Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kidetu, kide(tu), kidetzen da/du ad kide bihurtu; kidetasuna iritsi.

Halatan, bertze guztiengandik bereizia du; eta bere gorputza zuri ematen dizularik ere, harekin baizik ez da kidetzen. Niri kosta egiten zitzaidan lanbidez kideturik geundela pentsatze hutsa.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 372. orr.

Gaur egun, Likud eskuineko alderdia utzi duten 13 diputatu Kadiman kidetu dira.  Berria - Mundua   2006-01-07

Europako Batasunean kidetuta dauden herrialdeetako egoiliarrak.  Berria - Mundua   2004-01-06

NATO Aliantza Atlantikoan berriki kidetutako zenbait herrialdetan.  Berria - Mundua   2004-08-17

Gizarte Segurantzan kideturik eta alta hartuta edo horren antzeko egoeran egotea.  Berria - Euskal Herria   2004-09-10

Euler-ek ez zuen balentriarik egin nahi, bere oroimenean gordetako zenbaki horiek guztiek bere lanetarako balio izan zioten: zenbakiekin kidetu zen horrela.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 418. orr.

Profetek, "sorkaria bere Sortzailearekin" kidetu zutela, Jakintsuen hitzetan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 114. orr.

Gazteak, guziz, hor zituen Marianok: hauetan, dantzariak, oraino ez aspaldi mutil-dantza batean berak segitzen eta kidetzen zituen lagunak.  Herria   2001-01-18

Erregeren gorteetan haur bastartak legezkoekin nahasten dira; halakoetan baizik ez da ezagutu, teilatupe berean, odolen nahastekamenduek kideturiko gisa bereko neska-mutil saldo nabarrik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 161. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus