Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Katu batek bezala, ortozik, urrats fin eta isiletan, mutila bere presentziaz kontura ez dadin. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 95. orr.
Adurra, zuri-zuri, ezpain ertz batean jarioan, gerritik gora biluzirik eta ortozik, pistola bat zekarren eskuan, eta beste bat zekarren gerrialdean, poltsatxo baten ondoan ondo bermaturik. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 372. orr.
Ortozik dago eta oinek elurrezkoak ematen dute, baina badakizu ezin izango duzula gorpu uzkur eta desegin hori berotu. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 191. orr.
Gero ortozik ibili ginen goizaldean. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 128. orr.
Lurra hauts hutsa da, eta atsegin zaio materia horren gainetik ortozik ibiltzea. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 13. orr.
Ortozik eduki ninduten ziegan... Berria - Euskal Herria 2006-03-09
Gero, historia horretatik guztitik zeure burua desheredatu, eta bide berrien bila ortozik irten gura duzu mundura zure jendearekin. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 20. orr.
Isadora berria balitz bezala, munduko antzoki eta plaza guztietan ortozik dantzatu nahi zuen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 94. orr.
Baina orduan ere txakurrak ortozik. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 80. orr.