Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

askotariko 1 izlag/izond era askotakoa dena.

Askotariko animalia-itxurak era daitezke, hainbat mailatako alde nabarmenak sorraraziz beren artean, besterik gabe eragiketa batzuk eginik gene erregulatzaileen sare zabalean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 12. orr.

Saltoki itzelak, askotariko salgaiz gainezka, amaierarik gabe hedatzen dira kaietan barrena, kilometro askotan zehar.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 145. orr.

Kontaezinak dira oihartzunak, infinituak ia, oroimenaren zurubiko mailetan eta denboraren mazaletan gora eta behera ibili dabiltzanak, hizkuntza askotariko eremuetan atzera eta aurrera egiten dutenak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 33. orr.

XX. mendeko filosofiak askotariko erantzunak eman dizkie Kanten ondorengo sistema idealistek sortutako bideei.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 89. orr.

Eta, batez ere, baziren, ordura arteko bilduma zabalean, askotariko mutanteak; besteak beste, enbrioiaren garapena nahastua zuten batzuk.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 78. orr.

Irudimen trebea eta buruargitasun zorrotza erakustera, alegia, bere burua hotzetik, gosetik, gaixotasunetik eta askotariko arriskuetatik babestuko bazuen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 162. orr.

· Nahaste gaitz horrek ondorio askotarikoak eta sakonak ekarri zituen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 262. orr.

Desberdintasun genetiko askotarikoak, banako bakoitzaren ADNa besteenekin erkatzeak agerian jarriak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 129. orr.

Arlo batean edo bestean posible denari muga ipintzen diote, sarritan, dabiltzan uste eta iritzi askotarikoek, garai jakin batean kultura baten ezaugarri diren sinesmen, ezaguera eta jarreren sare zabal horrek.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 174. orr.

Bertsoaren baitako elementu askotarikoen elkarrekiko lotura frogatzeko, ez dago adibide hoberik.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 118. orr.

Hau argi dagoenez gero, bistan da lehen gorputzei ez zaiela hutsune sakonean zehar inolako atsedenik eman, baizik, mugimendu etengabez eta askotarikoz astindurik, batzuk talkaren ondorioz distantzia handietaraino punpatzen direla, beste batzuek, ordea, leku txikian jasaten dutela kolpea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 103. orr.

Bazen eolipila bat, Sezesio deritzon aro--estilokoa, Heronen iturri bat, eta aurrerabideak bazter utzitako tramankulu bitxi askotarikozko fauna oso bat, zeinak eskolako azalpenetarako erabiltzen baitziren aspaldiko belaunaldietatik: [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 81. orr.

Azken batean errealitate bat -errealitate askotarikoa, gainera- deskribatzeko ekonomian ez ezik beste alorretan ere erabiltzen diren termino eta eufemismoak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 288. orr.

· Askatasuna askotarikoa baita.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 51. orr.

Desioak askotarikoak dira, aldakorrak, eta indar sozial guztiek etengabe dute eragina horiengan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 82. orr.

Horiek horrela, filosofoek mahairatu dituzten politikari buruzko galderak ere asko eta askotarikoak izan dira: [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 217. orr.

Horietako elementu bat aldatzen bada, ondorioak askotarikoak izan daitezke, baina gertaerak, berez, ez du eraginik hitzen gainean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 127. orr.

Hona hemen, bada, egintza ezberdinak, aniztasunik gabeko ahalmen bakun bakarretik isuriak, eta egintza horiek askotarikoak ditugu, arrazoitzeko ahalmenari darizkion antze horien kopurua infinitua baita.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 131. orr.

Badituzte savantek beste trebetasun txikiago batzuk, asko eta askotarikoak, Down eta Tredgold medikuek, "adimen eskaseko"entzako instituzio batetik bestera ibiliak, sarritan deskribatu izan dituztenak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 193. orr.

2 asko eta askotariko

Eta hemen ere badira iritzi asko eta askotarikoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 259. orr.

Badituzte savantek beste trebetasun txikiago batzuk, asko eta askotarikoak, Down eta Tredgold medikuek, "adimen eskaseko"entzako instituzio batetik bestera ibiliak, sarritan deskribatu izan dituztenak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 193. orr.

Kausak "asko eta askotarikoak» direla dio, baina elkarren artean harreman estua dutela askok  Berria - Gaiak   2004-07-10

Autore honen arabera, erretorika klasikoan, asko eta askotarikoak dira oroimenarekin loturiko alderdiak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 217. orr.

Hizkuntza baten gramatika sistema konplexua da, bere atalen artean lotura asko eta askotarikoak dituena.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 84. orr.

Arrazoia, hara: mutante asko eta askotarikoak pilatuak ziren berrogeita hamar urtean, eta haietariko zenbaitek argi eta garbi nahasten zuten animaliaren erabidea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 80. orr.

Hauts asko eta askotarikoak, mota askotxotakoak doaz atmosfera aldera: batzuk jarduera industrialekoak, besteok nekazaritza jardueratik doazenak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 282. orr.

Mota bitxi asko eta askotarikoak daude.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 93. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus