Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kontatu zidanez, bat-batean, ordaintokira huxtuka zihoala, Pattin eta Remi, euskal hiru koloreetan dekoratu erakuts mahaiaren gibelean, beren etxeko ardien ekoizpenak promozionatzen begimendu zituen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 174. orr.
Autobusa ordaintokitik igaro zenean, oinaze sakona sentitu zuen erraietan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 251. orr.
Irurtzuna bidean, autobideko ordaintokian. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 121. orr.
Telefonisten ordezko lana egiten duten telefono linea digitalak, automatizaturiko ordaintokiak autobideetan, langileak ordezkatzen dituzten makinak, automatizazioa, errobotak, eta abar. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 128. orr.
Irungo ordaintokia baino lehentxeago dagoen gasolindegian. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 21. orr.
Ordaintokiaren ondoko aparkalekua hutsik dago.. Berria - Harian 2005-08-30