Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Behera iritsi zirenean, orotariko anabasa zen hura: altzairuak, kaxak, makineria hondatua..., dena hautsak berdintzen zuela. «Kuskue tanden», 2004 - 112. orr.
Orotariko eskabideen bulegoa ate gaineko idazkunean bakarrik existitzen zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 450. orr.
Baina halakorik ez zuten salgai orotariko drugstore saltokietan, legearen aginduz. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 170. orr.
Oro har jito kastakoak zirela, edo hobeki esan, orotariko jendaje kriptikoa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 35. orr.
Hausnarketa teorikoei uko egin gabe, halako asmo entziklopediko bat darabil, orotariko bilketa bat eginez eta hizkuntza askotako adibideei iruzkina egiten. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 20. orr.
Talmudari buruzko ene izkribuetan arazo honi buruz orotariko ohar batzuk azaldu nituen, anitz gaiez ohartaraziz. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 29. orr.
Ez dakit irakurleak zer nahi duen; gainera, orotariko irakurleak daude. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 354. orr.
Jainkoak itsas arraintzarrak sortu zituen, uretan borbor dabiltzan orotariko bizidunak eta orotariko hegaztiak. Elizen arteko biblia Has 1,21
Orotariko zuhaitzak sortarazi zituen lurretik, ikusgarriak eta fruitu gozodunak. Elizen arteko biblia Has 2,9
Orotariko euskara [...] gure mintzaira aberastu nahian inolako irizpide argirik gabe euskalki guztietako hitzak eta esapideak ez bat eta ez bi denak nahasian ematen ditugunak. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 156. orr.
Orotariko sistema fonologiko unibertsala hizkuntzetan gertatzen diren sistemen tipologiatzat ulertu behar da. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 157. orr.
Ez zuten alferrik esaten lehengo zaharrek pertsona logura antxean, gose antxean eta diru-falta antxean ibiltzen dela ondoena, eta ez -gehitzen dugu gaur- ongizatezko deritzan gizarte honek saltzen dizkigun orotariko litxarrerien gaindiduran. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 265. orr.
Nerabezaroko lehenbiziko urteetatik aurrera, bere sexualitatearen historia izan zen alde batera eta bestera jo ohi zuten grinen eta irritsen katalogo orotariko bat, bereizkuntzarik gabea. Egun Euskal Herrira datozen terapeuta orotarikoak igoaltsu. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 47. orr.
Gaiak, berriz, orotarikoak erabiltzen dira, eta ordu artekoak baino konkretuagoak dira, ez hain arketipokoak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 27. orr.
Garai batean kasino izana zen orain orotarikoen salerosketa merkatu bihurtutako zoko ospel hura. aienatuxea zitzaidan, bigarrenez gau berean, Charlyrekin bildutako karga orotarikoaren laino-hondar pisua. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 62. orr.
Eskola kontuak hizpide direnean, ohikoak izaten dira ikasleen txuletak eta kopiatzeko ahalegin orotarikoak. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 134. orr.
orotariko bizidunak (3); orotariko drugstore (3); orotariko eskabideen (4); orotariko euskal hiztegia (20); orotariko euskal hiztegiak (6); orotariko euskal hiztegian (6); orotariko euskara (9); orotariko iritziak (3)