Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erregeak edo haren ordeko jauntxoren batek aginduko zuen nor, non eta nola urkatu. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 237. orr.
Bin Laden eta bere ordeko Al Zauahirik erasoak egiteko «agintzen» jarraitzen dutela adierazi zuen AEBetako Armadako Eric Olson jeneralak. Berria - Mundua 2004-09-12
Egoera kezkagarria da», esan zuen atzo erakundeko zuzendariaren ordekoak, Jean-Luc Angotek. Berria - Gaiak 2006-01-12
-Aski dugu haien ordekoekin hitz egitea! -egin zuen oihu Onorinok barrez. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 106. orr.
Gernikako 1931ko haren ostean Madrilgo Gobernuak alkatetza kendu zion, eta ordeko bat jarri. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 42. orr.
Horregatik, Aita santu, apaltasun eta debozioz eskatzen dizut, Ostiako jauna eman diezaguzula zeure ordekotzat. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 530. orr.
Haur ttipia eritegira eraman eta berandu gabe guraso ordekoek hartu zuten. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 35. orr.
German Kortabarria Idazkari nagusi ordekoa. Berria - Ekonomia 2004-11-27
Biriken eta giltzurrunen ordeko mekanikoak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 240. orr.
Ondasuntzat neuzkan arropen ordeko egokiak non erosi bilatu behar nuen, denak zahar eta zarpaildurik baitzeuden. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 349. orr.
Eguna gauari darraion bezala, errusiarrak alemanei jarraiki zihoazen, tai gabe, beldurrik gabe, gupidarik gabe, berez bezala, gorrotoa eta bekaitza eta amorrua benetako bihotzaren ordeko zutela. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 185. orr.
Lehendabiziko argazki modua erretratuak, paisaiak egiteko erabili zen segituan; hasieran margolaritzaren lagungarri izan zen, eta gero haren ordeko, irudikapenetarako. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 156. orr.
Kontuak kontu, dela musika berez maite nuelako, dela izan ez nuen maitasunaren ordekotzat hartzen nuelako, musika-entzule fin eta nekegabea bihurtu nintzen. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 121. orr.
Begi-ordekorik gabe ikusteko moduko animaliak nahi nituen nik, banan-banan ezagutu eta izena ere jar zekiekeena. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 73. orr.
Errepidean, hantxe geratu zen, tiranoaren hagin-ordekoarekin eta kepisarekin batera, Chevrolet Bel Air autoa, 52 bala-zulok apaindurik. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 315. orr.
Doinu jostalari bat ari zen ahapeka kantari, eta ezkerreko atzamarrak zituen danborra bihurtutako oholaren kontrako makilatxo ordekoak. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 164. orr.
Igande berezietan, Kearney andrea eta familia katedral-ordekora joaten zirenean, jende-taldetxo bat biltzen zen meza ondoren Cathedral Street izkinan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 201. orr.
Gero, jauzi-ordeko batean gorputz osoaren zama beso luzatuan tanpez eskegita, ezkerreko besoa goratu zuen tolesturik galtzarbean edukia zuen uztai gaineraino, ukondoa bertan tinkatuz. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 235. orr.
Pentsatu nuen, Bartzelonako Filosofia Fakultatean ikasitakoaren bidetik, "mitoa" izan zitekeela "rural" delakoaren ordekoa. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 23. orr.
Ur-jauzi, turrusta, zurruta, pista, jauzkeiri agertu zaio gaztelerazko cascada edo frantsesezko cascade hitzaren ordeko hiztegi guztietan. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 54. orr.
Eta ezagutzen ez zituen hitz guztien gainean bere ordekoa ipintzen harrapatu zuen amak. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 88. orr.
Proteina guztiak ez dira berdinak; jaten dugun ardikiaren edo txerrikiaren proteinak ez dira bere horretan giza proteinaren ordeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 188. orr.
Gerora, uda partean hilabete pare batez uzten nuenean, ordekoak egin behar zituenak ezin baitzuen bete asteburuko ofizio hori, oporrak tarteko. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 116. orr.