Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

neu 1 izord ni; ni-ren forma indartua. ik nerau.

Neu naiz Alfa eta Omega, lehena eta azkena, hasiera eta bukaera.  Elizen arteko biblia   Ap 22,13

Hori neu nintzen, ba.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 14. orr.

Neu nintzen zaldi hura.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 64. orr.

Neu nauzu Jauna zeure Jainkoa, Egiptotik, esklabotzatik, atera zintuena.  Elizen arteko biblia   Dt 5,6

-Orduan neu joango nauk.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 12. orr.

Ikus ezazue, ikusi, neu naizela Jainkoa -dio Jaunak-.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 80. orr.

Neu ere izana naiz eklektiko, orain bat bakarraren zale naiz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 37. orr.

Edaten hasi nintzen neu ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 85. orr.

Alabaina, lan gogor hark neu ere gogortu egin ninduen, zaildu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 68. orr.

Ni neu ere harrituta nengoen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 87. orr.

Patatak jan eta jan, neu ere.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 17. orr.

Ni neu urtetik urtera zaharrago naizen arren, ikasleak ez baitira behin ere zahartzen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 14. orr.

Nire beharrean zeuden etxekoak, ala ni neu nintzen etxekoen babespean eroso eta seguru nengoena?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 94. orr.

Ni neu ere iritzi horretakoa nintzen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 170. orr.

Eta horregatik idatziko zuen euskaraz, ni neu ere ez konprometitzeko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 15. orr.

Eta horra hor Esau, neu bezalakoxe babalore trakets bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 64. orr.

2 (nork kasuan)

Neuk zaindu nion esku-poltsa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 139. orr.

Neuk izan behar dut nire ama.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 152. orr.

Nik neuk nire borondatez maite dudan eta maite nauen gizakiarekin sofritu nahi badut, ez ote dut atsegin eta eskubide handiagoz Jainkoarekin sofrituko, niri didan maitasunagatik Jainkoak sofritzen badu?  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 30. orr.

Neuk hartu nizkizun botila ardoak eta neuk ordainduko dizkizut.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 31. orr.

Neuk diotsut beldur izan nuela, neuk.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 112. orr.

Itzulpena neuk egin behar izan nuen, Herbertek espainierarik ulertzen ez-eta.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 79. orr.

Baina neuk ere esan nezake hori.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 55. orr.

Neuk ere izango nukeen akaso zer esanik beste egoera batean, baina orduko hartan Goizederren hitzak poeta handi batenak iruditu zitzaizkidan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 95. orr.

-Ez dakit neuk ere.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 41. orr.

Nik neuk ez dakit non daukadan burua.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 148. orr.

Baina nik neuk bederen ez nuen halakorik inoiz ikusi.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 36. orr.

Badakit hori kantatzen ari garelarik Big Joe eta etxekoak dituela gogoan, nik neuk bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 123. orr.

Nik neuk ere ez dakit.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 264. orr.

Gauza bera egin dut nik neuk ere.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 96. orr.

3 (nori kasuan)

-Bai, ez al zenidan neuri esan ziur zenekiela zer zegoen barruan?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 246. orr.

Zu lasai, itxita edukiko dugu gaurkoz, bost axola neuri.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 35. orr.

Beste guztiei agertu ondoren, neuri ere agertu zitzaidan, garaiz kanpo jaiotako haurra bezalakoa naizen honi.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,8

Ez, zuzen zabiltza, neuri ere ez dit inporta!  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 120. orr.

Antzeko kontu bat gertatu zitzaidan niri neuri ere aspaldi ez dela.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 134. orr.

Une honetan ere, kamioia hondarrez mukuru daukat, hau niri neuri dagokit, ni neu naiz kamioia, eta nik neuk sortuak dira gainean dauzkadan hondar tonak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 78. orr.

3 (noren kasuan) ik neure.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bedeinka nazazu neu (4); hasi nintzen neu (5)

neu arduratu nintzen (5); neu arduratuko naiz (16); neu bainaiz (8); neu bainintzen (8); neu bakarrik (32); neu be (5); neu behintzat (5); neu bere (8); neu bezala (12); neu bezalaxe (8); neu ere (415); neu ere bai (12); neu ere ez (32); neu ere horrela (4); neu ere joango (4); neu ere pozik (4); neu ez nago (4); neu ez naiz (12); neu izan bainintzen (4); neu izan ezik (4); neu izan gabe (4); neu izan naiz (10); neu izan ninduan (4); neu izan nintzela (6); neu izan nintzen (20); neu izango naiz (15); neu izango nauzu (4); neu izango nintzela (5); neu izango nintzen (4); neu izatea (6); neu izateko (7); neu joango naiz (12); neu naiz jauna (67); neu naiz lehena (4); neu naizela (26); neu onartzen nau (6)

ni neu (558); ni neu baino (5); ni neu behintzat (4); ni neu bezala (5); ni neu bezalaxe (6); ni neu ere (118); ni neu izan (12); ni neu izango (7); ni neu izaten (4); ni neu joango (6); ni neu naiz (8); ni neu naizela (4); ni neu nintzela (4); ni neu nintzen (5)

agian neuk ere (4); baina neuk ere (7); baina nik neuk (7); baita neuk ere (10); egin nuen neuk (4); eta neuk ere (36); eta nik neuk (64); ezta neuk ere (9)

neuk baino (12); neuk bakarrik (35); neuk be (14); neuk behintzat (11); neuk bezala (9); neuk egin dut (9); neuk egin nion (5); neuk egin nuen (5); neuk egina (5); neuk egingo dut (7); neuk emango dizuet (4); neuk erabakiko dut (4); neuk erakutsiko dizut (7); neuk ere (500); neuk ere badut (5); neuk ere bai (11); neuk ere beste (5); neuk ere ez (75); neuk ere ezin (10); neuk ere halaxe (5); neuk ere horixe (4); neuk ere ikusi (6); neuk ere neure (6); neuk esango dizut (9); neuk hartu nuen (6); neuk ikusi nuen (7); neuk uste dut (4); nik neuk (565); nik neuk baino (4); nik neuk behintzat (9); nik neuk ere (111)

neuri egin zenidaten (5); neuri ere (79); neuri ere ez (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus