Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alberto Apezpikuak gai honetaz, Ebanjelioari buruzko iruzkinetan hitz egiten du, eta dio: [...]. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 98. orr.
Ondoko urteko martxoaren 24an hil zuten eskuindarrek Romero apezpikua Salvadorren, meza ematen ari zelarik. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 108. orr.
Unibertsitateko Irakasle aipatuak sariztatzen ohi zituzten araberako kargu handienekin: kalonje, auzitegi eta kontseiluetako kide, apezpiku. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 25. orr.
Apezpiku honen garaian zen ere sortu Belokeko komentua. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 19. orr.
Halakoxeak ziren apezpikuen, abadeen, kondeen eta beste handien arteko eztabaidak; haiek, erregeak epaitzen zituen, bere basailu nagusiekin. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 226. orr.
Honek gutunak bidali zizkien Borgoniako erresumako apezpiku eta jaun nagusiei, aginduz haiek bizi artean berretsi egingo zizkiela beren ohore eta karguak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 313. orr.
Horrela ezagutu ditut lagunak, gaur egun apezpiku eta artzapezpiku direnak, berdin laster kardinale edo aita saindu gerta daitezkeenak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 146. orr.
Versailles-eko bikario nagusi izan ondoan, Digne-ko apezpiku izendatu izan zen eta bi urteren buruan Baionara igorri zuten, 1887an, buruileko 8an sartzen zela. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 24. orr.
Gehiago beha egon gabe, Iruñeko apezpikuak bere diosesan sartu zituen osoki 35 parropia horiek, Luzaide barne, erran nahi baita mugaz honaindiko Luzaide. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 36. orr.
Apezpikuak herri hortara bikari zuen igorri. Herria 2004-07-29
Hil arte egon zen beraz Baionako apezpiku. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 25. orr.
Quimperreko apezpikua beneditarra baitzen, ez ote zen on izanen honek idatzi ziezaion Baionako apezpikuari sortu beharra zen komentu berriaz. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 48. orr.
Harreman goxoak badituela bereziki Iruñeko apezpikuarekin, bortitzak aldiz errege-ordezkariarekin. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 86. orr.
Beheraxeago, aldarera begira, eta lehendabiziko ilaretan, espainiar Korrejidorea eseri da, eta agintari militarrak, eta apezpikuak eta kalonjeak, eta abade gorenak, eta deputatuak oro. Txillardegi «Putzu», 1999 - 261. orr.
Haloa ilusio optiko hutsa da, aireko hezetasunak sortua, ortzadarraren antzera, baina aureola santutasun goitarrago baten zeinutzat hartzen da, apezpikuen mitra edo Aita Santuaren tiararen gisara. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 134. orr.
Asaldatu egin ziren, boikota egin zieten elizkizunei, mehatxatu egin zuten apezpikuak izendatu erretore berria, gutik egin zuen irauli ez bazuten apezpikuaren beraren autoa bisita pastoralean azaldu zelarik. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 268. orr.
Bikario jenerala da apezpikuaren laguntzaile. Herria 2003-03-13
Maiatzaren 12an, epaileek batzarra egin zuten Beauvais-eko apezpikuaren etxean, Joana torturapean ezartzea komeni ote zen deliberatzeko. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 98. orr.
Apezak gauez eta Labainetik urrun -apezpikuaren jauregitik hurbilago Paue inguruko landetxetik baino- izan zuen azkeneko enkontrua N.-rekin. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 28. orr.
Burdin-sarearen aitzinean, hau da, aldarearen aitzinean dagoen karratuaren alde laburrean, pinakulu kalatu batek burutzen duen apezpikuaren tronua jaso dute. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 197. orr.
Apezpikuaren bisita. Herria 2004-11-25
Gure apezpikuak Izpiritu Sainduak argituak dira beraz, bainan argi horren berri ezin jakin haien ondotik! Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 82. orr.
Goganbehartua ote zen jaun apezpikua lerro horiek bertze norbaitek irakurriko ote zituen? Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 18. orr.
Baionako jaun apezpikuak ez baihau onartuko! Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 20. orr.
Lehen xede horretatik etorri ziren legeek hain aginpide handia eman zieten apezpikuei, non eliz jurisdikzioaren oinarria izan baitira. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 113. orr.
Konkordatuak Napoleon I.aren esku eman zuen apezpikuen hautatzea. (Lehenago erregeen esku zen!) Erromako burulehenak ez zuen politikoen hautuari baia emateaz beste egitekorik. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 18. orr.
Ohoratua izanen da erakusketa baten bidez Apezpikuen presondegian. Herria 2003-06-05
Bainan horra nun, azen ontzeko, Espainiako apezpikuen batzarrak azkarki jorratu duen Ibarretxe-ren plana, gogor salatuz Euskal-Herriak bere buruaren jabe izaiteko ukan dezakeen nahikeria...!. Herria 2005-01-13
1971ko apezpikuen sinodoak aitortu zuen gaurko munduan jokatzen diren indar-joko ezberdinei buru egiteko nazionalismo arduratsu batek emaiten diola nazioari bere nortasunaren onartarazteko behar duen indarra. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 139. orr.
-Kolegio sakratuan, badakizue, kardinal, artzapezpiku eta apezpikuenean, bi gizon irten ziren kontra, eta beste guztiak alde zeuden. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 250. orr.
Apezpikurik ez izanez bikario nagusien gain eman zuten tokiz aldatzea. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 30. orr.
Apaldurik geratzen naiz haren esanahiaren arazo larriaren aurrean, nire arimako begiak beheratzen ditut, hitzaren handitasun txundigarria begiztatzeko beldurrez, erreberentziaz txapela erantzi eta umilki gomendatzen dizuet galdetzeko Gibbon Kardinale Gorenari eta Potter Apezpiku Argiari. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 46. orr.
Donostiako Setien gotzain edo apezpiku ohia mintzatu da Zarauzko frantxiskotarren elizan. Herria 2001-02-08
1802an apezpiku berria etorri zelarik apezen erdiak baino gehiago 60 urtez goitikakoak ziren eta apezen kopurua ttipituz joanen zen oraino zenbait urtez. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 13. orr.
Apezpiku on bat baino gehiagoko zerbait behar zen ez bazen ondorio txarrik ikusi nahi. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 17. orr.
Baina, Filipinetako Apezpiku Katolikoen Erakunde eraginkorrak gobernuaren erabaki hori azkarki salatu du, berrirekitze horrek apustu klandestinoen hedapena lagunduko duela azpimarratuz. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 199. orr.
Grégoire delako apezpiku iraultzaile famatu hori, Lorrena eskualdean Emberménileko erretore xehe izanagatik, Nancyko diputatu egin zuten alabaina bere lagunek, eta Pariseko Estatu Orokorretara bidali, 1789an. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 62. orr.
Joanek, anaia zintzo eta kardinal izateko bidean zegoen Zamorako apezpiku jatorrak, Alfontsoren alde egin zuen, eta anaiaren damuaren truke haren askatasuna eskatu. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 206. orr.
Ez dut beldur makalarekin ematen definizio labur eta elemental hau, zeren ohartzen bainaiz Worcesterko Apezpiku noizbaitekoaren liburukote sendo bat badela, izenburutzat "Betiereko" hitzaren definizio partziala, Eskritura Santuen Bertsio Zilegian erabili denaren arabera duena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 61. orr.
Bere desgustua apezpiku-gutun batean jakin arazi zien eliztarreri. Herria 2004-01-08
Herri-oldarrak eginkizun ofizial ziur baten errutinatik atera eta Milango apezpiku-aulkian jarri zuenean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 90. orr.
Erdi Aroko Frantziako eliz mapan, adibidez, apezpiku-hirien mosaikoan Galia Togatako hiri-estatuen eta Galia Comatako kantonamenduen mugak bereiz ditzake historialariak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.
Eta ene ezin-ahantzizko Pannetier apeza, Büchenwaldeko eta Dachau-ko adiskidea, kalonje da orain, eta apezpiku-orde ez bada, bere nahitara da. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 84. orr.
Toki-apezpiku bat, bere aulkia erromatar probintzia dioklezianiko baten erdigune zuena, Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.
Haurdunaldia eteteko pilularen aldeko kanpainak sustatzen jarraitzen badu Elizatik botako duela mehatxu egin dio Hondurasko Apezpiku Batzarrak Osasun ministroari. Berria - Gaiak 2004-02-08
Batasunak eta Eusko Alkartasunak gogor kritikatu dute Espainiako Apezpiku Batzarrak aste honetan plazaratu duen testua. Berria - Euskal Herria 2004-02-06
lbeltzaren azken egunera arteko epea eman zioten Burundiko Apezpiku Batzarreko presidente Simon Ntamwana monsinoreari herrialdetik ateratzeko FNL Askapen Nazionaleko Indarretako gerrillari hutuek. Berria - Mundua 2004-01-06
Erdi Aroko Frantziako eliz mapan, adibidez, apezpiku-hirien mosaikoan Galia Togatako hiri-estatuen eta Galia Comatako kantonamenduen mugak bereiz ditzake historialariak, bitartean artzapezpiku-hiriek lau augustotar probintzien -Narbonensis, Aquitania, Lugdunensis eta Belgica-ren- azpibanaketa dioklezianikoaren eskema gorde zutelarik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.
Testuinguru honetan uste dugu bereziki deitoragarria dela Espainiako Apezpiku Konferentziaren Batzorde Iraunkorraren jarrera eta adierazpena. ETC-prentsa Berria, 2008-03-07
"Elizaren, eta bereziki Kolonbiako Apezpikutzaren eta Hego Amerikako apezpikuen kontrako iraina da", esan zuen Pedro Rubiano kardinal eta Kolonbiako Apezpiku Konferentziako presidenteak. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-11-13
Batzordeak aitortza sekretua pederastia kasuetarako ez aplikatzeko eskatu dio Australiako apezpiku konferentziari. ETC-prentsa Berria, 2017-12-16
Orain arte ez du inork bitartekari lana egin, eta, azkenean, Nazio Batuen Erakundea eta Apezpiku Konferentzia arduratuko dira indigenen eta gobernuaren arteko bitartekari lanak egiteaz. ETC-prentsa Berria, 2019-10-10
77ko maiatzean, Erregimenaren ondorengo lehen hauteskunde demokratikoen aurretik, Espainiako Apezpiku-Konferentziak dokumentu informatiboak banatu zituen, demokraziaren aurrean jarrera baikorra agertuz. ETC-zientzia, zuzenbidea Olariagaren trantsizioa, Aitor Castañeda Zumeta, EHU/UPV, 2019
Antonio Añoveros gotzainak Vaticanoren eta apezpiku-konferentziaren babes irmoa izan zuen eta gotzaina Espainiatik kanpora bidaliz gero, gobernu osoaren eskumikua beteko zela mehatxatu zuten. ETC-entziklopedia Carlos Arias Navarro, Wikipedia
Frantziako apezpiku-konferentziako presidentea izan zen 1975-1981 bitartean, eta Europako apezpiku-konferentzien arteko harreman-idazkaria 1971-1979 bitartean. ETC-entziklopedia Roger Etxegarai, Wikipedia
2010eko azaroaren 29an estreinatu zen, Espainiako apezpiku-konferentziaren jabetzakoa da (%51a) eta erakunde horren arabera sinesbide kristauak zabaltzea du helburu. ETC-entziklopedia Trece, Wikipedia
akizeko apezpiku (3); apezpiku bat (13); apezpiku batek (4); apezpiku baten (3); apezpiku batzarrak (3); apezpiku berri (5); apezpiku edo (6); apezpiku hori (4); apezpiku izanen (3); apezpiku zenaren (3); baionako apezpiku (11); bi apezpiku (7); bilboko apezpiku (3); edo apezpiku (4); erromako apezpiku (3); espainiako apezpiku (3); gure apezpiku (4); hango apezpiku (3); lau apezpiku (3); vincent apezpiku (3)
apezpikua bera (4); apezpikua da (3); apezpikua ere han (3); apezpikua ez (4); apezpikua hor izanen (3); apezpikua meza emaile (3); baionako apezpikua (15); donostiako apezpikua (4); gure apezpikua (3); iruñeko apezpikua (4); jaun apezpikua buru (4); moleres jaun apezpikua (7); tukumango apezpikua (5); uriarte apezpikua (3); zuen apezpikua (4)
alberto apezpikuak (5); apezpikuak berak (4); apezpikuak bere (8); apezpikuak du (3); apezpikuak egin (3); apezpikuak emanik (4); apezpikuak erran (4); apezpikuak ez (4); apezpikuak igorri (3); apezpikuak mezu (3); apezpikuak saristatu (3); baionako apezpikuak (15); bilboko apezpikuak (3); gure apezpikuak (3); iruñeko apezpikuak (4); moleres apezpikuak (4); moleres jaun apezpikuak (7); portoko apezpikuak (4); uriarte donostiako apezpikuak (4)
baionako apezpikuarekin (4); jaun apezpikuarekin (4)
apezpikuaren eskutik (5); baionako apezpikuaren (6); jaun apezpikuaren inguruan (5)
apezpikuen artean (4); apezpikuen biltzarra (6); espainiako apezpikuen batzarrak (3); espainiako apezpikuen batzarraren (3)