Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

norberekeria (16 agerraldi, 5 liburu eta 6 artikulutan) iz norberekoikeria. ik egoismo.

Jatorragoa al da, zuhurragoa, komenigarriagoa, norberekeriari men egitea pasioari baino lehenago?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 97. orr.

Norberekeria, ordea, ergelkeriaren eta aurreiritziaren semea da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 97. orr.

Banakoaren neurosiak sexua du oinarri; aldiz erlijioak, neurosi unibertsalak alegia, norberekeria.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 41. orr.

Egilearen arabera, norberekeriak beti du eragina gizakiarengan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 225. orr.

Norberekeria bultzatzen bada, gizarte ehuna hausten da.  Berria - Harian   2005-12-09

Ergelek gizatasuna deitzen duten hori beldurretik eta norberekeriatik sortutako ahultasuna besterik ez dela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 298. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus