Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Banaketa-autoen 8 itxurako nikelezko osagarriek sortzen zituzten dirdaiek eraginda. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 246. orr.
Bigarren obra bere Lehen Bizitza-ren osagarri bezala aurkezten du Zelanok. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 276. orr.
Funtsean ez nuen zerbaiti edo norbaiti uko egin behar: aditzak ez zuen osagarri beharrik, absolutu bat zen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 74. orr.
Aurreko horien osagarri gisako laugarren printzipio bat sar genezake: zuhurtzia printzipioa. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 62. orr.
Gramatika orokorraren kontzeptuak, esate baterako aditza, subjektua, osagarria, erroa. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 183. orr.
Kapital naturala, lehengai eta energia hornitzaile gisa, gizakiak sortutako kapitalaren osagarria da. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 58. orr.
Periferiako eskualde garatuenetan (Asian), konkurrentzia oro ezabatuz [...] lortu da zentroko ekoizpenaren osagarri izatea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.
Nire iritziz, jatorrizkoa eta laburpena osagarriak dira. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 10. orr.
Lehenago, gazta eta hestekiak ogiaren osagarri ziren, orain ogi muttur batekin edo ogirik gabe hartzen dira. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 105. orr.
Oteizaren testu apokrifo horretan ageri diren hiru arima horiek -telurikoa, abstrakzioarena eta iraultza kulturalarena- osagarriak izan litezke eta uste dut osagarri izan dituela Oteizak bere ibilbide artistikoan. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 132. orr.
Kontakizun bakoitza besteen osagarri eta aberasgarri da. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 8. orr.
Euskara Batua eta euskalkiak elkarren osagarri direla badiogu, bataren eta bestearen esparruak zehaztu beharko ditugu. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 170. orr.
Saramagoren nobela bakoitza autonomoa da [...] eta hala ere, hari fin batek elkarlotzen ditu guztiak, halako moldez non denak elkarren osagarri direla esan daitekeen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 13. orr.
Liburuak epilogo bat izan zuen osagarri, "Euskalkixak etorkizunian". Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 218. orr.
Ezkontza bera zer zen, lege zibilak lege naturaletan eta lege erlijiosoak lege zibiletan zertan ziren osagarri. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 59. orr.
Osagarri izan liteke eta, bere aldetik, liburua eskoletan osa liteke. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 17. orr.
Meatzari-familia gehienek izaten zuten baratze koxkor bat, etxeko irabazien osagarri. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 86. orr.
Landa-jabegoa monasterio bihurtu zuen, San Benediktok Monte Cassinon egindako fundazioaren osagarri. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 90. orr.
Hala eta guztiz, azalpen historiko hurbilagoak ere eman litezke, aurrekoaren osagarri. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 92. orr.
Eta jaun inkisidoreak, apez laguntzaileek eta eliz-mutilek jantzirik elegantenak erakusten zituzten [...] zirimoniaren handitasunaren osagarri. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 432. orr.
Horien osagarri, bada egilekako aurkibide miragarri bat, gaikako eta formulakako beste banarekin batera. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 237. orr.
Informazio hau konplexuagoa da, jakina, baina aurrekoaren osagarri behar-beharrezkoa da orobat. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 43. orr.
Arian-arian sortzen ari dira, beraz, oraingo kudeaketa moduen osagarri -edo ordezko- egoki izan litezkeen tresnak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 16. orr.
Memoriak, giza unibertsoaren magma edo haragiaren osagarri benazkoena den horrek. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 106. orr.
Ez zinetela ez elkarren sujetu eta ez objetu, baizik-eta, gehienez ere, osagarri zirkunstantzialak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 98. orr.
Hori ezinbesteko osagarri bat da euskaldun hauen bizitzan. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 71. orr.
Bera da gainerako guztiaren berme nagusia, eta gainerako osagarri formalak zehazten ditu, halako eran non osagarri horiek bera gabe osagai birtual batzuk baino ez baitira... J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 174. orr.
Gero eta koherenteagoa bihurtu nahi duzu, gorputz eman behar diozu, baina puzzleak osagarri asko dauzka. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 78. orr.
Bakea ez dator onarpen etsitu batetik, lerroan jarrita dauden lau osagarri horien orekatik baizik. Pako Aristi «Note book», 2005 - 53. orr.
Ibilgailuen hotsa gure kulturaren osagarri bilakatu zaigula. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 40. orr.
Gizonen komunitatearen parte eta osagarri naiz. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 164. orr.
Argibide horiek zor dute, ordea, beste argibide osagarri bat. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 112. orr.
Nagusiak eskupekoak ematen zizkigun ordu osagarrien truke, zergak saihesteko. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 95. orr.
Orduan, emazteak bultzatuta, beste lan osagarri bat bilatu nuen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 81. orr.
ADNaren kate osagarri biek elkar ezagutzeko eta espezifikoki elkarrekin uztartzeko duten gaitasunari esker. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 124. orr.
Ekonomiari buruzko hainbat eta hainbat gai adibideez eta testu osagarriez horniturik jasotzen ditu. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 335. orr.
Badakizu mugimendua animalien gorentasunaren atal osagarria dela, eta beharrezkoa duela betegina izateko. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 73. orr.
Musika gaitasunen lanketa osagarria. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 45. orr.
Baliabide mota hauek laguntza osagarria baino askoz gehiago dira bertsolariarentzat. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 204. orr.
Eztabaida ideologikoaren bideak zehazteko, erabaki osagarri bat sartu nahi zuten testuan. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 233. orr.
Eta sentsibilitate osagarri bat: lurraldetasuna. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 71. orr.
Arrazoizkotasunak, fedearentzat, kaltegarri ez baina lagungarri eta osagarri beharko duela izan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 64. orr.
Txosten ospe handiko honetan, Giza Garapenaren Indizea (GGI) sartzen da, Barne Produktu Gordinak islatzen dituenen alderdi osagarri batzuk islatzen dituen adierazle berri bat. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 69. orr.
Erabiltzen dituzun hitzek, eta hitz horiei emandako tonuak, informazio osagarri bat eskaintzen dute lekuari buruz, garaiari buruz, orduari buruz, eta nola ez, baita protagonisten izaera edota hezkuntza mailari buruz ere. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 130. orr.
Bloomfieldarrentzat, bestalde, banaketa edo distribuzio osagarrian azaltzen ziren hotsen sailkapen-tresna zen fonema. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 77. orr.
Ontasun paregabea baita osagarria. Herria 2002-07-25
Baina heldu naiz zuekin, bezperak on dira osagarriarentzat! Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 37. orr.
Zikinen errausteko labeak kaltegarri direla ingurumenarentzat eta jendearen osagarriarentzat. Herria 2004-07-22
250.000 ingurumenaren zaintzeko, eta 545.000 abereen osagarriarentzat. Herria 2004-02-12
Jaten dugu ahal bezain ontsa bizitzeko, osagarrian izaiteko. Herria 2001-02-01
74 urte dituela bainan osagarriak laguntzen balinbadu oraino hogoi urterena baduela! Herria 2003-04-24
Akitua niz, ene osagarriak lan gogorrik ez du jasanen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 65. orr.
Aspaldixkoan osagarria ahultzen ari zitzaion. Herria 2003-03-06
Bulta huntan osagarria mendratua zuen eta etxean artatu du familiak denbora guzian. Herria 2001-02-01
Osagarriak lagundu dueno beti segitu ditu elizako urratsak. Herria 2003-03-06
Bunuzen biziko den bikote huni goresmenak eta izan dezatela osagarri eta ainitz zorion. Herria 2004-07-08
Osagarrian eta etxeko goxotasunean handi dadila. Herria 2003-03-10
Kima ttipia handi dadila eta bizi luzaz osagarrian. Herria 2004-08-12
Kausi dezatela osagarri eta zorion beren bizian. Herria 2001-06-28
Urte berriak ekar dezala bakotxari, osagarri, zorion, maitasun, elkartasun eta elgarren errespetua. Herria 2004-01-01
Urte berriak agian emanen dauku osagarri, amodio eta bake. Herria 2004-01-01
-Topa dagigun, beraz, iraultzaren osagarriari! -oihukatu zuen Zubiburuk, edalontzia altxatuz-. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 133. orr.
Osagarri hiri! Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 223. orr.
Eritasuna nagusitu zaio bere osagarri azkarrari. Herria 2002-11-07
Oinez ibiltzeko Pirineotan trebeska, behar da osasun edo osagarri azkarrekoa izan, kasik beti patarrak baitira eta ardura aski zutak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 109. orr.
Osagarri ahula zuen. Herria 2004-03-11
Ezen Jainkoaren bihotz onari esker hura erdietsi duen edozein atso, eri, gaixo, zahar, itxuragabeko, erromes zokoratuk izanen du betiko osagarri betea. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 83. orr.
Agian beretik joanen da urtea omore onean eta osagarri betean. Herria 2004-01-22
Lehenik joan zirenak gizon eta emazte sendoak izan ziren, osagarri ona zutenak, lanean aritzen ahalko zirenak. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 249. orr.
-Hunaraino jin hiz halere, osagarri onean hizelako marka, ez? Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 178. orr.
Biltzar nagusiak erakutsi du elkartea osagarri onean dagoela, bere lana segituz sail askotan euskal kulturaren alde. Herria 2005-02-03
Bolondresak galdegin zituzten haien ordain: osagarri handia behar zen hortarako, eta 40 urtez petik, gaitzari ihardokitzeko. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 128. orr.
Esku baloi taldea osagarri hoberenean. Herria 2003-11-06
Esku Baloia osagarri gaitzean. Herria 2004-07-08
Jokolari batek osagarri arazoak ukanez trenputxartu baita. Herria 2005-06-02
Dituen osagarri arrangurek, bereziki bizkarreko minak, dute erabaki horren hartzera behartu. Herria 2004-01-01
Seguritate eta osagarri saileko kargudunen inguruan. Herria 2005-05-05
Osagarri zentroen ebaluaketa da ANAES batzordeen lana. Herria 2005-07-14
Ohartu dira euskara ez dela kasik batere baliatzen administrazioan, Herriko Etxeetan, bankoetan ala osagarri zerbitzuetan. Herria 2004-04-01
Osagarri ministerioak fermuki hitz emana du. Herria 2005-03-17
Laneko osagarri gaietan fakturen tratamendua ez da gelditu, eta paperezko fakturak, jadanik aipatu dugun helbidera igorri behar dira. Herria 2004-10-14
arras osagarri onean (4); aurrekoaren osagarri (5); bata bestearen osagarri (5); bere osagarri (6); bestearen osagarri (5)
elkarren artean osagarri (3); elkarren osagarri (29); elkarren osagarri dira (7); erakusketaren osagarri (3); ezinbesteko osagarri (3); gure osagarri (3); izan dezala osagarri (3); izan dezatela osagarri (5); kulturaren osagarri (3); lanaren osagarri (3)
oraiko osagarri (8); oraiko osagarri on (6)
osagarri arrangura (7); osagarri azkarrekoa (4); osagarri eta zorion (18); osagarri gaitzean (4); osagarri gehigarriak (5); osagarri gehigarrien (9); osagarri gehigarrien dekretua (4); osagarri gisa (31); osagarri gisa erabiltzen (3); osagarri handiko (3); osagarri izan (13); osagarri izango (10); osagarri izateko (3); osagarri mailan (3); osagarri modura (3); osagarri on (38); osagarri on bat (7); osagarri on batekin (7); osagarri on berarekin (7); osagarri ona (7); osagarri onarekin (3); osagarri onean (41); osagarri onean da (8); osagarri saileko (3); pentsio osagarri (6); soldata osagarri (4); zorion eta osagarri (11)
bere osagarria (4); egitarau osagarria (3); eskaintza osagarria (3); eszenografia osagarria (3); laguntza osagarria (3); medikuen osagarria (3)
osagarria ahuldua (3); osagarria galdua zuen (3); osagarria izan (5); osagarria kraskatu (4); osagarria mendratia (3); osagarria mendratua (5); osagarria mendratua zuela (3)
elikaduraren osagarriak (3); elkarren osagarriak (10); gutxieneko osagarriak (5); nazio herriaren osagarriak (3); neurri osagarriak (3); ordainsari osagarriak (3)
osagarriak laguntzen (5); osagarriak laguntzen zueno (3); osagarriak ordaintzeko (3)
pentsio osagarriak (14); saio osagarriak (5); sistema osagarriak (4); soldata osagarriak (3); testigantza osagarriak (4)
handi dadila osagarrian (4); haundi dadiela osagarrian (3); haundi dadila osagarrian (3)
pentsio osagarrien (9); saio osagarrien (6); soldata osagarrien (3)
bata bestearen osagarritzat (3); osagarritzat hartu (3); osagarritzat jo (3)
osagarrizko handitze bat (23); osagarrizko haunditze bat (5)