Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
obispo (orobat obispu g.er. eta obixpo g.er.) 1 iz gotzaina. ik apezpiku.
Obispoa ezetz, artzapezpikua, eta euskalduna gainera. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 11. orr.
Hori esan zidan behintzat aspalditxo konfirmazioak emanez hemendik pasatu zen obispoak. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 77. orr.
Obispoa CNTko egoitza nagusian zeukaten preso. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 61. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Romanek begirunez kendu zion obispo-boneta buru gainetik. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 80. orr.
Ikusten ari nintzen dena obispo-kontu batengatik ni izorratzea zela obispo jende horren aurren-aurreneko helburua. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 101. orr.