Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
osakuntza iz osaketa.
Kandelario hotz... esaerak osakuntza hirukoa dauka; non gorde duten atsotitza: neguaren bihotz, edo negua joan da motz, edo baita negua joanda poz! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 52. orr.
Beraz, zein eskutara zein datu iristen diren eta gero horiek denak zein irizpideren arabera elkartzen edo mihiztatzen diren, puzzlearen halako edo bestelako osakuntza egin ahal izango da eta, horra buruhaustea. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 14. orr.