Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

odoloste 1 iz odolkia.

Mamia jan baino lehen, odolosteari hestea erretiratzen diot nik beti.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 101. orr.

Odolosteak eta lukarikak amestu zituelako, nonbait, eta haien ordez, berriz, baratzeetako jaki gezak besterik ekarri ez zutelako.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 96. orr.

Bero-bero omen zegoen, eta Madamerekin haserre, Monsieurri gustatzen ez zitzaizkion odolosteak prestarazi eta zakarrontzian amaituko zutela bazekielako.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 217. orr.

2 adkor zakila.

Hark kristoren aldaba zeukan, itzela zen hankarteko odoloste hura, eta inguruko neskazahar eta alargun guztiek erosketak etxera ekartzeko aitzakiaz mesede hartzen zuten, mesede eta plazerra... antxoak, barbarinak, bisiguak eta halakoak sukaldean utzi ostean txitxarro ezkutua bilatzen zioten Tomasito inozenteari...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 136. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus