Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jartzaile 1 iz zerbait jartzen duen pertsona. ik paratzaile.

Aurreko gauean lan ona egin zuten jartzaileek.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 90. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Etxeko beste tipo bat [...] Maisu Txikia zen, mantxatar pedante eta orojakin bat, drogeriako saltzailea, sendalaria eta izain-jartzailea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 122. orr.

Bere lan ofizialetako batzuk aipatu dizkigu: dekoratu egile, eskaparate jartzaile, obretako langile, horma margotzaile...  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 123. orr.

Nire ustez, hauxe adierazi nahi zuen iragarki-jartzaileak: "Norbaitek mantentzea nahi dut".  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 206. orr.

Sexu menderatzaile edo, agian hobeki, eredu-jartzailearen ale bat haiz erremedio gabe, eta badakik, berez, "gizon guztiak berdinak direla" haien iritzian eta begietan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 88. orr.

Espainiak Giza Eskubideen Europako Itunean jasotako hainbat eskubide urratu zituela iritzi zioten salaketa jartzaileek; adierazteko, biltzeko eta berme eraginkorrerako eskubideak, hain zuzen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-05

· izond Hitz horiekin zabaltzen du José Ortegak bere saio oinarri-jartzailea, 1917an.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 11. orr.

3 auzi-jartzaile iz auzia jartzen duen pertsona.

Auzi-jartzaileak bere testigantza adierazten zuen auzia ezartzeko; salatutakoak bereak adierazten zituen bere burua zuritzeko; eta epaileak egia bilatzen zuen testigantza batzuen eta besteen artean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 205. orr.

Zenbait auzi-jartzaile eta lekukok, berriz, bere buruaz beste egin dute eta hainbat proba desagertu egin dira, komunikabideek diotenez.  Berria - Gaiak   2004-03-02

Kay Wadey auzi-jartzaileetako batek azaldu zuenez [...].  Berria - Gaiak   2004-03-27

Europako Auzitegiak kasu honetan auzi-jartzailea izateko zilegitasuna ukatu dio Eusko Jaurlaritzari. Auzi-jartzaileen argudio nagusia ere horixe izan zen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-12

Auzi horrek ez du ohiko bide burokratikoa hartuko, ni neu izango bainaiz auzi-jartzaile eta salatzaile, eta ezin gezurtatuzko frogak aurkeztuko ditut.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 542. orr.

· izond Eduardo Contreras abokatu auzi-jartzailea, berriz, ironiaz mintzatu zen: [...].  Berria - Mundua   2004-12-23

4 bertso-jartzaile bertsoak jartzen -ez bat-batean botatzen- dituen bertsolaria. ik jarri 10.

Ramos Azkarate Otegi bertso-jartzailea 1847ko martxoaren 28an sortu zen.  Berria - Kultura   2004-04-14

Donostiarren espiritu eta izaera hori erretratatzen du aldi berean Juan Bizente Etxegaray bertso-jartzaileak.  Askoren artean   «Rataplan» - 12. orr.

Oso bertso-jartzaile ugaria izan zela argi uzten du Zabalak atondu duen liburuaren mardultasunak: 3.500 bertso idaztea ez dago edonoren esku.  Berria - Kultura   2004-04-14

Bertsolaritzaren inguruko hainbat eragile biltzen ditu (bertsolariak, bertso-jartzaileak, gai-jartzaileak, epaileak, irakasleak, antolatzaileak, bertsozale engaiatuak).  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 69. orr.

5 gai-jartzaile (166 agerraldi, 5 liburu eta 41 artikulutan, edo gaijartzaile 39 agerraldi, 3 liburu eta 2 artikulutan) bertsolari jaialdietan gaiak jartzen dituen pertsona.

Bihar 16:00etan Senpereko Ibarrun auzoko Inharrian, Xumai Murua eta Saroi Jauregi gaijartzaile dituztela.  Berria - Kultura   2004-06-05

Gaijartzaile, berriz, Manu Legarra, Josu Etxanobe, Alaitz Rekondo, Miren Bidarte, Mikel Legarra eta Migel Berekoetxea.  Berria - Kultura   2004-02-26

Mixel Itzaina gai jartzaile trebeak kudeatu du saio hori.  Herria   2005-10-20

Aurtengoan, gai jartzaileen lana saritu nahi izan dute.  Berria - Kultura   2004-12-22

Gai jartzaileak bertsolaria espazio eta kokapen zehatz batean jarriko du eta ondoren jarriko diote gaia.  Berria - Kultura   2004-01-23

Bertso saioetan gai-jartzaile lanak egiten dituenean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 30. orr.

Bertso eskolak bertsolariak ez ezik, gai-jartzaile, antolatzaile eta epaile berriak sortzeko guneak dira.  Berria - Kultura   2006-03-25

Gai-jartzaileari ondo ulertu nion, ezkongaiak ziren eta Lazkanok dudak zeuzkan, bestea ez ote zitzaion aitaren dirutzagatik arrimatuko.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 92. orr.

Dena den, jaialdi batean nahiz eta gai-jartzaileak marka dezakeen saioaren nondik norakoa, gai-jartzailea bigarren mailako aktorea da.  Berria - Kultura   2006-02-25

Gai-jartzailea sortzailea al da?  Berria - Kultura   2006-02-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus