Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aitak aberats-seme baten haurtzaroa izan zuen: astero jaiak, eta dantzak, neskato politak, baltsak, banketeak, gela asko eta abar. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 299. orr.
Banketea ordaindu zigun. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 49. orr.
Aho-zabalik uzten gaitu ezkontitza emateko jaietan berrehun eta berrogeita hamarretik gora gonbidatu biltzen zirenekoak, dantza pribatuak eta bankete handiak kontatzen dizkigunean. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 299. orr.
Ez utzi nire bihotzari sineste okerretara jotzen, ez utzi niri txarkerietan gaiztoen lagun izaten: ez nadila gaizkileekin banketeetan partaide izan. Elizen arteko biblia Sal 141,4
Banketea egin ondoren, aienatzen zirenean, beren burrukaldi eta ardailetan galdutako luma arin batzuk uzten zituzten, biziaren eta heriotzaren arteko testigu. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 88. orr.