Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Monumentu berri bat egin nahi dugu plazan gerran hildakoen alde. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 104. orr.
Handik urte gutxira, monumentu bat eraiki zioten, eliza ondoan paratu zutena, Espainia salbatu eta goratu zuen haren betiko oroigarri. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 138. orr.
Wellington-en monumentuak elurrezko kapela distiratsu bat zuen, Fifteen Acres lursail zuriaren gainetik sartaldera diz-diz. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 301. orr.
Monumentu txiki bat eraikitzeko diru-bilketa bat egitea bururatu zitzaion Ruche jaunari, honelakoxe eskaintzarekin: adierazpen matematikoak, esker onez. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 309. orr.
Txanponez txanpon dirutza bildu eta monumentu bat egin zioten penaz hil omen zen zakurrari. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 148. orr.
Ikusi besterik ez dago zenbat monumentu eraiki dituzten haien ohorez; Kop mendateko oroitarria, esaterako. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 41. orr.
Haren erdian, sendo, askatasuna sinbolizatzen duen monumentu zuri eskerga, 1971n eraiki zena Persiar Inperioaren 2.500. urteurrena ospatzeko. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 142. orr.
Monumentu historiko gisa sailkaturik zegoen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 396. orr.
Monumentu megalitikoak aztertzen dabiltzan taldeen artean. Berria - Kultura 2004-02-13
Duomoa eta edozein turistak ikusten dituen gainerako monumentu eta arte lanak ikusi genituen geuk ere. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 60. orr.
Italian gotikoak sortu duen monumentu ederrenetakoa baita. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 836. orr.
Hiri arrotz bateko monumentu eta edertasunak. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 7. orr.
Etxea gobernuaren eta nazioaren monumentu historiko bihurtua zen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 97. orr.
Ohartu haiz zenbat monumentu, nolako kaleak. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 121. orr.
Zerrenda hori osatzen duten eraikin eta monumentuen artean %3 baino ez dira industri ondare. Berria - Kultura 2004-09-24
Etxe guztiek monumentuak ematen zuten, etxe-aitzin garai landu haiekin. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 67. orr.
Arkeologia monumentu mutuen, arrasto bizigabeen, testuingururik gabeko gaien eta iraganak utzitako gauzez arduratzen zen diziplina zenean. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 14. orr.
Aieteko jauregia monumentu izendatzeko prozedura abian jarri du Jaurlaritzak. Berria - Kultura 2006-03-29
Jauregi hau, 12garren mendekoa da, eta monumento gisa klasatua. Herria 2002-07-18
Testu poetikoak oso dokumentu baliotsuak dira ahoskera ezagutu ahal izateko: monumentu hauek hainbat punturi buruzko argitasunak ematen dizkigute, bertsotan jartzeko sistema, [...]. Habana historiari eginiko monumentu bat zen, Egiptoko piramideak edo Petra edo Machu Picchu bezalakoa. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 64. orr.
Egiaren arragoa gaizto hau antzinako legeria basatiaren monumentu bizia da. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 56. orr.
Literatur berpizkunde baten monumentu tipikoa bere lehen fasean antologia, corpus, thesaurus, lexiko edo entziklopedia bat izaten da,. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 288. orr.
Herriko monumentu nazionala maistra zaharra zen, andretxo argal txiki bat. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 301. orr.
Beste batzuen arabera, 219 milioi dolar kostaturiko zurikeriaren monumentua. Berria - Gaiak 2004-10-03
Monumentu-eraikuntzari bultzada bat ematen. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 370. orr.
Baserriaz gain, monumentu izendapenak haren ingurunea ere babestuko du aurrerantzean. Berria - Euskal Herria 2004-01-28
Baserriaz gain, monumentu izendapenak haren ingurunea ere babestuko du aurrerantzean. Berria - Euskal Herria 2004-01-28
Highgate-ko hileta monumentu bat, sastraketatik azaltzen zen harrizko aingeru bat, hatz erakuslea ezpainetan zuela isiltasuna eskatuz. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 219. orr.
Semearen ohoretan hilobi monumentu bat eraikirazi zuen, Etsipen enea izenekoa. hantxe berean ikusi ditugu Andredena Maria " xuria " eta Napoleonen denborako gerla baten orroit-monumentua. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 146. orr.
monumentu bat egin (4); monumentu historiko (3); monumentu izendatu (3); monumentu nazional (3)
monumentua egin (3); omenezko monumentua (3)
foruen monumentuaren aurrean (3); monumentuaren inaugurazio (3); monumentuaren inguruan (3); monumentuaren ondoan (6); omenezko monumentuaren (4)