Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
paratzaile 1 iz paratzen duen pertsona. ik jartzaile.
Baina inprentako paratzailea kontsultatu ondoren, hipotesi hura guztiz baztertu zuen, ia. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 165. orr.
New Orleansko mafioso zuri baten andre are zuriagoa, ordu eta erdian bere senarrari inon diren adar guztien paratzaile. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 167. orr.
Argitaratu zutenean, ordea, hona zer idatzi zuen argitalpenaren paratzaileak: [...]. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 163. orr.
FBIren txostenaren paratzailea informatzaile hitza ipintzean bere buruaz ari da. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 157. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Poligonotik kanpo, hesi paratzaileak lanean ari ziren. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 32. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)