Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erlojuaren kasuan gertatzen den bezala, biziduna eta bere osagaiak garapeneko elkarrekintzen emaitza baitira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 287. orr.
Antolaketak agintzen du osagaien hurrenkera, osagai horien arteko erlazioa ahalbideratzen du, konbinaketa batzuk onartzen ditu eta beste batzuk ez ditu onartzen. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 88. orr.
Botikara joan zen edabeak egiteko osagaiez hornitzeko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 47. orr.
Hartzailerik gabeko testuak ziren, eta, horrenbestez, literaturaren funtsezko osagaietako bat falta zutenak. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 72. orr.
Maiz alderatzen du bere gogamena paraleloan osagai asko lituzkeen ordenagailu batekin. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 278. orr.
Nahi baduzu istorio polit bat kontatuko dizut, istorio beltza, hildako, detektibe, emakume eder eta gainerako osagai guztiekin. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 118. orr.
Obra horren osagaien arteko erlazioak osagaiak berak bezain garrantzitsua behar du izan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 91. orr.
Izen propioak eta adierazpen predikatiboak perpausen osagaiak dira; banakoak eta propietateak, berriz, ontologiarenak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 175. orr.
Minus ikurra aurretik duten osagaiak atera egin behar dira ekuazioetatik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 232. orr.
Enuntziatua agertzen da azken osagai baten gisara, zatiezina, bere baitan bakartu daitekeena eta bere antzeko beste osagai batzuekin harreman-joko batean sar daitekeena. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 94. orr.
Saussurek onartzen du sistemaren osagai bat aldatzea "nahikoa dela sistema berri bat sor dadin". Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 14. orr.
Nominalistak bi osagaiko ontologia -banakoak eta unibertsalak- proposatu beharrean, osagai bakarreko ontologia proposatu nahi du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 173. orr.
Esan daiteke diskurtso klinikoak gauzatu duela osagai ezberdinak [...] harremanean jartze hau: berak, praktika den neurrian, ezartzen du osagai horien artean harreman-sistema oso bat, aldez aurretik "benetan" emana izan ez dena, ezta eratua ere. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 64. orr.
Nahaste ikaragarri bat gara: azido nukleikoak eta oroitzapenak, desirak eta proteinak ditugu osagai. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 197. orr.
Egun oso bat galdu nuen motorraren osagai nagusiak biltzen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 254. orr.
Kromosomen osagai nagusia da ADNa. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 75. orr.
Elikagaien osagai kimikoak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 110. orr.
Material informatikoa, osagai elektronikoak, erabilera zabaleko/etxeko kontsumoko elektronika. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 118. orr.
Anorexia kasuen erdietan osagai genetiko bat dagoela ikusi dugu. Berria - Gaiak 2004-06-29
Kalamuaren osagai aktibo nagusia [...] TCHa da. Berria - Harian 2005-04-17
Osagai zahar eta berriez prestatu dugu saltsa hau, eta bertako zuen ekarpenez errezeta aberastuko gero. Herria 2004-02-19
Legearen osagai zientifikoen existentzia planteatzea eta aurkikuntzaren erregela heuristikoak aztertzea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 163. orr.
Kapitalen esportazioa da, beraz, kapitalaren barne-kontzentrazioaren osagai logikoa. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.
Bertsolariaren funtsezko osagaia ez da formulen errepertorioa, formula berriak etengabe sortzeko gaitasuna baizik. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 166. orr.
Estatu eredu ideal bat oinarrizko osagai etiko batzuen gainean funtsatzea zen zientzia horren helburua. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 218. orr.
Herri hizkerek badute osagai afektibo sakona. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 248. orr.
Dela datu-biltze estatistikoko metodoen araberako laginak ateratzeko, dela aldez aurretik osagai adierazgarrienak zehazten ahalegintzeko. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.
Eraketa-sistema bati buruz hitz egiten denean ez da ulertzen bakarrik osagai heterogeneoen arteko justaposizioa, koexistentzia edo elkarreragitea. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 84. orr.
Bellen teoriak hiru osagai oinarrizko ditu: [...]. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 233. orr.
Zer multzo ezberdinetan ager daitezkeen aldi berean osagai jakin batzuk. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.
Adibideko hitz bakoitza osagai isolatutzat hartuko du. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 34. orr.
Fonemen osagai bereizleak finkatzea. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.
Sistemaren osagai alde bikoak ildo hierarkiko eta politiko jakinen arabera jarduten du. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.
Hauxe dugu osagai-egituraren funtsezko ezaugarria, bere izaera "abstraktua" ematen diona. Egoera mugatuko automatek hizkuntzaren egituran ezartzen dituzten mugak ez dira sortzen osagai-egiturazko gramatika-ereduan. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 53. orr.
Sintaxi mailako hizkuntz deskribapena osagai-analisiaren (parsing) bitartez formulatu ohi da. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 47. orr.
Zeuek tratatzen duzue bera osagai-euskarri modura, gainerako guztiaren erreferentzia izan behar duena. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 198. orr.
24 mota desberdinetan sailkatu zituen, ekuazioen osagai kopuruaren arabera. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 217. orr.
Izena hizkuntz osagai bat da leku ezberdinak bete ditzakeena gramatika-multzoetan. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 104. orr.
Badirudi gure paradigman, hizkuntzaren hots-osagaiaren memorian, alegia, bilkura-aukerak ere gordetzen ditugula. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 127. orr.
Erraz bide da hersketa-osagai hori luzatzea txistukarirako trantsizioan. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 25. orr.
Alde batetik, burmuina gai da beren elementu osagaietan zatitzeko gertakari iraganen irudi oroituak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 183. orr.
azken osagai (3); egiteko osagai (8); ezinbesteko osagai (4); funtsezko osagai (3); hirugarren osagai (5); hizketaren osagai (3); ingelesaren osagai (3); kalamuaren osagai (3); odolaren osagai (3); oinarrizko osagai (4)
osagai analisiaren (4); osagai bakarreko (3); osagai berberak (4); osagai berriak (9); osagai bikainak (3)
osagai egitura (68); osagai egitura erabakitzeko (3); osagai egitura mailan (6); osagai egitura sistema (3); osagai egiturak (5); osagai egituran (7); osagai egituraren (16); osagai egituraren araberako (3); osagai egiturari (4); osagai egiturazko (30); osagai egiturazko gramatika (6); osagai elektronikoak (5); osagai errepikariak (3); osagai ezinbesteko (3); osagai garrantzitsua (5); osagai genetiko (4); osagai gisa (11)
osagai jakin (3); osagai kimikoak (3); osagai nagusi (10); osagai nagusia (23); osagai nagusiak (15); osagai politikoa (4); osagai politikoak (3); osagai prosodikoak (4); osagai transgenikoak (7)
zuzeneko osagai (4)
ezinbesteko osagaia (12); funtsezko osagaia (11); oinarrizko osagaia (7)
ezinbesteko osagaiak (3); gauzen osagaiak (3); oinarrizko osagaiak (7); osagaiak ekoizten (4)
bere osagaien (4); beren osagaien artean (3); hizkuntza osagaien (5); osagaien irakaspen transzendentalaren (3); osagaien multzo (3)