Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egoismo iz berekoikeria. ik egotismo.

-Gizarte klaseen egoismoa tiraniaren euskarririk tinkoenetako bat duzue.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 215. orr.

-Egoismoa eta kalkulua besterik ez daukan heure barren horretan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 44. orr.

Ez dago ezer bakanagorik bi mutikoren artean horrelako atxikimendu egoismorik gabeko, interesik gabeko bat baino.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 47. orr.

Hasierak bere altzoan du bukaera, zapalduen gainean eraikitzen dira heroiak, egoismoak eragindako porroten galeria da maitasuna.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 12. orr.

Egoista [...]: besteren egoismoari begirunerik ez diona.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 82. orr.

Edozelan ere, niaren berezko egoismo menperatzailea alderantzikatzen duen erantzukizun horrek ez du nia suntsitzen.  Berria - Kultura   2006-01-12

Ederki ikusten baitzaie beren samurtasunaren ziurgabetasuna, beren plazerraren egoismo doilorra. luzaroko bakeak azoka giroa garaiarazten du, eta batera egoismo soila, koldarkeria eta alferkeria.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 257. orr.

Erantzukizun metafisikoaren eta egoismo pornografikoaren arteko amildegia.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 71. orr.

Arima motzen birtuositatea kausa nobleen garaipenerako lagungarri izan zitekeela uste izan dugu, egoismo trebeak sakrifizio espiritua bero zezakeela.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 158. orr.

Izan ere, Internazionala ez zen gauza izan egoismo nazionalen gainean egoteko.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 129. orr.

Eta ezustean ai, inurritegia izaki, egoismo burgesaren metaforarik zaharrena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 186. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus