Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nerau izord ni; ni-ren forma indartua. ik neu.

Ikuskizunak gogoberritua, nerau ere saiatu nintzen gorpuarengana, lurra jotzen ari baitzen jadanik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 40. orr.

Jatorri xumekoa zen, nerau bezala.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 219. orr.

Bi agente sekretu bagina bezala, gure neskatoa eta nerau liburu-apalategietako baten atzean ezkutatu ginen eta honako elkarrizketa hau entzun genuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 278. orr.

Nahi baduzu, nerau joanen naiz Ho¸sapera haiek ekartzera.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 116. orr.

Nerau bederen egia honen lekuko ona naiz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 313. orr.

Begira, aldizkari zikin hori nire lagunaren eskuetan zegoen, baina hamar segundo lehenago nik neronek neukan, eta hogei segundo lehenago beste ikasle batek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 122. orr.

Hau idazterakoan malkoa ez dut urruti neronek ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 80. orr.

Guztiek zekiten nire berri, neronek baino gehiago.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 18. orr.

Hori aski ez, ondore hartan, neronek eskatu behar izan nituen aldez aurretik agindutako aleak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 20. orr.

Baina neronek jaso nian, eta hemen daukak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 281. orr.

Neronek azalduko dut filosofoek gai honetaz zer-nolako iritziak dituzten aipatzean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 229. orr.

Bertze dei bat, neronek ez, neroni baizik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 121. orr.

Neroni ere gertatu zitzaidan ezinago zakar esaldia.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 294. orr.

Neroni ere gertatu zait behin halako bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 187. orr.

Orain neronen begiekin ikusten ari nintzen hala zela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 85. orr.

Eseri nire seme Salomon neronen mandoaren gainean, eta eramazue Gihonera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 62. orr.

Itsaso zabal baztergabeko horretan urturik daude nere arbaso gaxteen eta neure neronen begi biak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 293. orr.

Aipa daitezke, esate baterako, George Beadle eta Edward Tatum-en lanak, Salvatore Luria eta Max Delbrük-enak, [...] Jacques Monod eta neronenak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 67. orr.

Jainkoaren errukiari eta neronengan ikus-ikasiari esker, gaitzesten ditut orain eta gerorako guztian.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 202. orr.

Okerrena neronentzat, hemen, kanpoan, edozeinek ikusita ere.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 118. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus