Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urdaila sentitzen ari nintzen, azken bolada hartan sarri bezala: ez zen ondoeza, ezta oinazea ere; sentitu egiten nuen, besterik gabe, nik ere urdaila baitut; sentipen ergela, nolanahi ere. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 12. orr.
Ondoez moduko bat ere eragiten dit hemen eserita geratzeak, ezer egin gabe emanez orduak, edo egunak. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 69. orr.
Gizon etsitua ematen zuen, besteren zoritxar beti berdin eta beti berrituak sortzen zion ondoezaren aurrean sor agertzen ez zekien gizona. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 50. orr.
Ondoeza egin zitzaidan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 203. orr.
-Ondoezak eman dio -saiatu da emaztea egoera zuritzen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 230. orr.
Etxera sartuta ondoezak eman zion, eta oso gutxira hil zen. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 19. orr.
Lepic jauna, eskarmentuzko ehiztaria den arren, irten egin da ondoezak jota. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 20. orr.
Ondoeza izan du eta behaketan daukate. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 59. orr.
Justiziarekiko ondoeza agertzeko Iruzurraren Aurkako Plataformak gaur deitu duen manifestaziora joateko eskatu du Jokin Elarrek. Berria - Euskal Herria 2004-11-06
Sukarra dugunean bekokian zapi busti bat ipintzeak ondoeza arintzen du. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.
Telleriak fusilamendutik salbatu zuenean, halako ondoez bat egin zitzaion gure aitari, izuaren ondorioz edo. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 145. orr.
Hilabeteak igaro zituen horrela, ondoez horren mendeko, lerro bakan batzuekin borrokan, idazteko pasioaren eta aldi berean ezintasunaren morroi. Poliki-poliki ondoez azaldu ezin bat ari zitzaidan sartzen hala ere. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 131. orr.
Ondoez arin bat baizik ez... espero diat. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 89. orr.
Ondoez arin bati egotzi zion botaldia, digestio txarren bati. Tentatzailearen aurkako froga luzeetan zaildurik baitzaudete, litekeena da [...] ez nozitzea hortik inolako eragozpenik; baina zuen lagunei ondoeza lekarkieke horrek, ondoez larria... Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 63. orr.
Ondoez lauso bat sentitu nuen, eta zurruntasunari egozten saiatu nintzen, eta ez narkotiko baten eraginari. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 168. orr.
Begiak itxi orduko, ondoez ezagun batek erasan du. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 27. orr.
Ez zekien ezer gaixotasunaren larritasunari buruz, gripe soil bat izan zitekeen, edo bat-bateko ondoeza, emakumeen gauzak, esaterako, Haren nerbioetako ondoeza Cayenneko ameskeria luzeen esnaera besterik ez zen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 251. orr.
Esturazko ipuinak, betiere halako ondoez sentipen bat uzten dutenak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 18. orr.
Gaixotasuna baino lehen izaten den ondoez aldia. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 158. orr.
Iazko urriko eta azaroko indarkeria uholdeak auzo baztertuetako ondoez giroa nabarmendu zuela. Berria - Mundua 2006-01-04
Behin aipatu nion, tamalez, neure urdail-ondoezarena. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 165. orr.
Atea hertsarazi dut eta ondoezik nintzela erranarazi. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 280. orr.
Ez nago guztiz osasuntsu, ondoezik nagoela ere esan dezaket. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 83. orr.
Nola itzuli zen hura Bechevera, bizkarrak eroriak eta bizitasunik gabe begietan, ondoezik egon balitz bezala. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 217. orr.
Pitin bat ondoezik sentitu zen hainbeste bonboi irentsita. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 131. orr.
Usaindu eta berehala ondoezik sentitu eta lurrera erori zen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 169. orr.
Gizona ondoezik jarri zen, begiak bere onetik at. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 172. orr.
Sukarra, gorputz osoa ondoezik; hotzeri ederra harrapatua zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 86. orr.
Janari nazkagarria eman zidatek gaur bazkaltzeko, ondoezik zeukaat oraindik sabela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 309. orr.
Piztiak ondoezik behar zuen egon, zeren emakumeak, ahaleginean ari izanagatik, ez baitzuen lortu lehoiak ohiko ariketak egiterik. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 62. orr.
ondoez arin (4)
hitzen ondoeza (49); hitzen ondoeza liburuan (18); ondo eza sortzen (3); ondoeza egin (17); ondoeza egin zitzaidan (6); ondoeza egingo (4); ondoeza eragiten (4); ondoeza sentitu (4)
ondoezak eman (4); ondoezak jo (3); ondoezak jota (6)
ondoezik dago (4); ondoezik egon (5); ondoezik jarri (6); ondoezik jarri zen (3); ondoezik jartzen (4); ondoezik nago (5); ondoezik sentitu (11); ondoezik sentitu zen (5); ondoezik sentitzen (4); ondoezik zegoela (8); ondoezik zegoela esan (3); ondoezik zegoelako (3); ondoezik zegoen (4); ondoezik zela (3)