Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Norbera hustea ere bada hustea: estalkia altxatzea, nork bere burua abandonuan uztea, maskara kentzea. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 24. orr.
Batzuetan besteak ez, baina norbera da bere buruarekin harritzen eta haserretzen dena. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 201. orr.
Gogorra zela norbera jaio den etxeari tiro egitea, jakinik-eta etxe hartan dagoela oraindik ere aita, ama eta familia guztia. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 117. orr.
Eskarmentuz dakit, norbera sasoitsu ez dagoenean, emakumeek ere ez diotela beren sasoiari eusten. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 137. orr.
Adin batetik aurrera, ez da norbera izaten ohiturak hautatzen eta erabakitzen dituena. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 79. orr.
Zenbait morroi norbera bezain gaizki edo okerrago dabilela egiaztatzeak lasaitu egiten du barrua. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 93. orr.
Ezin al du norberak norbera izan? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 265. orr.
Norbera norberaren aurka, barnea kanpokoaren aurka. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 53. orr.
Zuzena al da lagun hurkoari gaitz egitea, norberak atsegin hartzeko? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 150. orr.
Besteek ere irabazi beharra zeukaten, ez norberak bakarrik. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 82. orr.
Egokia dela [...] orobat, haren poesiaren arabera taiutzea norberak bere bizitza. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 30. orr.
Norberak berea dauka. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 111. orr.
Herbertek eta biok elkarri begiratu genion: biok, nonbait, norberak baino besteak esatea nahiago, zera, jeep baten zain geundela. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 59. orr.
Ez jokatu han orain hemen bezala, norberari iruditzen zaion moduan. Elizen arteko biblia Dt 12,8
Musika horri lotuta beste milaka batzuk daude, norberarekin bat egiten dutenak, norberaren tamainara egokitzen direnak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 293. orr.
Bitartean, batzordekideek norberarentzako egoitza eder bana egin zuten hiriko beste alderdi batzuetan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 338. orr.
Norberarenganako konfiantza beharrezko jarrera da inprobisatzaile, repentista edo bertsolariarentzat. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 65. orr.
Azalpen edo uste nabarmenki zentzugabea, norberaren iritziekin gaizki lotzen dena, alegia. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 22. orr.
Norberaren interesen alde jokatzen. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 73. orr.
Handinahia, harropuzkeria, norberaren interesak besterik ez ikustea. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 97. orr.
Drogek oztopatu besterik ez dute egiten yogaren bidea, eta alderantzizko norabidetik eraman gaitzakete, norberaren suntsipeneraino. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 122. orr.
Norberaren erantzukizuna. - 0. orr.
Guztien ongia ezarri zuten jokabidearen xede nagusitzat norberaren onaren gainetik, hala mundu honetan nola etorkizunekoan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 95. orr.
Gauza bera pentsatu behar da bizimodu guztietan, norberaren izakerari eta bizibideari dagokiona begiratuz. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 199. orr.
Handik ateratzen ditu norberaren izuen bazka eta elikagaiak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 34. orr.
Zehatz-mehatz adierazirik zegoen bakoitzak nor zuen ama eta nor aita, eta nolakoa zen norberaren jokamoldea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 201. orr.
Etxebarrietaren garaian norberaren sakrifizioa egitasmo heroikoa zen. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 51. orr.
Zalantzagarri gertatzen da beti, noski, ausarkeriaz buruturiko norberaren zein besteren egintzen epaia. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 195. orr.
Gertaerak erregistratzeko norberaren metodoak hobetzea da oroimena hobetzea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 240. orr.
Defentsa legitimoa -norberarena edo lagun hurkoarena-. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 44. orr.
Pertzepzioak, norberarenak dira beti. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 47. orr.
Ez dago norbere kezka eta pentsamenduak koaderno batean idaztea bezalakorik. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 54. orr.
Gehiegitxo eskatzea bailitzateke jaten eta ostatu emateagatik ordainaraztea norbere aitari, arrotz bat balitz bezala. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 64. orr.
Fanatismoari kontra egiteko (eta norbere burua ondo gobernatzeko) emandakoa koplarik gabe jaten ikastea bezalakorik ez dago. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 204. orr.
Uste dut "norbere buruaren herra edo hisia", deitzen dutela, ingelesez, psikologo batzuek higuindura berezi hori. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 88. orr.
Ondorioz, "jakitea" norbere buruaz ohartzea dela onartzen badugu, Jainkoarengan bizitzea eta jakitea gauza bera dira. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 131. orr.
Paperean finkatu ahala gertakari haiek historia bihurtzen baitira, eta norbere buruarekiko identitatearen sentipena gizentzen hasten. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 118. orr.
Norbere sinesmenei uko egitea, autokritika, jendaurrean barkamena eskatzea. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 87. orr.
Norbere herrialdea eta norbere euskalkia izan da, gehienbat, ahaleginaren helburua, ez Euskal Herria eta euskararen osotasuna. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 19. orr.
· Horregatik, hemendik aurrera funtsezkoa izango da etorkizunaren jabe izan nahi duten eragile eta herritarren aktibazioa, inoiz baino gehiago tontorra egiteko aukera norberen indar eta ausardiaren araberakoa izango baita. Berria - Harian 2006-03-23
Norberezko ahalegin zakarrez tematzen dira Jainkoa menperatzen, jakinik Jainkoa ez dela inoren esanera jartzen, baizik eta bete-betean eskaini egiten dela. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 48. orr.
Ahalegintzen dira Jainkoa etor dadin beren nahikundeak zerbitzatzera eta Jainkoak bete ditzan erabat norberezkoak diren egintzak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 50. orr.
norbera baino (7); norbera bere (30); norbera bere hormadian (3); norbera bizi (3); norbera da (3); norbera dela (3); norbera izateko (5); norbera pentsatzailearen (3); norbera zer (3); sentitzen da norbera (3)
norberak bere (125); norberak bere aldetik (5); norberak bere burua (16); norberak bere buruarekin (10); norberak bere buruari (5); norberak bilatu behar (5); norberak bizi (6); norberak duen (7); norberak egin (11); norberak egiten (7); norberak erabakitzen (6); norberak nahi duena (12)
norberaren baitako (5); norberaren baitan (7); norberaren barruan (6); norberaren bizia (5); norberaren bizitza (9); norberaren burua (24); norberaren egoera (5); norberaren esku (8); norberaren eta besteen (6); norberaren etxea (5); norberaren etxean (7); norberaren ideiak (12); norberaren interesa (5); norberaren izaera (7); norberaren jarrera (6); norberaren kondaira (32); norberaren kondaira bizi (6); norberaren kondairaren (9); norberaren kondairaren bila (5)