Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pasillotik barrena jarraitu nuen ortutsik. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 97. orr.
Esklabo bat eta emakume zuri bat, ortutsik, ilea lotu gabe. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 125. orr.
Mezkita edo santutegietan berdin, jaunaren lurra denez, ortutsik sartu beharra dauka, haren esanera datorrela adierazteko, eta ez haren lur sakratuaz jabetzera. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 96. orr.
Denak ortutsik ezarri gintuzten eta trena berriz abiatu zen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 38. orr.
Hemendik oren erdi baten bidea da doi-doia, gazte ginelarik segurik ez ginuen gehiago behar, espartinetan, ardurenean ortotsik, hemendik Urdantziako leporat, gero Urdiako leporat, edo berdin zuzenean gainez gain. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 90. orr.
Toki guztietan zakurrak ortutsik dabiltzala erakutsi nahian nonbait. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 97. orr.