Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nik ezin segura diezazuket nolakoak izan ziren aitaren negozio haiek: sal-erosi nahasiak izan ote ziren edo sal-erosi garbiak, lukurreriazko tratu gaixto engainamenduz beteak edo engainamendu gabeak, [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 46. orr.
Tratulariek herrialde batean negozio asko dituztenean, kanbioak gora egiten du nahitaez. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 78. orr.
Tailer bat jarri zitean Obabako industrialdean kamioiak konpontzeko, eta berealdiko negozioa egin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 389. orr.
Aitaren negozioa ez zait oso-oso gustagarria iruditzen; gelatinarazgarriak eta piperbeltza baizik ez du saltzen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 96. orr.
Hiru anaia zebiltzan negozio berean. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 114. orr.
Orubeak negozioetarako erabiliko dituen beldur da Laureiro. Berria - Ekonomia 2004-11-06
Gizon batek bizitza osoa lan eta lan eman badu negozio bat aurrera ateratzeko, ez du kalean geratu nahi atzerritar malapartatu horien erruagatik, ezta Wilkinson? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 150. orr.
Kamioien negozioan hasi zen anaiekin, Juanito eta Joxerekin. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 104. orr.
Guztira zakurren negozioak mila milioi euro ematen omen ditu urtero. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 20. orr.
Abokatutzako estudioak bukatuta, negozioen munduan sartu zen, banku batean. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 69. orr.
Egongo zela-eta negozio hura gorabidean jartzeko moduren bat. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 237. orr.
Ni negozioa eramaten erakutsi nahian eta hi, berriz, beti alferkerian. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 138. orr.
Denboran jauzi txiki bat egin, beraz, eta tailerreko nagusia ikusten dut, nire lagunari eta niri mintzatzen: ez du negozioarekin jarraitu nahi. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 212. orr.
Herrialde hartako beste nonbaitera joango zen bizitzera, eta negozio bat irekitzeko beste diru emango zion, baldin eta trukean zin egiten bazuen ez zela inoiz ere berriro Chicagora itzuliko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 59. orr.
-Ditudan sos guztiak jarri nahi ditut zure negozioan, Andreas. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 109. orr.
Ba dakik nork jasotzen dituen negozio honen irabaziak? Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 145. orr.
-Goldweiser, ez al zara han higiezinen negozio batean sartu? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 333. orr.
Krimen munduan drogen eta armen salmentaren ondoren emakumeen negozioa da dirurik gehiena ematen duena. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 215. orr.
Kotxe-gidari ofizioa utzi eta Arkalerekin sartua zen kontrabandoko negozio batzuetan. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 72. orr.
Familiaren diru guztia sartuta zegoen negozioak hondoa jo zuen. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 8. orr.
Hirian zuen edari-etxearen negozioak porrot egin zion. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 246. orr.
Hiru negozio itxiak zituen, beste biren bideak urratuak, berriz. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 41. orr.
Laneko bizitzaren zatirik handiena heriotzaren negozioan iragana nuen, eta seguru asko istorio goibel gehiegi nituen entzunak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 15. orr.
Negozio horren bidez sortzen da banku-dirua, diruaren biderkatze prozesuarekin. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 32. orr.
Negozioak negozioak ditun, eta lagunak, lagunak. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 28. orr.
Ez da egokitzat jo negozio zibil arruntetan [...] korrituen hainbatekoa diruzalekeriaren atzaparretan eta mailegu emaileen lizentziapean uztea. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 86. orr.
Litekeena da, egoera honetan, negozio handien eta errentisten interesek talde indartsua eratzea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 119. orr.
Batetik bestera ibiltzen naiz negozio txikiak egiten. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 80. orr.
-Gure negozio txikia zuzendu behar dugu aurrena-. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 137. orr.
Teorian negozio errealak finantzatzea helburu dute eragiketa finantzario horiek. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 227. orr.
Gisa horretan mendekatuko diagu eta, aldi berean, negozio biribila egingo diagu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 357. orr.
Ez dira negozio onak, ez dago lehiakortasun handirik. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 126. orr.
Negozio polita egiten ari dela errepikatzen dio Robertok bere buruari. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 124. orr.
Negozio kaskarra eginen luke. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 17. orr.
Goiko mailara igaroko dira, negozio zikin eskergaren kaltean, gaitzak aurreikustea ere negozio baita. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 43. orr.
Zeure negozio propioa edo, gutxienez, zeure lantokiko buruetako bat izan behar duzu, nahi duzun arropa janzteko. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 20. orr.
Kristau-aroko hogeigarren mendean negozio probetxagarriak egiteko Mendebaldeko klase ertainak zituen aukerak gero eta murritzagoak ziren Mendebaldeko jarduera-gune kapitalista guztietan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 386. orr.
General Motors-en negozio kopurua Indonesian herri hartako BPG bezain handia da. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 154. orr.
Egungo 24.230 milioi euroko negozio bolumenetik 39.000 milioira pasatuko da BBK. Berria - Ekonomia 2004-03-28
Epe horretan, 250,79 milioi euroko negozio zifra lortu zuen CAFek. Berria - Ekonomia 2004-08-31
Produkzioak planifikatzea ezinbestekoa izango da, elikatzea lehenetsita eta negozio-irizpideak bigarren mailara ekarrita. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 28. orr.
Batez besteko legea gizabanakoen arazoetara aplika zitekeela modurik argienean erakusten zuen negozio-jarduera aseguruarena zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 309. orr.
Erran gabe ulertarazi zion negozio-kontuak bitarteko ematen zuela senarrak hainbeste denbora etxetik kanpo. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 157. orr.
Denek zekiten zer negozio klase egiten zen karrika-zulo hartan. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 74. orr.
Mundu garatuak nahikoa du mundu garatuarekin, negozio aukera nagusiak herrialde horietan baitaude. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 211. orr.
Negozio-jantzi sotil bat daraman emakume zango lodi eta motzeko bat igarotzen da bere ondotik eta apartamentu-etxera sartzen da. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 36. orr.
Gure gizonak negozio-bazkari baten ostean ezagutu zuen ilehoria, kontratu bikain bat sinatu ostean hain zuzen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 82. orr.
Etxe-orratz hori Tokioko negozio-auzo ospetsuaren bihotzean jasoa dago, eta begirada guztiak erakartzen ditu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 257. orr.
Epe luzera negozio-iturri joriagoa da hedabideetan kanpainak eginez populazioaren zaletasunak aldaraztea. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 116. orr.
Enpresa pribatuan oinarrituriko negozio-mundu mendebaldartuan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 186. orr.
Negozio-zikloa eratzeko, negozio-sistemaren erantzunek prima facie garrantzitsuagoak dirudite kanpoko astinduek baino. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 324. orr.
Iman batek nola, Parisek hala erakartzen zuen nabarmentzen zen jende oro: artistak eta bankariak, gaizkileak eta negozio-jendea, puta-zorriak eta espiak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 296. orr.
Enpresa-munduko hizkera erabiltzera, bigarren negozio-lerro bat. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 388. orr.
Los Angeleseko Konterri osorako balio zuen negozio agiria. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 213. orr.
Diru-negozio oker frango izan dela hor nunbait, hori da nolazpait agertzen. Herria 2005-02-03
Garagar negozioak. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 46. orr.
Banku-negozioetan hamar urte arrakastatsu... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 518. orr.
Jabe berriak [...] taxidermia-negozio bat zabaldu zuen handik denbora laburrera. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 36. orr.
Herriko estilo patriarkalak izango zuen eragina Sarasola familiak arbel-negozioarekin normal-normal segi zezan, beste zenbait enpresaburu jeltzaleri jabetzak kendu zizkieten garaian. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 57. orr.
Alde batean etxeko nagusia zegoen, Jean Laffitte, Galveston guztiaren ugazaba, esklabotza negozioko agintarietako bat. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 128. orr.
Artean numismatika-negozio batean niharduen. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 169. orr.
Gero, ikasketa laburren ondoren, irabazi oneko merkatari-negozioetara eman zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 741. orr.
Gurasoen lurraldetik deserriratzearen ondorio ekonomiko tamalgarriak erbestean merkataritzan trebetasun berezia garatuz gainditu zituzten eta, laborantzaren ordez beste hiri-negozio batzuetan, erbesteratu lurgabeek jada ezin baitzuten zertu lanbide hori. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 200. orr.
Parisen motor negozio bat irekitzekotan zebilen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 62. orr.
Pizzi aspalditik kezkatuta zebilela gaizki joan zitzaion hazi-negozio bategatik eta askotan esan zuela behin-betiko bukatzeko gogoa zuela. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 335. orr.
Negozio espirituala mundua arbuiatzetik hasten dela, eta Kristoren soldadutzak nork bere burua garaitzean duela abiapuntua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 743. orr.
Stanleyk negozioa irekita badu, zuek izango zarete Chowder bentaren historian lehenbiziko bezeroak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 193. orr.
Basile bere negozioko ate aitzinean egon zen, eskuak igurzten zituela, etengabe eskuin eta ezker behatuz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 268. orr.
Bi armak hartu, bere negozioko atea bizpahiru zarrapoz hetsi, eta bideari lotu zen, orgaren errotek utzi hatzei jarraikiz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 278. orr.
Hala ere, negozioa egin zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 77. orr.
Frantsesak etorri zirenean, diot, hori haiekin ibili zen sozio, eta negozioa egin zuen, ez nolanahikoa gainera Napoleonen seme gaizki hazi haiekin. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 270. orr.
Hizkera eta herrialde orotako jendajeak biltzen dira hemen beren negozioak egitera. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 156. orr.
Ikea enpresa handiak galesa erabiltzea bultzada handia da hizkuntzarentzat, eta argi erakusten du hizkuntza aniztasuna gauza ederra dela negozioak egiteko orduan ere. Berria - Mundua 2004-01-24
Brent ez nuen gogoko, eta ez zitzaidan gustatzen haren negozio egiteko estiloa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 118. orr.
Gaur edo bihar halako hirira joango gara, eta urtebete emango dugu negozioak egiten eta dirua irabazten. Elizen arteko biblia St 4,13
Gure asmoa ez da negozioa egin eta dirua ateratzea; guk filma ikus dadin nahi dugu, jendeak egoera ezagutu eta hausnar dezan. Berria - Kultura 2004-09-19
Atsegin handia izan da zurekin negozioak egitea. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 308. orr.
Diru publikoarekin elkarte pribatu bat negozioa egiten ari zelako. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 105. orr.
Giza duintasunaren aurkakoa litzateke berez berritzen ez diren gorputz atalekin negozioa egitea. Berria - Gaiak 2006-02-14
Politikaz gain Ameriketako lurretatik etorritako ondasunekin ere negozioak egiten baitzituen baroi jaunak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 105. orr.
Higiezinen merkatuan negozioak egiteko. Berria - Ekonomia 2004-10-02
Garestiagoa bada, norbait negozioa egiten ari den seinale. Pako Aristi «Note book», 2005 - 43. orr.
Leku askotan egin nahi ditiztek honelako parkeak, ez energia beharrari erantzuteko, negozioa egiteko baizik. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 105. orr.
McCabe, prostituzioarekin negozio egin nahi duen koldarra, eta burdela dotoreziaz jantzi nahi duen Miller andere gogorra. Berria - Kultura 2006-03-01
Tailer bat jarri zitean Obabako industrialdean kamioiak konpontzeko, eta berealdiko negozioa egin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 389. orr.
Upelak salduta, ordea, 7,7 milioi euroko negozioa egin duela dio Fiskaltzak. Berria - Ekonomia 2006-03-16
Enpresak tamainako negozioa egitea bidezkoa du; ezin onartuzkoa dena, ordea, negozio horren kausaz edo ondorioz gizadiak osasuna galtzea, bizimodua endekatzea, bizitza moztea. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 75. orr.
Espainian, Filipe II.ak, haren aita Karlos V.ak bezalaxe, etengabe negoziatu behar izaten zituen negozio-gizonekin bere politikagintzaren finantza-bitartekoak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.
1882an, Bouvilleko armadoreen eta negozio-gizonen federazioa sortu zuten. Gonbidatu guztiak zineko negozio-gizonak eta izarrak ziren. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 145. orr.
Negozio-gizon argia zen, antza, eta aberastasun ugariak lortu zituen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 25. orr.
Altxor ezkutua aurkitu zuela sentitzen zuen, eta negozio-gizon zuhurraren antzera, gauza guztiak saltzeko asmotan zebilen, aurkitu berri zuen harribitxia erosteko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 743. orr.
Merkataria, itzalgarria bada, ez da merkatari hutsa, negozio-gizona ere bada nola edo hala. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 507. orr.
Fraulein Seligman-Braude negozio emakumea zen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 103. orr.
"Rassool doktore andrearen iritzikoa naiz ni ere, nolabait", dio negozio-emakumeak. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 71. orr.
· Beste edozein negozio gizon edo emakumek bezala, New Age-ren enpresaburuak behar horiek asetzeko bideak bilatzen ditu merkatu partikular horretan. Berria - Gaiak 2004-03-31
aitaren negozio (3); diru negozio (9); diru negozio oker (6); euroko negozio bolumena (3); euroko negozio kopurua (3); euroko negozio zifra (5); gero eta negozio (3); hirigintza negozio (3); milioi euroko negozio (12)
negozio atal (5); negozio aukera (4); negozio aukerak (3); negozio batean sartu (3); negozio bidaia (4); negozio bidaian (3); negozio bihurtu (10); negozio bikaina (4); negozio bilakatu (4); negozio biribila (7); negozio bolumena (11); negozio bolumenaren (3); negozio ederra (6); negozio gizon (43); negozio gizon bat (3); negozio gizon batek (3); negozio gizona (8); negozio gizonak (7); negozio gizonari (3); negozio gizonek (4); negozio gizonekin (3); negozio gizonen (5); negozio gizonentzat (3); negozio handi (6); negozio handiak (4); negozio handiena (4); negozio ilunak (3); negozio interesak (3); negozio itzela (7); negozio kopurua (9); negozio lagun (3); negozio oker (8); negozio oker batzuetan (4); negozio on (5); negozio on bat (3); negozio ona (7); negozio txarra (4); negozio txiki (5); negozio zifra (13); negozio zifraren (3); negozio zikloen (4)
milioi euroko negozioa (3); negozioa babesteko (3); negozioa egin (10); negozioa egitea (8); negozioa egiteko (15); negozioa egiteko aukera (3); negozioa egiten (7); negozioa ere (6); negozioa eta (4); negozioa ez (6); negozioa hain (3); negozioa itxi (4); negozioa negozioa (4); negozioa ondo (3); negozioa saldu (3)
negozioak direla eta (3); negozioak ditu (3); negozioak egin (7); negozioak egiteko (8); negozioak egiten (7); negozioak egitera (3)
negozioan hasi (3); negozioan sartu (4)