Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

natural 1 izond naturarena, naturari dagokiona; naturak (eta ez gizakiaren eskuak) sortua; naturaren araberakoa. ik natura 3.

Perurenak ez baitu gizarterik gabeko ingurune naturalik ulertzen ez ezagutzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 12. orr.

Hilketatzat jotzetik urrunena dabilena "heriotza naturala" izeneko hilketa izango da noski.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 143. orr.

Ekonomikoa mundu fisiko naturaletik aparteko sistematzat ulertzean, politika ekonomikoak eta garapenaren aurrerapausoen neurketak moneta terminoetan beste ezertan ez dira oinarritzen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 56. orr.

Mundu guztiak jotzen zuen larrua mundu guztiarekin, naturala da, intzestua berez txarra dela pentsatzea da artifiziala, ez dago berez deus txarrik intzestuan, alderantziz, Naturaren indarra da, guztiz naturala!  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 111. orr.

Erran nahi baitut esferetarik bat ere ez dela aldizka lasterrago, aldizka astiroago ibiltzen, baina bakoitzak, bere abiadura eta higitzeko erari dagokienez, bere lege naturalari men egiten diola.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 190. orr.

Graziari esker erraten dut, zeruko zoriona guk geure indar natural soilekin irabaz dezakegula gaizki erraten dutenen aurka.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 73. orr.

Prestige petroliontziarena ere halaxe izan omen da: hondamendi naturala.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 137. orr.

Hornidura naturalak (nekazaritzakoak, meatzarikoak) eta faktore-hornidurak (lana, kapitala).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 59. orr.

Horrela ez du modurik belaunaldi aldaketa naturala ziurtatzeko, ume nahikorik ez baita.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 129. orr.

Hogeiren bat urtetik hona, hautespen naturalaren guztiahaltasuna eta eboluzioaren jarraitutasuna auzitan jarri ditu [...]"jauzikako oreka" delakoaren teoriak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 112. orr.

Harreman hori bilatzea, beraz, naturala da, naturak berak bultzatzen baikaitu sexura, edertasuna eta plazera amu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 84. orr.

Askok uste baitzuten gaixotasun naturala baino, deabruaren eraginezkoa zela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 820. orr.

2 gizakiak berariaz egina edo sortua ez dena, artifiziala ez dena; naturak sortua bezalakoa dena. ik artifizial.

Itsasontziak ekaitzetik babesteko egokiak diren berezko portu naturalik ez baldin badago, beste modu honetara jokatu beharko da: [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2590. orr.

Horrelakoak izango dira elikagai "naturalen" osagarriak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 76. orr.

Han egiten den ardoa naturala da guztia; txarra askotan, ez baitakite prestatzen, baina naturala.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 219. orr.

Produktu natural batzuen bidez lorturiko produktuak, aldiz, arriskutsuak dira jende askorentzat: esnea -bertako laktosa asimilatzeko laktasa entzimarik ez baitute gizaki heldu gehienek-, laboreetako glutena, kakahuetea, txerrikia, fruta batzuk (marrubia, meloia, zitrikoak, drupa asko, etab.), arrain urdina...  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 76. orr.

Sendagarri naturalak dira belarrak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 21. orr.

Giltzurrun artifiziala handia eta baldarra da, material sintetikoek ezin baitute berdindu organo naturalaren errendimendua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.

Biderik ezagunenak alkohola eta droga guztiak dira, bai naturalak bai artifizialak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 117. orr.

Autore batzuek ikaste naturala (jabekuntza) eta formala (ikaskuntza) bereizteko erabiltzen dute.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 48. orr.

Gauza natural izenekoek sekula baino fama hobea irabazi dute gaur egunean, eta ez da misterio: pozoi industrial eta hormonalaren pikardiak agerikoegiak egin dira Ongizatepeko gorputz-arimetan, eta hortik etorri da, egundaino ez bezala, gauza naturalen eta Naturaren beraren jainkotzea edo aingerutzea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 197. orr.

Sedukzio prozesua oso modu naturalean -ia oharkabe- inor zapaldu gabe gauzatzen da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 14. orr.

Hizkuntza naturalak -literatura araudi orotatik at daudenak- aldakorrak direla frogatzeko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 178. orr.

Ez dagoela dialekto naturalik, ezaugarri dialektal naturalak baizik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 19. orr.

Irudikapena motibatua da: beste teorialari askok, ordea, irudikapen-teknika batzuk beste batzuk baino "naturalagoak" direla azpimarratu dute, irudiei dagokienez batez ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 101. orr.

3 berezkoa.

Aitzitik, besoa eskainiko zion emazteari, makuluak ez baitira, zorionez, gorputzaren atal naturalak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 110. orr.

Merkataritzaren ondorio naturala bakea ekartzea da.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 10. orr.

Nik ere, gainerako guztien gisara, haren seme odolezkoa jotzen nuen aitaren jarraikitzaile naturaltzat.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 110. orr.

Beti jarri nau sutan niretzat munduko gauzarik naturalena zena isilgordeka eduki beharrak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 111. orr.

Horren arabera, globalizazioa prozesu naturaltzat hartzen da, berezkotzat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 217. orr.

Ikuspen naturalean bi kolore desberdinen hurbiltasunak, eta hurbiltasun horrek eragiten duen elkarren "kutsatzeak" eragiten duten efektua imitatu nahi da arau horren bidez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 63. orr.

Idazle izateko bide naturala kazetaria izatea zela uste izan zuen, eta, hein batean, horregatik aukeratu zuen kazetaritzaren bidea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 172. orr.

Lana helburu naturaltzat hartuko da eta jainko berri bihurtuko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.

Euskalkiak aberastasuna direla, hizkuntzaren altxorra direla, euskara natural, fresko, bizi, indartsu eta gihartsu direla.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 48. orr.

4 normala, arrazoizkoa.

Munduko gauzarik naturalena iruditu zitzaion Durant jaunari neskak berarenganako zuen txera.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 42. orr.

Ofizialki, naturala denez, FMIk ez du ezer inposatzen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 263. orr.

Oso naturala da ginekologoarengana joatea.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 55. orr.

Marcos, Maria eta Lucas idazten ari ziren, idaztea gauza naturala balitz bezala.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 101. orr.

5 itxurakeriarik edo alferrikako zailtasunik ez duena.

Umbertoren gaia ekarri zuen ostera solasera, naturalak izan nahi zuten tonua eta keinuak erabiliz:[...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 195. orr.

Musu eman genion elkarri, Adak naturalitatez, nik naturala izan nahi zuen exhibizionismo gisako batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 32. orr.

Naturalago nintzela iruditzen zait; esan nahi dut naturaltasun handiagoaz neramala neurosi obsesiboa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 115. orr.

Azkenik, Lakatos niregana jiratu, eta doinurik naturalenean, sartzean norbait ezagutu eta agur egingo balio bezala, honela esan zidan: [...].  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 95. orr.

Paristarren bizimoduaren alaitasun natural-naturalak bete-betean liluratu ninduen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 297. orr.

6 (adizlagun gisa)

Esaldia ez zitzaion berak nahi bezain natural atera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 51. orr.

Amaren aldeko aitona aristokrata nuen, dotorezia handikoa, frantsesez eta alemanez natural hitz egiten zuen, Europan izana zen hainbat alditan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 13. orr.

Kioskora joan eta ea aldizkari lizun berririk iritsi den galdetzen dut, natural-natural galdetzen dut, bost inporta niri nor dagoen inguruan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 125. orr.

Gau batez, Florentek bostehun libera eskatu zizkion Quenuri, natural-natural, kontu ireki bat izan balu bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 366. orr.

7 legeaz, erlijioaz eta kidekoez mintzatuz, naturan oinarritzen dena.

Lege politikoen eta naturalen artean dagoen aldeaz.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Ekitatea lege naturalerako itzulera da, lege positiboen isilune, kontraesan edo gorabeheretan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-05

Testamentu egiteko ahalmena mugatua dela, egundo ere ez eskubide naturala, lege politiko eta zibilak arautua baino.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 27. orr.

Munduan ordena naturalak agintzen du.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 17. orr.

Berezko ordena razional edo natural horrek determinatzen du moral baten objektibitatea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 50. orr.

Antzinaroa, Zuzenbide (edo moral) natural objektiboaren aroa kontsidera genezake; [...] Modernia, Zuzenbide natural subjektiboarena.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 103. orr.

Arkitekturaren "erregela naturalak" gauzatuko lituzkeen eraikin jatorrizko eta arketipikoaren metaforak, funtsezko eginkizuna betetzen du "artearen" eta naturaren arteko lotura ziurtatzen duen aldetik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 190. orr.

8 naturalpeko izlag

Elkarrekiko begiruneaz batuketa egin eta ezkontideen arteko eginbehar eta betebeharrak, gizaki adimendun eta sentiberen arteko harremanetan gauzatzen direnak, horra hor zuzenbide naturalpeko gaiak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 60. orr.

9 ez-natural (orobat eznatural) izond

Akats horietariko batzuk, ordea, eskakizun kontrajarrien arteko hautsi-mautsien ondorio dira; beste batzuk, berriz, daramagun bizimodu ez-naturalak eragiten ditu, eta beste zenbait, azkenik, ez dira diruditen bezain garrantzizkoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 255. orr.

Hauxe da gizarte modernoen tragedia: grina eznaturalak eta ezbeharrak ugaltzeko sistema absurdo huts bihurtu dela.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 66. orr.

Zibilizazio egoera hau ez-natural eta egongaitza baita.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 76. orr.

Zibilizazio Egipziakoa jada osatua zuen bizialdi baten luzapen ez-naturalera hiksoen inbasioaren astinduak galvanizatu baino lehenagoko garaira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 241. orr.

Predikatu hori ez-naturala den zerbaiti dagokion kontzeptua da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 210. orr.

10 gas natural

Petrolioaren ordez energia nuklearra, ikatza eta gas naturala erabiltzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 128. orr.

Herrialde horietako industrializazioa, 1960ko hamarraldiaz geroztik, hidrokarburoen errenten ustiapenean oinarritzen da (petrolioa, gas naturala).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.

11 historia natural

Une berean, historia natural delakoa ahalegintzen ari zen landareak eta animaliak sailkatzeko, haien egitura ikusgaiari eginik so, haien azaletik hautematen denari.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 171. orr.

Idorturik ageri zen, Historia Naturalaren Museoko sarrerako aretoan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 118. orr.

Historia naturala interesatzen zitzaion; zomorro, kristal eta mineralak biltzen zituen eta, gainera, oso ikasle ona zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 13. orr.

Har dezagun, esate baterako, Historia naturalaren kasua garai klasikoan: berak ez darabiltza XVI. mendeko kontzeptu berberak; zaharrak diren batzuk (generoa, espeziea, ikurra) beste erabilera bat dute orain; beste batzuk agertzen dira (hala nola, egiturarena); beste batzuk geroago sortuko dira (hala nola, organismoarena).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 67. orr.

Harreman hauek guztiek Historia naturala kontrajartzen dute hala XVI. mendeko naturalisten diskurtsoarekin nola XIX. mendeko biologistenarekin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 68. orr.

12 parke natural

Bièvres herriko parke natural eder baten erdian zegoen Seminario Handian.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 54. orr.

Pagoetako parke naturaleko Lorategi Botanikoan.  Herria   2004-03-25

Aratz-Aizkorri Parke Naturalaren Natur-Baliabideak Antolatzeko Planetik «haratago» joanda.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

22 kilometroko parke naturala paratzeko proiektua taxutzen ari da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Herrialdeko oihan itxienetakoak dituen Gunung Leuserko parke natural erraldoiak banatzen du Aceh Sumatraren gainerako lurraldeetatik.  Berria - Mundua   2004-12-31

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baliabide natural (9); balio natural (4); egoera natural (3); erreserba natural (4); eskubide natural (5); gauza natural (7); guztiz natural (3); hain natural (6); historia natural (7); hizkuntza natural (6); hondamendi natural (9); hondamendi natural bat (3); klase natural bat (3); lege natural (10); modu natural (6); modu natural batean (4); muga natural (3)

natural asko (4); natural atera (3); natural eta berezko (3)

natural natural (17); natural onartu (3)

ordena natural (6); parke natural (13); ziurtasun natural (3)

argi naturala (7); egoera naturala (8); eskubide naturala (6); filosofia naturala (4); fonologia naturala (3); gas naturala (29); gauza naturala (12); giro naturala (3); guztiz naturala (6); harreman naturala (6); hautespen naturala (15); heriotza naturala (5); historia naturala (15); ingurune naturala (3); itxura naturala (3); izaera naturala (3); jarraipen naturala (3); joera naturala (8); kapital naturala (8); lege naturala (29); leku naturala (3); modu naturala (3); muga naturala (8); mugimendu naturala (3)

naturala balitz bezala (5); naturala izan (30); naturala zirudien (4)

oinarri naturala (4); ondorio naturala (4); ordena naturala (4); ordezkatze naturala (3); oso naturala (15); oso naturala da (4); parke naturala (5); prozesu naturala (8)

modu naturalagoan (4)

gauza naturalagorik (4)

abortu naturalak (3); atal naturalak (3); baliabide naturalak (41); balio naturalak (3); bitarteko naturalak (3); eskubide naturalak (3); gauza naturalak (4); gorputzaren atal naturalak (3); harreman naturalak (5); hautespen naturalak (6); historia naturalak (3); hondamendi naturalak (12); izaki naturalak (3); jaidura naturalak (3); lege naturalak (34)

paisaia naturalak (3); produktu naturalak (4); sentimendu naturalak (3); zientzia naturalak (6)

argi naturalaren (3); arrazoi naturalaren (9); arrazoi naturalaren bidez (3); defentsa naturalaren (4); epaile naturalaren (3); eskubide naturalaren (5); filosofia naturalaren (3); fonologia naturalaren (4); gas naturalaren (18); hautespen naturalaren (10); historia naturalaren (28); historia naturalaren museoko (3); hizkuntza naturalaren (3); kapital naturalaren (9); kapital naturalaren stocka (3); lege naturalaren (40); lege naturalaren aurka (4); lege naturalaren aurkako (5); lege naturalaren doktrina (3); lege naturalaren kontra (4); medikuntza naturalaren (4)

ordena naturalaren (4); zuzenbide naturalaren (11)

eskubide naturalari (3); hazkunde naturalari (3); lege naturalari (3)

bere esparru naturalean (3); egoera naturalean (12); era naturalean (13); esparru naturalean (3); gizonen egoera naturalean (3); guztiz modu naturalean (4); habitat naturalean (3); historia naturalean (4); hizkuntza naturalean (6); modu naturalean (39); modu naturalean egiten (3); oso modu naturalean (5); parke naturalean (8)

baliabide naturalei (3); hizkuntza naturalei (3)

hondamendi naturalek (7); hondamendi naturalek eragindako (3); lege naturalek (4)

aralarko parke naturaleko (3); gas naturaleko (8); hizkuntza naturaleko (8)

baliabide naturalen (29); baliabide naturalen ustiaketa (3); eskubide naturalen (4); gauza naturalen (3); hizkuntza naturalen (3); hondamendi naturalen (4); lege naturalen (9)

gauzarik naturalena (14); gauzarik naturalena balitz (4); munduko gauzarik naturalena (10)

modurik naturalenean (5)

arrazoi naturalez (3); jakite naturalez (3); lege naturalez (3)

muga naturalik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus