Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Golema edo Gizon ikusezina bezalako literatur asmazioen osaketan beti dago zientzia mekanizistaren edo alkimiaren kontrako jarrera. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 34. orr.
Teoria demokratikoaren osaketaren historia luzeak grekoengan du iturburu. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 12. orr.
Ardura: idazkaritza, dozieren osaketa eta jarraipena; konduen jarraipena. Herria 2002-12-05
Txostenaren osaketan parte hartu duten eragileak adostasunera heldu dira. Berria - Euskal Herria 2004-04-20
Elkarrizketa mahaiaren osaketa «atzeratzeko taktikak» dituzte zenbait sektorek. Berria - Euskal Herria 2006-05-05
Gramatika tradizionalak ez ditu kontuan hartzen hizkuntzaren zati batzuk, hitzen osaketa, esaterako. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 113. orr.
Hortik aurrera, mihiak ez du parte hartzen ahoskunearen osaketan. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 32. orr.
Esapide horren osaketan parte hartzen duen "walt" erro hori. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 292. orr.
Hau da arrazoimen hutsaren zeregin kritikoaren osaketa, eta hau da orain egitera goazena. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 235. orr.
Nik bilatu nahi dudan filosofiak kosmogonia bat izan behar du lehendabizi, munduaren osaketaren hipotesi arrazional bat. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 165. orr.
Euren osaketa intelektuala ez delako egonarri handiko ikerketa zalea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 145. orr.
Gipuzkoako Batzar Nagusien alderdikako osaketari erreparatuz gero, [...]. Berria - Euskal Herria 2004-06-26
Asteartean, Israelgo gobernu osaketaren berri esku artean dugun egunkari honetan. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 132. orr.
Gaur egun ere subjektua langilea da, baina fabrikatik askoz haratago doan lan indar mugikorra da, klase osaketa guztiz ezberdina duena: langile prekarioak, emigranteak... Berria - Kultura 2004-04-22
Bertsolarien hainbat emanalditan publikoaren osaketak nolabaiteko komunitate zentzu bat iradokitzen du. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 55. orr.
Lehergaien osaketa aztertzen aritu ziren gero. Berria - Euskal Herria 2004-09-28
Handik gutxira, perlesiak jotako gizonak bere osaketaren berri esan ondoren, mirari hotsa zabaldu zen, lau haizetara ez, bost haizetara baizik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 79. orr.
Odolaren beste osagai batzuek, berriz, osaketa-lanerako beti prest dagoen sistema bat eratzen dute. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 155. orr.
Herritarrei ukatu nahi izan diete LKEren osaketa lanetan partehartzeko eskubidea. Berria - Euskal Herria 2004-07-16
Ebakuntza ondo atera zen, baina osaketa luzea izango zen. Berria - Kirola 2006-03-21
Bi hilabete pasatu dira Racingen aurka min hartu zuenetik, eta osaketa espero baino hobeto doala esan zuen atzo. Berria - Kirola 2006-02-09
Entrenatzailearen iritziz, «ez dago jokatzeko moduan», nahiz eta bere osaketa prozesua «oso ona» izan den. Berria - Kirola 2006-01-07
batzordearen osaketa (5); bere osaketa (5); gobernu osaketa (3); gobernuaren osaketa (9); kontseiluaren osaketa (5); legebiltzarraren osaketa (3); mahaiaren osaketa (6); mahaien osaketa (3); osaketa aztertzen (3); taldearen osaketa (3); taldeen osaketa (6)
gobernu osaketaren (3); gobernuaren osaketaren (3)
gobernu osaketaz (3)