Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gu ez ginen joaiten bainan uste dut laborari ainitz astelehenetan joaiten zela Donibaneko merkatura. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 33. orr.
Laborari eta burgesak ez ezik, armagizonak ere baziren haien artean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 287. orr.
Goizean goizik bazihoazen inguruetako laborariak beren kabalekin, behi edo ardi, erremolka bat zaldi karrosari loturik. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 93. orr.
Herriko Etxeak nahi lituzke Pierrot Amanio laboraria eta hunen familia Hiribarnia etxaldetik kanporatu, etxe eta lurrak beretzeko. Herria 2005-06-02
Badaki edo jakin behar luke laborari gazte batekin ezkontzea, nahitaez, etxekoekin ere uztartzea dela, etxaldearen biziarazteko. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 193. orr.
35 urtez peko laborari gazteak laguntzen ditu Akitaniak, etxalde baten muntatzen. Herria 2005-06-30
Azken beltzean OGM haziak erosi beharko dituzte bai laborari ttipiek ere, gehiago emaiten dutelakotz. Herria 2004-01-08
Laborari artzaina, ardiak zaintzen, gasna ekoizten eta saltzen iragaten du bere denbora gehiena. Berria - Kultura 2004-09-03
Laborari bat hil da Haltsun, traktore istripuz. Berria - Ekonomia 2004-07-21
Laborari bakoitzak ordaintzen dituen zergen zati bat departamenduko laborantza ganberaren diruztatzeko izaten da. Berria - Euskal Herria 2004-02-05
Zurezko eskalapoiak egiten dizkiot laborariari eta larruzko botak kapareari. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 34. orr.
Paxkal dugu eleberri honetako protagonista: laborari-seme gazte bat, nabarmentzeko gogorik ez duena, "bigarren izateko beti lehena". Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 8. orr.
Sortzez laborari alaba baina farmazia batean lan egiten zuen, prestatzaile gisa. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 165. orr.
Laborari haurrak ginen baina gure etxea irekia zen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 280. orr.
Laborari etxe batzuen teilatuak hauteman zituzten, errekaren bihurgune batera heltzean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 229. orr.
Frantzia iparraldean, Aisne departamenduan, badu zazpi ehun hektarako laborari etxalde handi eder bat. Herria 2005-11-24
Laborari ardi esne egileen artean. Herria 2004-01-15
Ez, ez nuen laborari eskolara joan nahi! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 150. orr.
Euskaldun Gazteriako laborari taldeak. Herria 2003-05-22
Beren dretxo edo eskubideen zaintzeko, bildu ziren laborari sindikatuetan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 100. orr.
SOS Laborari elkarteak jakin arazten du, [...]. Herria 2005-02-24
Deusetan ez zituen baliatuko bere teologia jakitate zabalak artzain eta laborari herri hartan. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 23. orr.
Laborari mundu hortan sortu zira. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 152. orr.
· Hazparneko laborari aprendiz ikastetxea. Herria 2005-09-08
Eta cultor gizon nekazari edota laboraria da, baserritarra kasik, batik bat cultor agrorum adierazpenean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 296. orr.
Gizaki bikoitzak gona zabal bat zeraman, emakume laborari errusiarren antzera. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 48. orr.
Andre laboraria joatekotan zegoela, ahots sendo batek agurtu zuen ondo-ondotik: [...]. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 36. orr.
Gure baserritar laboraria zeruari begira bizi ohi zen, noiz goiak eguna luzatuko, eguzkia noiz indartzen eta tentetzen ikusiko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 33. orr.
euskal laborari (4); ihiztari eta laborari (3); laborari alaba (3); laborari andana (7); laborari andana batek (3); laborari eta artzainek (3); laborari etxalde (4); laborari etxe (21); laborari etxe batean (5); laborari etxeak (4); laborari etxean (3); laborari etxetan (3); laborari familia (3); laborari gazte (9); laborari gaztea (4); laborari gazteak (9); laborari gazteen (5); laborari ohien (3); laborari seme (5); laborari semea (4); laborari sindikatak (4); laborari taldeak (8); laborari ttipien (4); langile eta laborari (3)
euskal herriko laborariek (5); euskal laborariek (4); euskaldun laborariek (3)
euskal herriko laborarien (5); euskal laborarien (9); laborarien batasuna (3); laborarien zerbitzuko (3); lurrik gabeko laborarien (4)