Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

odolki (orobat odolgi g.er.) 1 iz zerri odol egosiz eta beste zenbait gehigarriz egiten den hestebetea. ik odoloste; buzkantz.

Andoila, saltxitxa eta odolkien aldea zen hura.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 108. orr.

Babarrun ederrak ematen ditiztek: azak, odolkiak eta txerriki guztiak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 31. orr.

Haragi egosia atera zuten gero, azolioa odolkiarekin ondoren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 138. orr.

Sukaldeko bizigarririk bereziena astero hartzen dugun gibelezko odolkia eta ogi lehorra marmeladarekin izaten dira.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 261. orr.

-Esaidan, bihar arratsaldean egingo dituzue odolkiak?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 116. orr.

Odolkia bete zutenean, Quenuk mantso-mantso bota zuen ur irakineko eltze batera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 140. orr.

Odolkiak jatera gonbidatzen gaitu.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 143. orr.

-Badakin, gogotik gustatzen zaidan odolki beroa, eltzetik atera berria...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 116. orr.

Arrazoi horrexegatik, Imanolen zakil lodiak odolki mutur lotu bat gogorarazten zuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 56. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Odolki-itxurako beso batzuen gainetik kotoizko mahukak jasota zeuzkan emakume batek burua leihotik agertu zuen, txima grisez betea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 83. orr.

Nik ez dinat ezer erosten denda horretan, ez niken ezta odolki puska bat ere hartuko, ez dakin, ala?...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 85. orr.

Odolki jana eginez eta afari ostean egin genuen saioa.  Berria - Kultura   2004-12-10

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Urdai gizena ezezik, zerri odolkiak, saiheskiak, hezurkiak, azarekin nahasita, neguko eltzekorik gutiziatuenak genituen oraintsu arte.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 42. orr.

4 odolkiak ordainetan mesedea edo kaltea hartu duenarekin era berean jokatuz.

Kristinak, odolkiak ordainetan, ezta hamar minutu ere aitortua zidala Ximurrarekin sei aste zituela, isil-gordean, ni etxetik bidaltzea erabaki orduko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 366. orr.

Olentzero, San Nikolas, Santa Klaus eta Errege Magoak jo eta ke aritu dira lanean, onak izan direnei opariak eta gaizto izan direnei odolkiak ordainetan emanez.  Berria - Gaiak   2006-01-10

Eta nik, odolkiak ordainetan emateagatik, Artaxona ere Euskal Herrian dagoela esan nion, eta Bergarajauregitarren sorterria baino zaharragoa eta herri nobleagoa zela Artaxona ziur asko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 313. orr.

Beti pentsatu izan dut une hartantxe hasi zela Koronela gu gorrotatzen, eta ordutik aurrera burutazio bakarra izan duela beti, nola edo hala, odolkiak ordainetan ematea guri.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 22. orr.

Uztailean, Tourrean, Armstrongi laguntzeko zeregin bakarra dute US Postal taldekoek, baina odolkiak ordainetan eman zituen atzo Armstrongek.  Berria - Kirola   2004-03-06

Ryoko izango ez balitz bezala jokatu nuen errezitaldian eta odolkiak ordainetan jaso nituen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 132. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

odolki puska bat (3)

odolkiak ordainetan (21); odolkiak ordainetan eman (3); odolkiak ordainetan izaten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus