Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

oturuntza (orobat oturantza g.er., otoruntza g.er eta otruntza g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian oturuntza agertzen da) 1 iz otordu oparo eta bikaina; otordua. ik bankete.

Ez da izango oturuntza bat Redinek hotelean izango duena bezalakoa, baina janari garbiagoa izango da.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 159. orr.

Ez zuen behin ere huts egiten, ez oturuntzarik, ez ospakizunik, ez festarik.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 33. orr.

Laurogeita hamar lagunentzako oturuntza.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 191. orr.

Erregea, haserre bizian, oturuntzatik jaiki eta jauregiko lorategira irten zen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 140. orr.

Zapore baten deiarekin piztu eta neurriz gaineko oturuntza baten jan behar larrian amatatzen diren oroitzapenak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 110. orr.

Telemakok oturuntza bat eskaini zion Atenea mozorrotuari, eta baita han zeuden ezkongai guztiei ere.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 12. orr.

Donostiako Orfeoiak [...] pozaren pozez hartu zuen Usandizaga, eta oturuntza bat eskaini zioten Maria Cristina Hotelean.  Askoren artean   «Rataplan» - 80. orr.

Begira zer oturuntzak egiten zituzten lehengo garaietan hileta egunean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 121. orr.

Meduseld jauregia sagaratzeko Bregok eman zuen oturuntzan, ardoz betetako adarra husten zuen bitartean zin ausarta egin zian Baldorrek.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 79. orr.

Ardo askoko oturuntzetan, ez agiraka egin lagun hurkoari, ez mesprezatu alai samar dagoenean.  Elizen arteko biblia   Si 31,31

Hala, bada, joan ziren Aman eta biak Esterrek prestatua zuen oturuntzara.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 137. orr.

Ez al duk aski handikien oturuntzan egotearekin, denetik janez eta gure hitzak entzunez? Oturuntza dialogoan [...] hauxe dio Platonek -hobeki erraiteko Sokratesek-, Arimak Edertasuna ikusten duelarik, egiazko Bertutea aurkitzen du, zeren ber denboran Egia bera baitu erdietsi.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 161. orr.

Merethronden, Oturuntzen Areto Handian, mahaian eseri zirenean, [...].  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 314. orr.

Ohi denez, liskarra piztu zen oturuntzaren ondoren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 282. orr.

Errubi harria urrezko bitxian bezala da musika oturuntzan.  Elizen arteko biblia   Si 32,5

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Prokuradoreak berera gonbidatu zuen bazkari-legea egitera, eta bazkari-legea oturuntza handi baten parekoa izan zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 34. orr.

Hiletak amaiturik, [...] jendea Urrezko Jauregiaren ondoan bildu zen oturuntza handia eginez tristura baztertzeko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 317. orr.

Oturuntza bikaina izan zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 264. orr.

Altzinook idi bat hil zuen Zeusen ohorez, izterrak erre, eta oturuntza eder bat egin zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 91. orr.

Hobe behartsu-bizitza nork bere teilapean oturuntza ederrak inorenean baino.  Elizen arteko biblia   Si 29,22

Baina ezin esan oturuntza ganorazkoa denik...  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 136. orr.

Hango asaldu hura guztia... gero eta giro beroagoa... horientzat bete-beteko oturuntza!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 155. orr.

Han, sekulako oturuntza eskaini zien.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 27. orr.

Berealdiko oturuntza prestatu zuten bazkaritarako.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 146. orr.

Itxaron ezak opari ederrak ekarri eta oturuntza gozo bat egin arte.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 108. orr.

Taberna baterantz abiatu ginen, oturuntza naro baten egiteko asmotan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 250. orr.

Dena saldutakoan, oturuntza txiki bat eskaini zieten Ust Sisolsk herriko merkatari lagunei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 281. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erregealdiko hirugarren urtean, oturuntza-jai handia eman zien Asuerok bere agintari guztiei.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 129. orr.

Egun horiek bete eta gero, zazpi eguneko oturuntza-jaia eman zien erregeak Susako hiritar guztiei.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 129. orr.

Ur azpitik agertu zen oturuntza mahaia, ur gainetik zihoan ziklista, arraun-ohe erraldoia... betiko geratuko dira askoren oroimenean.  Berria - Kultura   2004-07-13

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Emaztea, ordea, negar eta negar aritu zitzaion eztei-oturuntzako zazpi egunetan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 35. orr.

Eztei, komunioi edo bataiatze oturuntzetan.  Berria - Harian   2005-11-04

Luxuaren eraldaketen artean ezagutu zituen haien azturak; jai-oturuntzetako solas adeitsuen artean ezagutu zituen haien ideiak eta haien hizkuntza.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 65. orr.

-Hau Théoden Erregearen hileta-oturuntza da.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 317. orr.

Gero, biribilean eseri ginen hilobiaren inguruan eta hileta-oturuntza izan genuen, masusta-jana.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 36. orr.

5 irud/hed

Merkatu nagusiko itzal zulo guzti-guztietan eginak zituzten beren maitemindu oturuntza samurrak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 265. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

oturuntza bat eskaini (3); oturuntza eder bat (3); oturuntza eskaini (4); oturuntza handi (5); oturuntza izan (3)

oturuntzak egiten (4)

oturuntzaren ondoren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus