Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etsenplu bat kontatuko dizut eta haren ondoreak ere kontatuko dizkizut, ikus dezazun norainokoa zen ene ezinegona eta larritasuna. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 381. orr.
Baliteke halako egoera pasatu duenak urduritasuna, ezinegona, suminkortasuna, lo egiteko arazoak edo etengabe erne egon beharra sentitzea. Berria - Harian 2005-08-18
Kanpoan egonaldi luzea egin ondoren, asaldura, urduritasun eta ezinegon guztiak mendean hartu eta hitz egiteko moduan zela iritzi zionean, denda barruan sartzera deliberatu zen azkenean. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 17. orr.
Kosta egin zaio hitz egitea, antzeman dio-eta emazteari ezinegona. «Bizia lo», 2003 - 36. orr.
Bazuela aitonak barrenean itzal bat eta halako ezinegon bat, bertze mota batekoa, bere iraganari eta etxeko iraganari lotua zegoena, bakean uzten ez zuena eta barrendik jaten zuena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 182. orr.
Dastatu zuen, halaber, behazuna, ezinegona, inolako pertsonaiatan kabitzen ez den pertsona hori. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 102. orr.
Ukuilu aldetik ere izan zitekeen eguraldi aldaketaren zantzuren bat edo beste: Gehienetan, hango ezinegona aurkeztu izan da elur edo aldaketa nabarmenen seinale. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 338. orr.
Edo izen arruntago batez ezagutzen genuen beste gaixotasun hura: minbizia, bost urteko mutil hark zuena eta halako itolarria eta halako ezinegona piztu zizkidana. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 39. orr.
Oposizioetako data hurbilduz zihoakion neurrian, Sarari ezinegona sortzen hasi zitzaion. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 196. orr.
Lekuaren harmonia ezak ezinegona sortzen zigun. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 148. orr.
Ez dakit zergatik sortzen zidan ezinegona. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.
Badaki ez duela ezer sinetsiko, baina hala ere zalantza baten ezinegona isiotu nahi du neskarengan, dantzan joan dakion sabeletik eztarrira, eztarritik garunera. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 120. orr.
Lepokotik heldu txakurrari, katea lotu eta sorbalda laztandu zion gero, ezinegona baretzeko asmoz. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 150. orr.
Nazka aurpegia jarri zuen eta niri ezinegona gehitu zitzaidan, prakak estuegi sentitu nituen gerrian. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 37. orr.
Eta urduritasunak ezinegona ekartzen du, eta ezinegonak ez ohiko jokabidea. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 245. orr.
Ezagutzen ditut haatik amodioaren ezinegonak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 265. orr.
Presondegi barnean, berriz, tentsioak eta ezinegonak errotik mugatzen du bakartasuna. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 13. orr.
Lagunenganako adeitasun gutxi erakusten du, ezinegonak hartzen du zuhurtziak edo aholkuek bere gurariekin oztopo egiten dutenean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 75. orr.
Emakume hark ezinegonak hartua zirudien. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 408. orr.
Halakoak egiten baititu Francok gogameneko estresak edo ezinegonak jotzen duen aldietan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 179. orr.
Ezinegonak bultzatu zuen morroia eskaizko besaulki zikin batean jesartzera. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 14. orr.
Gizon urduria, oinazetua, bakardadeak joa eta bizitzaren aurrean sentitzen zuen ezinegonak obsesionatua. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 10. orr.
Axenario, ezinegonak erasanda, Lepic jauna eta anaia nagusi Felix esnatzera joan da lo-kuluxka egiten ari diren lekura. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 52. orr.
Egia da ezinegonak eta jakin-minak kilikatzen zidala arima, eta amorratzen nengoela beste behin ere etxe hartatik ihes egiteko, baina erregu haren indarra izan zen, batik bat, gau hartan festa hartara joateko irrika piztu zidana. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 118. orr.
Denboran gehiegi aurreratu naiz, baina; atzerago miatzen jarraitu behar dut, ezinegonaren hautsak harrotzen, ezinegonak eramaten baikaitu, ezinegonak ekartzen, ezinegonak bihurtzen borrokalari, ezinegonak bakezale ere, ezinegonak nozitzaile, ezinegonak borrero. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 101. orr.
Barnean zeraman ezinegonaren harra, eta hurrengo urteetan Europan barrena ibili zen: Parisen, Alemanian... musika-ikasketetan sakontzeko aitzakiarekin, hiri guztietako parranda-giroetan gautxori. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 135. orr.
Funtzio kognitiboak sustatzearekin erien autoestimua handitzen saiatzen dira, eta maiz eritasunak eragiten duen ezinegona gainditzen. Berria - Harian 2006-02-05
Hura zen ezinegonaren larria! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 308. orr.
Presio hain baxuak ezinegonaren seinale direnez, ezin zezakeen iraun luzaro. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 401. orr.
Ezinegonaren mende zaude. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 159. orr.
Aurreko orduan etxera alde egitekotan egon zara, baina bertan gelditu zara batekin eta bestearekin berriketan, arratsaldekoak ematen dizun ezinegona arintzeko-edo. «Bizia lo», 2003 - 107. orr.
Zenbait nahasketa-tentaldiren ezinegona, fede-ezaren dardarizoa, itxaropenik gabe, goi-maitasunik gabe, arima guztiz nagi, epel, goibel eta bere Egileagandik eta Jaunagandik bakartua bezala. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 187. orr.
Ezinegonez hurbiltzen nintzen, etxea bi aldeetatik babesten zuten lorategiak elkarrengandik noiz bananduko bizitegia oso-osorik erakusteko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 166. orr.
Batzuek zeru gero eta ilunagoari begiratzen zioten ezinegonez. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 88. orr.
Karlosek, ezinegonez, hostoen soinua aditu zuenean, destatu eta tiro egin zuen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 78. orr.
Haietako bat zango artean sartu zaio tupustean, eta ezinegon arin bat sentitu du. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 109. orr.
Poltsa zabor-edukiontzi batean ezarri ondotik, isil-misilka itzuli ginen etxera; nork bere pentsakizunetan murgilduta, nork bere ezinegon pisutsua ahalik eta arinen bizkar gainean eramanez, senik gabeko gorputz haren beso banari helduta. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 110. orr.
Bere izeba Agustina azkenik hara heldu zenean, ezinegon handiz besarkatu zuten elkar. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 165. orr.
Idatzi ahala ordea, gibelaldean ezinegon ttiki bat ernetzen ote zitzaion sentitu zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 21. orr.
Nik neuk laburra dut kanporako arreta, eta berehalaxe ahitua, eta, behin bere mugetara iristen denean, ezinegon larri bat sentitzen dut nire gorputz eta adimen guzti-guztian. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 397. orr.
Indar armatuek Uriberen segurtasun demokratiko politika ezartzean izaniko porrotak beren gizonen barne ezinegon sakona eragiten ari dira. Berria - Mundua 2004-05-07
Behiak arbolaren kontra igurtziz egiten duen legez uxatu nahi dut erraietako ezinegon zital hau. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 10. orr.
Hauts zikin bat zainetan eta huts garbi bat bihotzean, jonkia dabil espediziotik espediziora, bere izpiritu eroria, ertz zailenetik abiatuz, hutsetik hutsagora altxako duen jenero santuaren bila, orratz-puntatik orratz-puntarengora, bizi-kimikarik ezean Kimika salbagarri baten mirabe bihurtua, ezinegon lazgarri baten izerdi hotzak heriotzaren koloreko gailur hotziletara bulkatzen duela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 279. orr.
Berehala lokartuko nintzelakoan nengoen, baina halako ezinegon bitxi batek hartu ninduen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 72. orr.
Poliki-poliki, ezinegon sorgor batek atsekabetu zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 188. orr.
Marrok elkar gurutzatzen dira, korapilatu egiten dira ezustean bestelako eremu eta koloreetako marrekin, ezinegon hauskor batek joak dira, norabide estrainioak dituzte, eta Zabalak beren bidaien berri ematen digu. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 167. orr.
Hark budismoaren baitan bideratu zuen bere ezinegon existentziala. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 88. orr.
Eusebio abiatu denean, betiko ezinegonak menderatu du. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 10. orr.
Ez nintzen begiratu hari erratetik ezen, duela zenbait denbora, osasuna nahasten zidaten bortxazko ezinegonek hartua nintzela. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 139. orr.
Urduritasunezko ezinegon bitxi batek hartu ninduen berriro. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 95. orr.
Ohiko ezinegona jabetu zen Tsiganokez, baina orain, hormek estuturik, burdin hesiek eta ezer ikusten uzten ez zuten heriozko leiho itsuek hertsaturik, bere baitara bihurtu zuen amorru guztia. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 46. orr.
Gau osoak iratzarririk edukitzen ninduen nerbioetako ezinegon bat izan zen lehendabizi, zaratarik txikienak ikara eragiten zidan gehiegizko urduritasun bat. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 294. orr.
· Leibnizek berak metafora ezin ederragoa darabil filosofoen ezinegon bilaketara derrigortua adierazteko: [...]. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 77. orr.
Higitze eta ezinegon-hotsa aretoan. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 64. orr.
Ikasle guztiei antzeman zekiekean unibertsitateak hasi berriei eragin ohi dien ezinegon edo beldur punttu hori. «Bizia lo», 2003 - 104. orr.
· Lurrikaren obsesio horrek (psikotiko batzuen fantasia apokaliptikoek bezala) ez ote zuen agerrarazten beraren barne-ezinegona, marraztean nonbait mendean hartzen saiatzen zena? Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 198. orr.
Haatik, sortzailearen ausardia irakurlearena ez bezalakoa da, urduriagoa, ezinegonagoa, betizuagoa, eta eragile legez komenigarri izaten zaio maiz haserrea, iraina, gatazka. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 13. orr.
Montoia sortzaile ezinegonak, ohi duenez, beste ezusteko bat eman digu Hezur gabeko hilak honekin. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 88. orr.
Edonork esango dizu ezinezkoa dela begirada finkatu eta jausten den tantatxo baten bidaia amilduari jarraitzea, nahiz eta astiro jausi, lar azkarrak izaten dira, lar ezinegonak, lar axolagabeak, lar itsuak. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 192. orr.
artean ezinegona (3); arteko ezinegona (3); bere ezinegon (3); bere ezinegona (6); du ezinegona (4); duen ezinegona (3); duten ezinegona (3); eta ezinegon (6); eta ezinegona (28); eta ezinegonak (5); euren ezinegona (3); ezinegon bat (11); ezinegon bitxi (3); ezinegon eta (6); ezinegon handia (12); ezinegon handia eragin (4); ezinegon handia sortu (3); ezinegon hori (6); ezinegon horiek (3); ezinegon lauso (3); ezinegona areagotu (4); ezinegona da (6); ezinegona da nagusi (5); ezinegona eragin (15); ezinegona eragin du (5); ezinegona eragin zuen (3); ezinegona eragiten (4); ezinegona ere (4); ezinegona eta (21); ezinegona ezkutatu (4); ezinegona handia (5); ezinegona handia da (3); ezinegona ikusita (3); ezinegona piztu (5); ezinegona sentitzen (3); ezinegona sortu (21); ezinegona sortu du (7); ezinegona sortu dute (4); ezinegona sortzen (10); ezinegona sortzen zion (3); ezinegona sumatu (3); ezinegonak eta (5); ezinegonak hartua (4); ezinegonak jota (4); ezinegonari eutsi (3); gure ezinegona (3); halako ezinegon (9); halako ezinegon bat (4); halako ezinegona (7); horrek ezinegona (5); horrek ezinegona sortu (3); neure ezinegonari (3); nire ezinegona (8); nolabaiteko ezinegona (3); sortutako ezinegona (3); urduritasuna eta ezinegona (3); zen ezinegona (3); zen ezinegonaren (3); zuen ezinegona (3)