurrarekin parekatutako dirua are gehiago arbuiatzen ikasi zuten denek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 321. orr.

Corpus hitzak maiz zentzu negatiboa du, ia haragi hitzarekin parekatzen delarik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 61. orr.

Argi zegoen preso sozialekin nahastu eta haiekin parekatu nahi gintuztela, haien artean "urtu", nolabait esateko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 141. orr.

3 (-ekin atzizkiaren ezkerrean)

Itsas trikuaren enbrioia ez da parekatzekoa igelaren, saguaren edo euliaren enbrioiekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 65. orr.

Lur honetan ezin da ezer parekatu ilunpean dagoen haur baten ezkutuko maitasunarekin, hain baita itxaropenik gabea, hain zerbitzurako prest, hain otzana, hain mesfidati eta suharra, betiere emakume heldu baten maitasun gutiziatsua [...] ez bezalakoa.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 18. orr.

4 konparatu.

Badira euskaltzaleak frantsesezko orijinala eta euskal itzulpena elgarrekin parekatuz irakurtzen dituztenak, miretsiz itzultzailearen zalutasuna eta emaitzaren edertasuna.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 149. orr.

H proteina giltza batekin parekatu dute, birusak zeluletan sartzeko erabiltzen duen tresna delakoan.  Berria - Gaiak   2006-03-18

Spencerek, berriz, intsusa eta nekosta parekatu zituen, biak hala biak duten herio-adierazpen horrengatik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.

Norekin konparatuko nauzue, norekin berdinduko? norekin parekatuko nauzue, nire ondoan nor jarriko?  Elizen arteko biblia   Is 46,5

Zure literatura beste arte batekin konparagarria balitz, zerekin parekatuko zenuke?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 358. orr.

Askok Kovacevicekin parekatzen dute dagoeneko Skoubo, baina entrenatzaileren ustez, danimarkarrak «bere dohain propioak ditu».  Berria - Kirola   2006-01-07

5 pareka jarri; bikotea osatu.

Homonimiatik gertu, parekatzen diren hitzak ez dira oraingoan berdin idazten, ezta ahoskatzen ere, baina antz handia dute eta antzekotasun hori agerian geratzen da.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 85. orr.

Kirolariak adin eta pisuen arabera parekatuko dituzte eta bi borrokaldi eginen dituzte maila egokian sailkatzeko.  Berria - Kirola   2004-05-27

Duela hogoitabost urte, parekatu ziren Urruña eta Alemaniako herri bat, Sulzbach.  Herria   2005-05-05

Tolosarekilako harremanak azkartzea ere aipatua izan da (Uztaritze Tolosarekin parekatua baita) estakuru hortan heiek ere beren ihauteria ber denboran ospatzen baitute.  Herria   2005-12-08

6 sexualki batu.

Katuak, txakurrak edo ardiak oso garai laburretan parekatzen dira, hau da, araldian daudenean baino ez, eta kito.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 15. orr.

Gatibu hezi eta aukera hartarakoxe aske utzitako eme batekin gogoz kontra hegazti bikain hori parekatzeko iaz eginiko saioen ondoren gertatu dela desagerpen hori.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 505. orr.

Eskualdeko beste loro-arraza batzuekin parekatzeko ohitura hartu zuen ara urdinak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 506. orr.

Zenbait sexologok eta antropologok diote parekatzearen helburua ugalketa dela, eta emakumearen orgasmoa, horretarako beharrezkoa ez denez, oso gauza berria eta erabat kulturala dela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 186. orr.

Eta uste duk beltzak parekatzen zituela ugal zitezen?  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 306. orr.

7 (era burutua izenondo gisa)

Norgehiagoka parekatua zen itxuraz hasiera batean, hala iruditu zitzaion behintzat Cesarri, berak zeukan boxeo ezagutza urriaren arabera, beti ere.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 65. orr.

Zeharkako batasun politikoa, ordea, beti izan da, eta euskal probintziek zuten administrazio sistema bakar eta parekatu batean oinarritzen zen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 193. orr.

Lehen 26 minutuak oso parekatuak izan ziren: hamaika berdinketa, banakotik 12nakora.  Berria - Kirola   2004-02-01

Gasteiz eta Puigcerdaren artekoa da kanporaketa parekatuena.  Berria - Kirola   2004-02-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus