Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

memoria 1 iz oroimena, oroitzeko ahalmena.

Ezer ez da benetan gertatzen memoriak gordetzen ez duen bitartean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 367. orr.

Memoria eta denbora dira Aureliaren gai nagusiak: memoria zaintzeari garrantzi handia ematen dio; memoria bere hizkuntzan dagoela aitor du eta horregatik aritzen dela hitz galduen bila.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 122. orr.

Bere memoria ohitua dago aldez aurretik pentsatua buruan ongi gordetzen.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 107. orr.

Hitz egiten hasi dela, memoria ere errekuperatzen ari dela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 213. orr.

Memoriak huts egiten duenean.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 110. orr.

Zabal dezadan tabernako atea, eta sar bedi haize harroa istorio zahar batekiko ene memoria loratzera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 13. orr.

Memoria galdu banu bezala.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 184. orr.

Nekea, depresioa, mugimenduak koordinatzeko zailtasunak, memoria galtzea, [...].  Berria - Gaiak   2004-09-22

Memoria lantzea ona izan daiteke Alzheimerra ahalik eta gehien atzeratzeko.  Berria - Gaiak   2006-03-16

Ez zezakeen deus segurta, denborak memoria higatzen baitzion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 329. orr.

Gure memoriak batez ere gauza onak gogoan izateko duen jarrerari esker.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 58. orr.

Bitxia da nola funtzionatzen duen memoriak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 226. orr.

Eta horra hurbiltzeko memorian arakatzea beste biderik ez du.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 22. orr.

Zerbait gogoratzeko duenarentzat da memoria plater hautsi bat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 93. orr.

Memoriaren ur uherretan murgildu naiz, zeren memoriaren urak kasik beti baitira uherrak, nahiz eta ezin gardenagotzat ditugun maiz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 12. orr.

Izan ere, ongi oroitzen zituen Tristanek paraje haiek guztiak, eta, aurrera joan ahala, memoriaren ur geldi baldarreko irudi urrunak joan zitzaizkion pixkanaka aktibatuz · Sufrimenduak memoria du eta ama bere oroitzapenetako leku ezkuturen batean bilduta egongo zen Ingorekin.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 104. orr.

2 (izenondoekin)

Memoria ona duenak asko sofritzen dik, dena gogoratzen baitu!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 334. orr.

Horretaz gogoratzen naiz, memoria txarra badut ere.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 229. orr.

Gezurti guztiek bezala, memoria laburra zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 29. orr.

Zikoina ez bezala, gaur egungo gizartea oso memoria kaxkarrekoa da eta aise ahantzi du kulturen arteko elkarbizitzaren aldi gogoangarri hura.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 87. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Miren aztoratuta dago bere memoria faltaren kariaz, eta nekez entzuten ditu mutilaren hurrengo hitzak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 185. orr.

Aurkikuntza honi esker, memoria arazoak tratatzeko modu berriak landu ahalko direla uste dute adituek.  Berria - Gaiak   2004-05-08

Antz izugarria izanik ere, ordea, memoria ariketa soil baino gehiago nostalgia ariketa zirela esan zitekeen, sorkuntza lana alegia, haurtzaroa berpizten eta ederresten saiatzen baitzen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 51. orr.

Batzuetan, memoria-hutsarte bat edo amets bat eragiten du estimulazio elektrikoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 221. orr.

Memoria tailer antzekoak ziren, baina ondo zuzenduta egin behar dira, emaitza batzuk bilatu nahian.  Berria - Harian   2006-02-05

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Informazioa giza-memorian metatu eta informazio hori handik berreskuratzeko bideak asmatu.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 221. orr.

Perfumearena etorri zitzaion bat-batean, usaimen-memoria ona izan behar zuen lehengusuak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 91. orr.

Leinuaren herio memoria zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 328. orr.

5 oroitzapena, oroitzapen saila.

Memoria ez da argazki segida bat besterik.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 172. orr.

Esandako hitzak afektoaren memorian irauten du; irakurritako hitzak, aldiz, gogoetaren gordelekuan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 77. orr.

Oroimena dela eta, aipagarri egin zait Hannoverko memorian bizirik gorde dutela 1924ko hiltzaile ospetsu baten izena: Fritz Hartmann.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 141. orr.

Hilezkor izateak txunditzen al zaitu? hara bada, maitea, larrua jotzen baduzu, gizonen memorian geratuko zara.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 113. orr.

Frantziskoren hasierako lagunak [...] saiatu ziren Frantziskoren memoria bizirik mantentzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 47. orr.

Beti oroitu eta maitatutako dugun hildakoaren memoria gordetzeko.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 124. orr.

Ikastolan jasotakoaren memoriak huts egiten ez bazidan, garai hartakoa zen hain zuzen ere idazle lapurtarra.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 175. orr.

Al-Gafiqiriren ospea eta memoria ahaztua dago ia, eta gogoratzen denean ere frankoek menperatu eta hil zutela gogoratzeko izaten da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 84. orr.

Ez nuen ene anaiaren memoria zikindu eta saldu nahi.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 59. orr.

Momentu berezi batzuen memoria atxikitzeko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 299. orr.

Eta bizitzan zehar ikusitako arbolen memoria dugulako dakigu orain lehendabizikoz ikusitako hori arbola bat dela eta ez beste zernahi, errealitateak oroimenaren baitan hartzen baitu ostatu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 121. orr.

Memoria, oroitzea, hori da bizitza, biziera bakarra, batak bestearengan izan dezakeen lekua.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 84. orr.

Gerra hartan fusilatutako eta desagertarazitako askoren hezurrak bolada honetan ari dira agertzen, memoria eske.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 20. orr.

Erdi Aroan garatutako barne-sentimenen (memoria, imajinazioa, etab.) teoriarekin analogia eginez.herri bat badagoelako kontzientziari eutsi, erraustu ziguten memoria berpiztu, galtzailearen arrazoia errebindikatu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 238. orr.

Bere agiriak memoria mayaren zati dira.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 105. orr.

6 (izenondoekin)

Gure baitan dagoen materia horrek gordetzen duen memoria ñimiño hori ari zaiguk hizketan, guk garunaren akats jotzen dugun horretan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 76. orr.

Memoria lanbrotsua da.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 173. orr.

7 informatikan eta, gero erabiliko diren datuak eta jarraibideak biltzen diren gailu eskuarki elektronikoa.

Izena markatuta, trastearen memoriak zenbaki bat egotzi zuen pantaila argiztatu estura.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 15. orr.

Konputagailu baten memoria edo informazio-gordailua zinta magnetiko batean sar daiteke.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 235. orr.

Konputagailuaren diseinatzaileak, bada, lastertasun handiko memoria horietariko bat jarriko du maiz beharko den informazio eta instrukzioetara iristeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 235. orr.

Edukiera handiko memoria.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 235. orr.

Bere aldi bereko memoria sei tetrabytekoa (sei bilioi bytekoa alegia) da, eta disko zurrunean 160 bilioi byte sartzen dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 100. orr.

Oinarrizko bertsioak 320X24ko pantaila du, 32 ram megako memoria, Intel strong-arm prozesatzailea eta Linuxa du sistema eragiletzat.  Berria - Gaiak   2004-04-18

Memoria, disko gogorrean.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 190. orr.

Teknologikoki, hobeto hornitutako formatua da Sonyrena, eta memoria handiagoko diskoak dira Blu-Ray formatukoak.  Berria - Gaiak   2006-04-01

Bi aplikaziok, esaterako, kalkulagailu bana erabiltzen badute, zergatik ez kendu horietako bat memoria aurrezteko?  Berria - Gaiak   2006-04-01

Barne memoriak, informazio pantailak, telekomandoari erantzuteko prestutasuna, bateriak betetzeko funtzioa...  Berria - Gaiak   2006-02-01

8 txostena.

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko familiek duten zorpetze maila inoiz izan gabeko mailan dagoela jakinarazi zuen atzo 2003ko memoria sozioekonomikoaren aurkezpenean.  Berria - Ekonomia   2004-07-28

Osalanen 2005eko memoria onartu da, baina desadostasunak handiak dira alde guztien artean.  Berria - Ekonomia   2006-03-31

Isabelle Duguine Agur-ekoak, euskal ikasketen sailean Toponimiaz [...] aurkeztu duen tesia edo memoria aipamen bereziarekin onartua izan zaio.  Herria   2005-10-13

Liburutegira itzuli nintzen abenduaren erdialdetik abandonatuta neukan memorian lan egitera.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 76. orr.

Chrétien de Troyesi buruzko bere memoria maiatzean entregatu behar zuen eta harrituta geratu zen nirea hasi berria nuela jakitean.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 78. orr.

J. Etcheberri delako baten ikasketa-memoria bat zirudiena, baina itsutasunari buruzko eskuizkribu laburra dena... lapurteraz idatzia!  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 175. orr.

9 pl oroitzapenak biltzen dituen idazkia. ik beherago 12.

Beste modu batera esanda: Davidek idatzitako memoriak berridatzi eta zabaldu nahi nituen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 21. orr.

Simone de Beauvoir-en memoriak gehiago laketu zitzaizkidan bere Bigarren sexua baino.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 294. orr.

Chateubriand-ek kontatzen du Hil ondoko memoriak liburuan: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 104. orr.

Hori liburu batean kontatua du, gerraondoko memorietan, hantxe aipatzen nau...Sasi-erreferentziak emateko garaian maisu, memoria apokrifoak idatzi zituen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 18. orr.

Bertan Ignacio Hidalgo de Cisneros errepublikar gasteiztarraren (1894-1966) memoria ezin interesgarriagoak jasotzen ziren.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 126. orr.

Nik uste gure familiaren menturazko memoriak idazten zituela, baina hainbeste emanalditan, ze ez ziren inoiz bukatzen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 200. orr.

Kroniketan, memorietan, gutun-trukaketetan eta eskolioetan aurkitzen da haien obra.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 23. orr.

10 memoria historiko

Elkarteak urteak daramatza gerra garaiko memoria historikoa berreskuratu nahian.  Berria - Harian   2005-07-24

Memoria historikoa berreskuratzeko irudiak. Badira memoria historikoari eutsi nahi izaten dioten gasteiztarrak, eta martxoaren 3ko gertakari latzak gogora ekarri zituzten atzo berriro.  Berria - Kultura   2004-08-01

Nazioak haiei lotuta dauden gizakiek egiten dituzte eta lotura horretan dago memoria historikoa.  Berria - Harian   2005-10-21

Memoria historikoa iraganarekiko errespetua dela, eta biktimekiko sentiberatasuna. Memoria historiko bat, esango genuke gaur apika; imajinario bat, mitologia bat.  Berria - Harian   2006-04-14

Europan parerik ez duen memoria historiko tragikoa heredatu dugu etxeetan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 10. orr.

Espainiako Gobernuak onartuko duen Memoria Historikoaren Legearen barruan sartuko dira Gasteizko martxoaren 3ko gertaeren biktimak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-24

11 memoria kolektibo

Egitura dramatiko soilak dira [...] memoria kolektiboan gordeak eta ahoz zabalduak, sorketa literario etengabe berriei bidea egiten dietenak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 74. orr.

Memoria kolektiboari lekua egingo dion museo baterantz.  Berria - Kultura   2004-11-10

Sarriegi da, dudarik gabe, Donostiako hiriaren irudikapenik biziena herri memorian sustatu duen musikagilea, eta era berean da memoria kolektiboan finkatuena dagoen erreferente emozional eta sentimenduzkoaren eraikitzailea.  Askoren artean   «Rataplan» - 82. orr.

Oraindik 36ko gerraren inguruko memoria kolektiboa osatu gabe dago; eta hori gertatzen ez den bitartean, gertatu zena ezagutarazteko ekimenak beharrezkoak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Indarkeria «premiaz» desager dadin, «gertatutakoaren memoria kolektiboa» manten dadin eta biktimen ezagutza gerta dadin.  Berria - Euskal Herria   2006-01-17

Memoria kolektibo bat, makrotestu bat, izan errealitatearena edo irudimenezkoa, osatzen dute Mendez Ferrinen prosazko lanek.  Berria - Kultura   2006-03-07

12 memoria-liburu oroitzapen liburua.

La Risiera di S. Sabba erdi nobela erdi memoria liburuan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 43. orr.

Bere memoria-liburuak irentsi egin nituen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 95. orr.

Canok hitzaurrean dioenez, pertsona baten memoria liburua baino areago, pertsonaia baten memoria liburua da Groucho eta ni.  Berria - Kultura   2006-04-18

"1942ko urte ikaragarrian -dio emazteak Travels With Another and Myself bere memoria liburuan-, ni neu eguzkitan bizi nintzen, salbu, eroso eta hura dena gorrotatzen".  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 151. orr.

Memoria liburu bat izan nahi du honek, balantze sinple eta delikatua, biografia baten antzekoa, baina ez tamainan agidanez, 189 orri baino ez dakartza-eta.  Berria - Kultura   2006-02-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus