Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Semeen artean ondarea banatzean, ezin emango dio lehen-seme-eskubidea maiteago duen emaztearen semeari [...] benetako lehen-semearen, kaltetan. Elizen arteko biblia Dt 21,16
Familian bezala: seme-alaba bakoitzaren ondarea aitak nahi duen artekoa eta aitak nahi duenerainokoa izango da. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 151. orr.
Anaia, hainbat urtez zerbitzatu ditut nire aita eta etxeko guztiak, eta, dagokidan ondarea txikia den arren, idi hau nahi dut nire ondare-zatitzat hartu eta behartsuei eman. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 569. orr.
Errege-ondarea semeetako bati bakarrik pasatzen zaio; Aaronen ondarea, ordea, ondorengo guztiei. Elizen arteko biblia Si 45,25
Arrazoia dute Tzelofhaden alabek; lur-ondarea emango diezu jabetzan, beraien aitaren anaiei bezala: aitaren ondarea emango diezu. Elizen arteko biblia Zen 27,7
Horra, bada, Benjaminen leinukoei senitarteka banaturiko ondarearen mugak. Elizen arteko biblia Jos 18,20
Bekatarien seme-alaben ondarea hondamendira doa, etengabeko lotsa utziko diete ondorengoei. Nire ondare zen herri hau basoko lehoia bezalako bihurtu zait. Elizen arteko biblia Si 41,6
Jainkoak guretzat zeruan prestaturik duen ondarea jasotzeko itxaropena. Elizen arteko biblia 1 P 1,4
Ardien artzain zena, bere herri Jakoben, bere ondare Israelen artzain egin zuen. Elizen arteko biblia Sal 78,71
Aita batek bere semeari zer uzten dion oso ondo ez dakienean, bere ondare genetiko eskasa eta bere maniak eta bere keinuak eta bere asma edo epilepsiarako aurredisposizioa, bere biblioteka uzten diete batzuei. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 26. orr.
Guk ez dugu besteren lurrik hartu, ez eta besteren ondasunik geureganatu ere, geure arbasoen ondarea baizik. Elizen arteko biblia 1 M 15,33
Italiar-siziliar estatu osoa, Pedroren ondare gisa aita santuek gutiziatzen zutena, Augustoren ondare bilakatu zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 133. orr.
Ondarea babesteko ardura duen erakundeak txintik ere ez du erran. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 143. orr.
Indiako Britainiar Inperioan inperiogileen ama-hizkuntza ingelesa xede batzuetarako pertsierak ordeztu zuen, hau izanik mogolek ondare gisa utzitako hizkuntza ofiziala. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 61. orr.
Ezin, beraz, arrazoirik eta formarik gabe eskualdatu bere artapean dagoen ondarea; tentuaz administratu eta fideltasunaz kudeatu beharra du; kontularia da, administratzailea bezainbestekoa; bere jokabidearen erantzulea; kaltea ere ezin sortu, horren konponketa gauzatu gabe. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 80. orr.
Limosna, behartsuei zor zaien ondarea eta eskubidea da, Jesu Kristo gure Jaunak guri eskuratua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 140. orr.
Karlos Martelek ondare publiko guztia elizgizonen eskuetan aurkitu zuen bezala, Karlomagnok elizgizonen ondasunak gerrarien eskuetan aurkitu zituen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 324. orr.
Kantuzko memoriaren bidez ondare komun batean parte hartzea. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 45. orr.
Egin ezazue sakratu eta bortxaezin elizgizonen ondare antzinako eta beharrezkoa; finko eta betierekoa izan dadila, haiek bezala; baina utzi beste ondasun berriak haren eskuetatik irteten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 146. orr.
Ekaingo ondare arkeologikoa aztertu, ezagutu eta ezagutarazteko asmoarekin. Berria - Kultura 2004-07-29
Ondare arkeologikoa, arkitektonikoa, industriala, etnografikoa, artistikoa, eta liburutegiak, artxiboak eta museoak kontuan hartzen ditu Planak. Berria - Kultura 2004-10-28
Ondare higiezina kontserbatzeko Sektoreko Lurralde-plana adostu foru aldundiekin. Berria - Kultura 2004-10-28
Nik neure Seat 127aren truke eman zidaten dirua nuen ondare bakar, eta larri genbiltzan beti diruz. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 84. orr.
Pobretasuna eta bakea utzi zizkien ondare eta herentzia gisa eta arreta handiz gomendatu zien betiko ondasunetara jo zezatela eta mundu honetako arriskuetatik gorde. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 903. orr.
Oraindik ez da heldu egia gehiengoaren ondare izango den garai zoriontsua. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 83. orr.
Nik ere errito batzuen betekizun moduan, ondare baten jasotzaile gisa bizi izan nuen txikitan kristautasuna. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 16. orr.
Heriotza gu guztion ondarea da, Miss Prism... Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 79. orr.
Ez zuten zerupean ezer edukitzerik nahi izan behar pobretasun txit gorena besterik, honen bidez asetzen baititu Jaunak mundu honetan gorputzeko eta espirituko janariz, eta gero zeruko ondarez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 665. orr.
Zure aztarnak poliziaren ondare izango dira hemendik aurrera. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 212. orr.
Sadek utzitako ondarea. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 57. orr.
Izebari atzetik behatzen genion makurtzen zenean, eta beti aitortzen genuen izebak ondare handia zuela gonapean. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 175. orr.
Oroimena gizakiari eman zaion ondare preziatuena dela diote autore askok. Berria - Gaiak 2004-05-05
Gizon handien ideiak gizadiaren ondare erkidea dira. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 16. orr.
Trikitixak [...] ezkutuan zegoen bertso eta kopla "lohien" ondare ugaria bideratu zuen. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 13. orr.
Nietzsche kristautasunaren kontra ez ezik horren ondare etiko-ideologiko guztiaren kontra ere saiatuko da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 212. orr.
Frederick Hielscher irakasle eta mistiko alemanak Ahnenerbe ("Arbasoen ondarea") erakundea sortu zuen, Alemaniako herriaren ondare kultural zein genetikoa ikertu, babestu eta sustatzeko helburuekin. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 9. orr.
Gizadiaren ondare genetikoarekin ari gara hor. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 160. orr.
Post-ETA garaian, nola begiratu ETAren ondare pozoituari? Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 102. orr.
Eleazar apaiza, Nunen seme Josue eta Israelgo leinuetako senitarteburuak arduratu ziren ondare-banaketaz. Elizen arteko biblia Jos 14,1
Ondare partiketek eten zuten tradizio hori. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 143. orr.
Hamabost urterekin, bere ondare-partea eskatu zuen, Angiolieri zaharra hilik balego bezala. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 81. orr.
Zuei dizuet emango Kanaan lurraldea hauxe da zuen ondare-zatia. Elizen arteko biblia 1 Kro 16,18
Artean, israeldar zazpi leinu gelditzen ziren beren ondare-zatia hartzeko. Elizen arteko biblia Jos 18,2
1.600 euro baino ondare irabazi apalagoak dituenak. Berria - Ekonomia 2006-05-03
Ondare-zentro hortan lanean ari den Manu Iñarra-rekin herriaren bisita, tokiko historia ezagutzeko. Herria 2002-09-19
ik ondaregune.
Zer erakutsiko diguzue Baionan "Ondare egunen" kari? Herria 2002-09-19
Ondare "polo" horren aldeko elkartean partaide izaitea bozkatu du Baionako kontseiluak. Herria 2001-10-18
Zaindu eta indartu behar ditugun ondare altxor paregabeak dira... Herria 2003-03-10
Carmen Fernandez Aparicio Reina Sofiako ondare zaintzaileak azaldu duenez, [...]. Berria - Kultura 2004-02-17
Printzeak bere ondarearen zati bat bere semeetakoren bati ematen badio, zati hori semearen herentzi ondare bihurtuko da. Elizen arteko biblia Ez 46,16
Giza espezieari, oro har, eta populazio bakoitzari ere bai, joko handia eman diezaioke ugaritasun-ondare horrek. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 145. orr.
Jaunaren batzarrean herri-ondarea berriro banatzerakoan, ez du zuetariko inork parterik izanen. Elizen arteko biblia Mi 2,5
Zeltek kristautasuna moldeatu zuten beren gizarte-ondare barbarora egokitzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 413. orr.
Limes-aren alde barbaroan metatzen den energia psikikoa oso neurri txikian bakarrik dator mugaz bestaldeko barbaroen gizarte-ondare kaskarretik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 144. orr.
Kontuan hartu behar da medikuntza genetikoaren teknologiak kontsumo-ondare ere badirela. Berria - Gaiak 2004-01-21
Hauteskundeetan promesa egin omen zuen nekazaritza ondareei buruz oinordekotzen gaineko salbuespena ezarriko zuela Galizian. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 286. orr.
Zerrenda hori osatzen duten eraikin eta monumentuen artean %3 baino ez dira industri ondare. Berria - Kultura 2004-09-24
Gipuzkoako kultur ondare mugigarria gorde, zaharberritu eta zainduko dituen zentroa izango da. Berria - Kultura 2006-04-11
Literatur Ondare Unibertsaleko Obra Nagusien Bilduma euskarara itzultzeko. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 4. orr.
Lodzeko Kultur Ondarearen Babeserako Elkartea bi urte geroago desegin zen. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 35. orr.
· 1982an Irargi Euskadiko Dokumentu Ondare Zentroa jarri zuen martxan Kultura Sailak, Berria - Harian 2006-04-01
Eskatu niri, eta nazioak emango dizkizut ondare, lur osoaren jabe egingo zaitut. Elizen arteko biblia Sal 2,8
Kanaan lurraldean zazpi nazio suntsitu ondoren, berauen lurra eman zien ondare. Elizen arteko biblia Eg 13,19
Josuek bedeinkatu egin zuen Jefuneren seme Kaleb eta Hebron eman zion ondare. Elizen arteko biblia Jos 14,13
Barkatu zeure zerbitzarien eta zeure herri Israelen bekatua, erakutsi egin behar duen bide zuzena eta isuri euria ondare eman zenion lurrera. Elizen arteko biblia 2 Kro 6,27
Moisesek legea eman digu, Jakoben elkartearentzat ondare. Elizen arteko biblia Dt 33,4
Zu zara haren ahaiderik hurbilena; beste inork baino eskubide handiagoa duzu zuk harekin ezkontzeko, eta haren aitaren ondasunak ondare hartzeko. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 115. orr.
Hori izango du garaileak ondare, eta Jainko izango nau ni eta nik bera seme. Elizen arteko biblia Ap 21,7
Jar zaitez zeure ondare duzun herriaren alde, eta bihur ezazu alaitasun gure atsekabea. Elizen arteko biblia EstGr 203,10
Zuk eramaten duzu herria, zeure ondare duzun mendira. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 175. orr.
Lebitarrek, beraz, ez dute beste israeldarrek bezala ondare-zatirik izango, Jauna baitute ondare, berak hitz eman bezala. Elizen arteko biblia Dt 18,2
Horregatik esan diet ez dutela lur-sailik izango ondare gainerako israeldarren artean. Elizen arteko biblia Zen 18,24
Ez dute inolako ondarerik izango: ni neu izango naute ondare. Elizen arteko biblia Ez 44,28
beren ondare zatia (4); bizia izango ondare (4); dute ondare (5)
euskal herriko ondare (4); euskal ondare (10); gipuzkoako ondare (7); gizadiaren ondare (4); gure ondare (12); guztien ondare (4); guztion ondare (4)
izango ondare (6); kultur ondare (5); literatur ondare (5); literatur ondare unibertsaleko (4); munduko ondare (4); nire ondare (6)
ondare aberatsa (5); ondare arkeologikoa (9); ondare arkeologikoaren (4); ondare artistikoa (7); ondare etnografikoa (4)
ondare guztia (5); ondare historiko (8); ondare historikoa (4); ondare historikoaren (9)
ondare irabazi apalagoak (4); ondare izan (7); ondare kultural (7); ondare kulturala (7); ondare kulturalaren (6); ondare mugigarria (5)
ondare publikoa (4); ondare sindikal (12); ondare sindikal metatuaren (6)
ondare unibertsaleko obra (4); ondare zati (5); ondare zatia (13); ondare zatirik (4); ondare zentroa (4); zeure ondare (5); zuen ondare (5)
ahozko ondarea (4); arbasoen ondarea (4)
errenta eta ondarea (5); euskal ondarea (4); gure ondarea (17); guztion ondarea (8); haren ondarea (6); hark utzitako ondarea (4); herri ondarea (4); herriko ondarea (4)
itsas ondarea (7); kultur ondarea (16); milioi euroko ondarea (4); nire ondarea (5)
utzitako ondarea (14); zeure ondarea (4)
biarno garaiko ondarearen (8); dokumentu ondarearen (8)
euskal ondarearen (5); garaiko ondarearen (8); garaiko ondarearen erakundeak (5); gure ondarearen (21); gure ondarearen lekuko (4)
industria ondarearen (6); industria ondarearen elkarteak (4); kultur ondarearen (16); kultur ondarearen zuzendari (4)
ondarearen alde (4); ondarearen balioa (4); ondarearen eguna (4); ondarearen egunak (49); ondarearen egunak direla (5); ondarearen egunen (9); ondarearen egunen karietara (5); ondarearen elkarteak (4); ondarearen erakundeak (5); ondarearen lekuko (4); ondarearen zati (7); ondarearen zuzendari (5)
jainkoak ondaretzat emango (5); ondaretzat eman (4); ondaretzat emango (8); ondaretzat emango dizuen (4); zeure ondaretzat (5)