Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ozenagotu, ozenago(tu), ozenagotzen da/du ad ozenago bihurtu. ik ozendu.

Halako batean, handik datorren makinen burrunba ozenagotu egin da, eta Gabi gehiago aztoratu da.     «Bizia lo», 2003 - 97. orr.

Atzean zakurren zaunkak eta zaldien ferra hotsak ozenagotu ziren.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 11. orr.

Hala, aktorearen ahotsak honela banatutako ontzietan jotzen duenean, ozenagotu egiten da eta garbiago eta gozoago iristen da entzulearen belarrietara.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 450. orr.

Zinturoia askatu eta eskua sartu nion bizkarraldetik, bere ipurdiaren bila nebilen, bere ipurdi gogor, borobil eta leuna; indarrez oretu nuen, eta haren intziriak ozenagotuz joan ziren.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 110. orr.

Isiltasunak badaki aterpe gozo izaten; badaki aizto zorrotz izaten; amorrua zein maitasuna ozenagotzen badaki.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 187. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus