Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baztertuta sentitzen direnak oligarkak dira orain, Venezuelako boteretsuenen seme-alaba aurpegi zuridunak. Berria - Mundua 2004-08-22
Ministro ohi asko bildu ditu: Justxenko bera eta Anatoli Kinak lehen ministro ohiak dira; Timoshenko eta Poroshenko oligarkak dira. Berria - Mundua 2004-11-28
Azken batean, baliabide publikoen kontura aberastu den oligarka bakarra al da Khodorkovki? Berria - Ekonomia 2004-07-11
Eskandalua saihesteko, oligarkak Fraga abizeneko galiziar bati ordaindu zion [...] euskal neskatilarekin ezkontzeko. Berria - Harian 2005-06-29
Guzti hori arkeologia da, laster ez da izango hemen Espainiako banderarik, ez guardia zibilik, ez oligarkarik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 420. orr.
Bilboko oligarka familiako faxista bat hil behar genuen, espioitza egiten harrapatua genuen Wakoning kontsularen sarean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 237. orr.