Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

orientatu, orienta, orientatzen 1 da ad norabide jakin bat izan; puntu kardinelei buruz kokatu; ik norabidetu.

Artista-lantegi guztiak bezala, iparralderantz orientaturik zegoen hura ere.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.

Aldeetariko bat hegoaldera bete-betean orientatua egoteko moduan eraiki zuten arkitektoek monumentua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 55. orr.

Iritsiko zela errealitatearen lau puntu kardinalak ikusi eta orientatzeko gai izango nintzen eguna.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 229. orr.

Hala bada, aise orientatu ziren patio barnean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 289. orr.

Atomotxoa han da, intsektuaren mila begietariko batean, eta bere partetxoarekin laguntzen du hark espazioan orientatzeko baliatzen duen ikusmen labur eta baldarrean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 303. orr.

Itzulinguruak egiten ditu, orientatzen da, lekua hartzen du.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 62. orr.

Abiatu aurretik inguruari erreparatu genion arretaz, eta, orientatu bezain laster, ezkerreko bidetik abiatu ginen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 35. orr.

Tropen gidariak gau ilun eta lanbrotsuetan orientatzeko eraikitako karel baxu moduko batera igota, beste aldera jauzi egin zuten ahiturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 258. orr.

Ez zuen jakin posizio labirinto hartan orientatzen eta nazionalen zentinelaren segadan eroria zen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 43. orr.

2 irud/hed

Kalkuluen paperak jakako sakelan sartu, eta azken aldiz eman zion begiratu bat haize-arrosari, hari esker orientatu ahal izan baitzen mundu matematiko berri haietan barrena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 384. orr.

Oraindik bertatik garbi ikusten dut nola orientatu litekeen bera epistemeruntz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 218. orr.

3 norabide jakin bat hartu.

Molekula batzuek dipolo elektriko bat daramate beren baitan, hots, ipar orratz ñimiñoak bezala jokatzen dute eremu elektriko batean: orientatu egiten dira, batzuk nagiroago beste batzuk baino.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 82. orr.

• 4 du ad norabideratu, zuzendu.

Nire lerro hauek Gidariaren lehenengo irakurketan irakurlea orientatzea dute helburu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 22. orr.

Irakaslearen zeregina zientzia lantzea eta ikasleak zientziaren bidean trebatzea da; ez da ikasleak politikoki norabide batean edo bestean orientatzea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 78. orr.

Amaren geneek orientatzen dute hura, eta bere lekuan paratzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 63. orr.

Ohartarazi nahi dugu Alderdi Popularrak osaturiko Gobernuak bultzada politikoa eman zuela Euskaldunon Egunkaria-ren kontrako zigor prozesuan, eta bultzada horrek gainditu egin zuela politika kriminala fiskaltzaren bitartez orientatzeko ahalmena.  Berria - Harian   2005-10-20

Gure ibilbide pertsonala orientatzeko geure bizitzen kokalekua definitzen duten koordenatuen premia baitugu,  Berria - Kultura   2004-11-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus