Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Adigai paradoxikoa jarraitasun-ezaren hau: aldi berean ikerketaren tresna eta gaia baita. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 16. orr.
Egoera paradoxiko honetan, argi dago ezin dela aukera baten osasuna neurtu bakarrik begi bistan dauden elementuen arabera. Berria - Euskal Herria 2006-02-05
Hori oso bitxia da, binomio paradoxiko bat ezartzen baita; alde batetik eraldaketa planteamendu sakon eta utopiko bat, eta, bestetik, horri lotuta, jarrera praktiko bat. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 181. orr.
Paradoxikoa da, munduan paradoxarik bada, enpresaren jokabide hori. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 92. orr.
Euskaraz zinema egiteko TVErekin akordioa sinatu beharra, gutxienez, harrigarria da, edo paradoxikoa. Berria - Harian 2005-05-17
Paradoxikoa badirudi ere, erraztasuna bera dute Schumannen piano-lanek zailtasun nagusi. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 9. orr.
Paradoxikoa badirudi ere, informazio gehiegik informazioa hiltzen du. Berria - Harian 2005-10-25
Ustezko paradoxa ez da horren paradoxikoa. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 149. orr.
Modu paradoxiko batean, enuntziatu-multzo bat bere indibidualtasunean definitzea objektu horien sakabanaketa deskribatzea izango da. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 41. orr.
Hofmannsthal-ek modu paradoxikoan adierazi zuen diodan hori: [...]. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 44. orr.
egoera paradoxikoa (3); paradoxikoa bada ere (4); paradoxikoa badirudi ere (3); paradoxikoa izan (3)