Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Normalean idaztetik itzulpenera ez da denbora asko pasatzen (ia bat-batekoa izaten da nazioarteratzea), munduko argitaletxe ahaldunenek beti baitaukate norbait (scouter bat) hiriburu literario handienetan bertan argitaratzen den produkzioa galbahetik pasatu eta nazioarteko best-seller-aren kutsua izan dezakeen oro segituan bere merkatura inportatzeko. Berria - Kultura 2004-04-21
Kapitalismo nazionalean, erregulazioa keynesianoa ekonomiaren nazioarteratzearekin bateragarria izan zen, antzeko sistema sozioekonomikoa zuten herrialdeen artean gertatzen zenean nazioarteko elkar-trukea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 59. orr.
Azken urteetako mendebaldeko herrialdeen hazkuntza ekonomikoaren motorra izan dira teknologia berrikuntzak, eta baita, zalantzarik gabe, ekonomiaren nazioarteratze eta globalizazioaren eragile garrantzitsuak ere. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 157. orr.
Egungo munduaren berrantolaketan, sistema ekonomiko kapitalistaren hedapen eta nazioarteratze-prozesuan kokatzen da globalizazioa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 204. orr.
Nazioarteratze bidean diren kooperatibek politika sozialari buruz aurrez aurre dituzten erronken berri ematen duen Anjel Mari Errasti EHUko lankidearen Doktoretza Tesia. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 338. orr.