Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Postala ordaintzera sartu zenean neskatila atsegin bat suertatu zitzaion ordainlekuan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 19. orr.
Pattinen erakuts mahaiaren eta ordainlekuaren arteko eremu hertsian, fama eta ohorea salbatzeagatik, adiskideak ez zuen jada eskapatzerik. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 175. orr.
Partiduz partidu futboleko mantra gogaikarri bezain eraginkorrari heldu zion autopistetako ordainlekuak kudeatzen dituen Ferrovialen filialak. Berria - Ekonomia 2004-10-28
Auto pilaketak saihesteko, Londresen egin bezala, Bilboko hainbat sarreratan ordainlekuak jartzea da Eguzkik proposatzen duen alternatibetako bat. Berria - Euskal Herria 2004-10-12
8.000 kamioik zeharkatzen dute egunero Biriatuko ordainlekua. Berria - Euskal Herria 2004-03-03
Ordainlekuetan ilara luzeak sortuz gero ez da bidesaririk kobratuko Gipuzkoan. Berria - Euskal Herria 2004-11-06
Horietan, ibilgailuak ez du ordainlekuan gelditu beharrik aurrera egiteko. Berria - Euskal Herria 2004-01-02