Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Greziako demokrazia sistema oligarkiko bilakatu zen, non klase politikoa eta ekonomikoa gauza bera ziren. Berria - Mundua 2004-05-12
Bankuen erdiak dirua zuritzen duten arrautza-oskol hutsak eta beste erdiak talde oligarkiko handien finantza adarra dira eta bere kabuz soilik ezin dute aurrera egin. Berria - Ekonomia 2004-07-11
Perikle ondoko epe demokratiko erradikalean [...] Athenaiko klub edo hetairia aristokratiko eta oligarkikoetan alde batetik, korronte demokratiko igualitaristetan bestetik, justiziaren kontzeptu tradizionalaren eta berriaren artean biziki gogortu zen auzia. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 254. orr.
Unamuno hau da, herri espainol intrahistorikoaren erredentore, eta horren salbazioaren amorez Estatu oligarkiko eta zentralistaren apostolu bilakatua, Bilbora etorri dena. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 113. orr.