Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nazioarte 1 iz nazioarteko erkidegoa.

Oso esanguratsua da auzitegiak ebazpenean esatea nazioarte osoaren eginbeharra dela Israelek legea betetzen duela ziurtatzea.  Berria - Mundua   2004-07-11

Nazioartea testuinguru jakin bat da, gure alde erabili ahal duguna.  Berria - Euskal Herria   2004-05-21

Izan ere, Nazio Batuen Erakundea eta nazioartea, oro har, ahalegin handia egiten ari dira botikak merkatzeko.  Berria - Gaiak   2004-08-18

Nazioartea eta Munduko Bankua palestinarren ghettizazioa laguntzen ari dira.  Berria - Harian   2005-11-26

Nazioarteak laguntza ekonomiko handia eman zuen.  Berria - Kultura   2004-10-22

Sahararrek erakutsi duten eskuzabaltasunaz baliatu behar dute Rabatek eta nazioarteak.  Berria - Harian   2005-08-27

Burundin, bakea lortzeko gertu daudela dirudien garai honetan, behar-beharrezkoa dute nazioartearen laguntza.  Berria - Gaiak   2004-02-25

Gosea ez da halabeharrezkoaren alaba, baizik eta, askotan, nazioartearen inertziaren ondorioa eta goseak jotako herrialdeen ekimen zehatzen emaitza.  Berria - Gaiak   2004-10-17

Kosovoko albaniarrek nazioartearen bonbardaketen eraginez ihes egin zutela adierazi zuen.  Berria - Harian   2006-03-12

Nazioartearen aurrean justiziaren defendatzaileen ikur bihurtu da.  Berria - Harian   2005-07-24

Agirrek Parisen hainbeste xehetasunik gabe eman zituen kartzeletako datuak, eta nazioarteari begiraletza eta arartekotza galdatu zizkion.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 78. orr.

Auzi nuklearra dela eta, Iranek nazioarteari jotako erronkak presio handia jarri du aste honetan petrolioaren prezioen gain.  Berria - Ekonomia   2006-01-22

Nazioartean gehien erabiltzen den hizkuntza.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 201. orr.

Nik kasu hau nazioartean salatu nahi nuke, hemen ez dut eta justiziarik ikusi inon.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 105. orr.

Gerlak galdu du nazioartean zuen ospea eta itzala.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 152. orr.

Osagarritasunaren printzipioa, teorikoki, lotuta dago nazioartean banaketa desberdina duten faktoreen trukearekin ere (lana, kapitala).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 61. orr.

Nazioartean homologaturiko erratza da gero hau!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 183. orr.

Euskal Herritik eta nazioartetik etorritako zientzialariek euren proiektuak aurkeztuko dituzte bertan.  Berria - Gaiak   2004-03-11

Nazioartera zabaldu zen zure edertasunaren ospea, erabatekoa baitzen neuk eman nizkizun apaingarriengatik.  Elizen arteko biblia   Ez 16,14

Guatemalan bertan jaramonik egiten ez dietela-eta nazioartera joko dute emakumeek, kanpoko presioak etxekoengan eragingo duen esperantzaz.  Berria - Gaiak   2004-07-04

Jakinarazi zuen Bizkaia osoan hedatzen ari dela nazioartetik datorren korrontea, eta BBK «aitzindari» izan dela banka etikoaren alorrean.  Berria - Ekonomia   2004-11-25

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik nazioarteko.

Bere tesia argia da: hainbat arrazoik ahalbidetu dutela Itoizko urtegiaren kontrako borrokak nazioarte mailako izaera hartzea.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 155. orr.

Eraginkortasuna lortzeko, nazioarte mailako informazio trukaketa azkartuko duen mundu mailako datu basea sortzea ere proposatu zuten.  Berria - Harian   2005-03-12

Euskaldunok nazioarte mailan behar dugun onespena berreskuratzen lagunduko lukeelako.  Herria   2003-10-02

Munduko herriei nazioarte mailan merezi duten garrantzia emanez betiere.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 35. orr.

Bere herritarrak babesteko ez bada gai, nazioarte komunitateak egin beharko du.  Berria - Mundua   2004-07-02

ICRC Gurutze Gorriaren Nazioarte Batzordeak jakinarazi zuen gertakari hauen berri bazuela.  Berria - Mundua   2004-05-07

Matxino hauen ekitaldia ez da nazioarte terrorismoari lotua.  Berria - Mundua   2004-04-29

Ukrainako 225 hautes-barrutietan banatu ziren 12.000 nazioarte behatzaileek, [...].  Berria - Mundua   2004-12-28

Nazioarte tropak Iraketik erretiratu osteko segurtasun plan bat aztertzen ari direla iragarri zuen atzo The Guardian egunkari britainiarrak.  Berria - Harian   2005-01-29

Zentzugabea litzateke nazioarte indarrari Iraketik alde egin dezan eskatzea, gure herrialdearen segurtasuna eta egonkortasuna bermatzeko egiturak oraingoz eratugabeak baitira.  Berria - Mundua   2004-07-13

Nazioarte politika komuna izango duen Europa aldarrikatu zuen buruzagi jeltzaleak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-02

Nazioarte bake planak, aldiz, Aristide bere agintaldiaren amaieraraino, hots 2006ko otsaila arte, geratzea aurrikusten du.  Berria - Mundua   2004-02-24

Hurrengo nazioarte erako txapelketa ekainaren 27an jokatuko da, Seguran (Gipuzkoa), Sega Egunaren ekitaldietan.  Berria - Kirola   2004-06-17

Nazio Batuen Erakundearen ardurapean dagoen Nazioarte Zigor Auzitegia hasi zen aztertzen Serbia eta Montenegrok NATOko partaide diren zortzi estaturen aurka egindako salaketa.  Berria - Mundua   2004-04-20

· Jose Mari PASTOR, Egunkariako nazioarte saileko arduraduna.  Herria   2003-02-13

-Zein koloretakoak dira El País egunkariko nazioarte saileko fitxak?  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 48. orr.

Tximistak bezala goiti, lau-bortz urtetan Nazio-Nazioarte-Ekonomia ataleko erredakzioburu bilakatua zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 179. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus