Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artifizial 1 izond gizakiak egina.

Gauza ederra litzateke giltzurrun naturalaren tamaina bertsuko baliokide artifiziala izatea, baina gaur egungo tekniken irispidetik oso urrun geratzen da posibilitate hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 250. orr.

Iruzur hau ez da artifiziala, baizik arrazoimen arruntaren erabat berezkoa den iruzurra.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 192. orr.

-Inteligentzia artifiziala hain hedatua den Mars planetara eroan nazazu.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 162. orr.

Hori argi izan behar dugu, badirelako gurean euskara batua "artifiziala" eta literatura euskalkiak "naturalak" direla uste dutenak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 251. orr.

"Legearen harlauzak Jainkoak berak eginak ziren", horrek esan nahi du naturalak zirela, eta ez artifizialak, gauza natural guztiei "Jainkoaren egintzak" esaten zaielako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 167. orr.

-Badakit, bai, haxixa, opioa, konfitura berdea, paradisu artifizialak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 107. orr.

Filosofia analitiko anglosaxoiak konputagailuen adimen artifizialaren eta gizakiaren adimen naturala ere aztertu ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.

Hizkuntza artifizial horietako bat egiten duen gizonak bere esku du hizkuntza hori, gizarteratzen ez duen artean; baina bere helburua betetzen hasten den unetik, eta horrenbestez, mundu guztiaren gauza bihurtzen den unetik, ez da bere kontrolpean egongo.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 107. orr.

Gaur egun erraz kritika daiteke perspektiba naturala eta perspektiba artifiziala nahasten dituen perspektibaren kritika bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 172. orr.

Bihotzetik datorren odolaren parte bat, oxigenagailutik (edo birika artifizialetik) pasatu, eta gorputzera itzultzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 247. orr.

Urte horretan hasi ziren erabiltzen ospitaletan bihotz artifiziala.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 110. orr.

Giltzurrun artifiziala handia eta baldarra da, material sintetikoek ezin baitute berdindu organo naturalaren errendimendua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.

Bretton Woods-eko sistemaren hondamendia baino lehenago ere, inflazio-diferentzialak eta gerraren ondoren finkatutako parekotasun sarritan artifizialak, truke-tasa errealen aldaketa garrantzitsuen eragileak izan ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 79. orr.

Sudur artifiziala egiteko saioek ez dute batere emaitza onik izan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 132. orr.

Jantzirik, etxerik eta berokuntza artifizialik ez zen garaietan, 21 °C inguruko batez besteko tenperatura zuten eskualdeetan sortu ziren lehenengo zibilizazioak, eta horixe da, gaur egun ere, gizakiarentzako tenperaturarik onena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 74. orr.

Filibuster doktorearen su artifizialak, berorik gabe bustita pizten direnak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 54. orr.

Neonezko gau artifizialetan, / maitasuna puzzle bat zen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 79. orr.

Bere 8.400 kilometro karratuko zabalerarekin, munduko laku artifizialik handiena da Volta aintzira.  Berria - Mundua   2006-04-11

Jantzirik, etxerik eta berokuntza artifizialik ez zen garaietan, 21 °C inguruko batez besteko tenperatura zuten eskualdeetan sortu ziren lehenengo zibilizazioak, eta horixe da, gaur egun ere, gizakiarentzako tenperaturarik onena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 74. orr.

2 adimen artifizial

Robotikaren eta adimen artifizialaren gaineko oinarri teorikoak jaso zituzten, eta robotak eraiki zituzten.  Berria - Gaiak   2006-03-12

Globalizazioaren gakoak teleteknologiak dira (satelitea, diru elektronikoa, informatika, Internet, sare telematikoak, teknologia digitala, CD-Rom, DVD, errealitate birtuala, adimen artifiziala, bioinformatika eta beste horrenbeste).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.

Vision androidea da, eta gizaki fanatiko-ek ez dute harreman hori begi onez ikusten, "adimen artifizialak zilegitu eta humanoak baztertuko dituelakoan»  Berria - Mundua   2004-07-25

3 argi artifizial

Ikusgaia eguzkiak edo argi artifizial bortitzak zuzenean jotzean gertatzen zitzaion hori bereziki.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 31. orr.

Gertatzen da heroiak brontzezko arrazaren bizitza gaiztoak bizi eta heriotza ankerrez hil zirela, eta halaber Valhalla zulo zikin bat gertatzen da, argi artifizialak itzali eta eguneko argi soilaz borroka iskanbilatsu eta festa zaratatsuen idealizazio poetiko hau aztertzen dugunean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 163. orr.

Jantokia ikusi bezain laster konturatu zen, alajaina, aurrerantzean argi artifizialpean gosaldu beharko zutela; berak biziki gorroto zuen zerbait.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 134. orr.

Argi artifizialarekin azaleko letra doratuek nabarmenagoak ematen zuten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 17. orr.

Gaueko argi artifizialak espezie ugariengan eragiten du, eta animalia askoren jokabidea aldatzen.  Berria - Gaiak   2006-02-19

Argi naturala baliatzen ahalegindu ginen, ahalik eta argi artifizial gutxiago erabiltzen.  Berria - Kultura   2004-10-22

4 arnasketa artifizial

Eta horrela, Meharra lehena iritsi zen, baina gero arnasketa artifiziala egin behar izan zioten izerditan itota zegoelako.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 297. orr.

5 belar artifizial

Mailari eutsi dioten arren, Goierriko klubean kezkatuta daude Udalak egin duen belar artifizialeko zelaiaren proiektuarekin.  Berria - Kirola   2006-04-06

Belar artifizialeko zelai bat, mediku gune bat eta beste hainbat azpiegitura eraikitzea aurreikusi ditu Eibarrek.  Berria - Kirola   2004-04-02

Xumea, zortzi figura txikiz osatutakoa, belar artifizial berde-berdez inguratua.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 165. orr.

Plastikozko puf erraldoi batek ipuinetako nanoaren tronoa irudikatzen zuen eta egurrezko bitxiloreak hazten ziren nonahi, belar artifizialez estalitako lurrean sustraituak baleude bezala.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 69. orr.

6 birika artifizial

Bihotzetik datorren odolaren parte bat, oxigenagailutik (edo birika artifizialetik) pasatu, eta gorputzera itzultzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 247. orr.

7 bizi artifizial

Eta auzi hori dela eta, Bizi Artifiziala deritzan zientzia helburu batekin eratu zen, horrela biziaren zientzia egon ez dadin adibide bakar horri lotuta, hots, biologia orokorra edo unibertsala eraikitzeko asmoarekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 285. orr.

8 elur artifizial

Gero eta elur gutxiago egiten duenez, gero eta gehiago erabiltzen da elur artifiziala eta horrek asko areagotu du ur kontsumoa, WWFk ondorioztatu duenez.  Berria - Gaiak   2006-03-07

9 ernalketa artifizial

Bilboko klinika batera jo zuen bikoteak, umea ernalketa artifizialaren bidez eduki ahal izateko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

10 erradioaktibitate artifizial (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Haien alaba Irene Joliot-Curiek eta haren senar Jean Frederic Joliotek ere Kimika arloko Nobela irabazi zuten, erradioaktibitate artifiziala aurkitzeagatik.  ETC-prentsa   Berria, 2018-04-15

Atomoen transmutazio-fenomenoak aztertu ondoren, Irének eta Frédéric Joliotek erradioaktibitate artifiziala aurkitu dute.  ETC-literatura, saiakera   Madame Curie, Ève Curie (Irati Bereau), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Gaur egun, erradioaktibitate artifizialaren eremuan egindako aurkikuntza berriei esker, aldatu egin da erabat. ETC-literatura, saiakera   Nora doa zientzia, Max Planck (Alaitz Imaz), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

11 eskalada artifizial (corpusean ez dago; ETCn 26 agerraldi)

Eskalada artifiziala nagusi zen garai eta eremuan, estilo librea posible zela frogatuta.  ETC-prentsa   Berria, 2006-11-03

Kirol eskalada artifizialeko nahiz harkaitzeko munduko zerrendetan lehen postuan dago, eta baita eskalada ardatz duten aldizkari eta Internet orriek osatutako sailkapenetan ere.  ETC-prentsa   Berria, 2007-12-21

Erosotasunerako eta kirol eskaladarako joera nagusi den garaiotan, bestelako erronkak aukeratu zalea da: horma handiak, eskalada artifiziala eta bakardadea.  ETC-prentsa   Berria, 2010-10-29

Horma handien eta eskalada artifizialaren zale dira Castresana eta Novellon, eta neguaren bakardadeak eta gogortasunak erakartzen ditu.  ETC-prentsa   Berria, 2012-02-24

Eskalada artifiziala praktikatzeko aukera bikaina egongo da gaurtik igandera arte Peña Karria (Gaubea, Araba) eskalada eremuan.  ETC-prentsa   Berria, 2013-05-31

Adolfok ez du izan merezi duen esker onik, baina pareta handietako eskalada artifizialean nazioarteko erreferentzia izan da, sokada ezberdinetan eta bakarkakoan, beti era jatorrean.  ETC-prentsa   Berria, 2017-04-11

Eskalada artifizialeko aurrerakuntzak teknologiaren eta zientziaren arrakastaren ondorio gisa irudikatuko ziren. ETC-zientzia, zuzenbidea   Mendi literatura, Haritz Monreal Zarraonandia, EHU/UPV, 2017

12 euli artifizial (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Euli artfiziala edo arrantzarako eulia arrantza-apeu mota bat da, normalean euli-arrantza kirolean erabiltzen dena (nahiz eta beste kanaberarekiko arrantza modu batzuetan ere erabil daitekeen).  ETC-entziklopedia   Euli artifizial, Wikipedia

Egungo gizarteko botereek euliarekin egiten dute arrantza, euli artifizialarekin, baina hori denik eta txarrena da, arrantzaleak bere burua engainatzen duelako beitaren egiazkotasunaz den bezainbatean.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-04-16

Uztailaren 31 bitarte, arrantzaleek egindako euli artifizialen eta koilaratxoen artean ibili beharko dute amuarrainek ibaietan gora eta behera. ETC-prentsa   Berria, 2004-03-23

13 euri artifizial

Hori jakingo balu, hodei kargatu bat presentatu orduko, jaitsi ahal izango luke, alegia, euria kendu ahal izango lioke, euritan noiz eta nola lehertzen den jakingo balu, hau da, euri artifiziala posible eta kontu erraza izango litzateke.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 398. orr.

Euri artifiziala sortzeko sistema bat garatzen ari da Bruselako Unibertsitate Libreko eta Israelgo Ben Gurion Unibertsitateko zientzialari talde bat.  Berria - Gaiak   2004-08-11

Horregatik, euri artifiziala eragiteko asmoa dute Txinako agintariek, egoera arintze aldera; zilarrezko ioduroz Pekin gainean dauden hodeiak bonbardatuko dituzte, euria egin dezan.  Berria - Gaiak   2006-04-19

14 giltzurrun artifizial

Arratoientzat sortutako giltzurrun artifizialak odola iragazi eta gernua sortzeko gai izan dira, Estatu Batuetako ikertzaileen arabera; horregatik, geroan transplantearen ordezko ona izan daitezkeela uste dute.  Berria - Gaiak   2004-07-02

Giltzurrun artifiziala handia eta baldarra da, material sintetikoek ezin baitute berdindu organo naturalaren errendimendua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.

15 hautespen artifizial (corpusean ez dago; ETCn 63 agerraldi)

Hautespen artifizialarekin, gizakiak espezie bateko ereduzko animalia edo landareak banatzen ditu ugaltze helburu ezberdinetarako, ezaugarrien arabera.  ETC-entziklopedia   Hautespen artifizial, Wikipedia

Hautespen artifizial edo kulturalean (horra kontzeptu bat aurreratu) hautesleak hautesten du, baina zerk edo nork hautesten du hautespen naturalean?  ETC-zientzia, zuzenbidea   Formen matxinada, Jorge Wagensberg (Juan Garzia), EHU, 2007

Drosophila ozpin-euliaren ehunka ezaugarrietatik, sexu-proportzioa da, hain zuzen, luzaroan hautespen artifizialpean eduki eta inolako eraginik jasan ez duten ezaugarri bakar bietariko bat.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Eder behar du, Graham Farmelo (Fernando Morillo), EHU, 2009

Guztietan begi-bistakoena, hautespen artifiziala da -animalien eta landareen hazkuntza-, zeinak, Darwinek sumatu bezala, parekotasun handia baitu hautespen naturalarekin.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Zergatik den egia eboluzioa, Jerry A. Coyne, EHU, 2013

Askatzen ez diren errakien aldeko hautespen artifizialean oinarritutako zereal modernoak etxekotzeari buruzko artikulu laburra.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

Hautespen artifiziala deitu zion horri, eta milaka urtez jardunak dira gizakiak horretan.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Zientziaren historia txiki bat, William F. Bynum (Juan Garzia Garmendia), EHU/UPV, 2018

Hortaz, bat egingo luke naturaren legeekin gizarteak hautespen artifizial bat egiteak, eta banako antisozialak eta desberdinak suntsitzeak.  ETC-literatura, saiakera   Gizonaren neurketa okerra, Stephen Jay Gould (Oihane Lakar), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Faktore horiek dira, besteak beste, hautespen naturala, hautespen artifiziala, organismo zehatz horri dagokion gurutzaketa-modua, ingurunearekiko eta inguru berean bizi diren beste organismoekiko lotura  ETC-literatura, saiakera   Genetika eta espezieen jatorria, Theodosius Dobzhansky (Aiora Odriozola), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Hautespen artifiziala aplikatu zen orduan, eta ingurunepresioari hala erantzuten zioten banakoak hartu ziren ugalketarako.  ETC-literatura, saiakera   Biziaren izaera, C. H. Waddington (Iñaki Iñurrieta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Hori egiteko ordez, lehen kapituluan, luze kontatzen du gure landare eta animalia etxekotuak nola sortu ziren gizakiok egindako hautespen artifizialaren bitartez. ETC-literatura, saiakera   Su-armak, germenak eta altzairua, Jared Diamond (Andoni Sagarna), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

16 hibernazio artifizial (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Anestesia eta hibernazio artifizialean berritzaile, klorpromazina erabiltzearen bultzadan dago bere lorpen handiena, psikiatrian. ETC-entziklopedia   Henri Laborit, Wikipedia

17 horizonte artifizial (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Zerumarra edo batzuetan ingelesezko "skyline" hiri baten egitura eta eraikin garaienek (batez ere etxe orratzek) silueta edo ikuspegi orokorra da, sarri honen ikur bilakatzen dena. Hiri baten egiturek sortutako horizonte artifizial gisa ere deskriba daiteke. ETC-entziklopedia   Zerumarra, Wikipedia

18 ikusmen artifizial

Arreta handia eskaini zaio ikusmen artifizialaren posibilitateari; haren arabera, zuri-beltzeko eredu nahiko sinple batek emango luke pertsona itsu bati laguntzeko informazio baliagarria.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 253. orr.

19 inteligentzia artifizial

-Inteligentzia artifiziala hain hedatua den Mars planetara eroan nazazu.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 162. orr.

Konputagailua neurozientziekin lotzen dugunean inteligentzia artifizialaz hitz egiten hasiko gara.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 118. orr.

20 intseminazio artifizial

Bazen Ann Arbor-eko aldirietan intseminazio artifizialeko klinika bat, eta hiru lagun haiek erabaki zuten beren zerbitzuak eskainiko zizkiotela esperma-bankuari, emaile gisa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 79. orr.

Kontua da mespretxu handiz esan zidala ea ez al nuen uste umea intseminazio artifizialaren bidez sortua izan balitz, mundu zabalean jakingo zela, mediku-sekretu guztien gainetik ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 277. orr.

Bai Jose Luis bai ni neu ere ugalkorrak izan arren, ospitaleko kide baten laguntzaz, eta sexu-hautaketaren kontrako legediari iruzur eginez, intseminazio artifizialaren bitartez sortu genuen gure ume bakarra, mutila izango zela ziurtatuz; Antton jarri genion, nire aitaren omenez.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 103. orr.

Umea bikotearen barruan, intseminazio artifizialaren bidez egin arren, legeak ama biologikoa baino ez zuen aintzat hartzen.  Berria - Harian   2006-01-29

Kasu honetan Dickson andreak 48 urte dituenez eta beste hiru urte falta direnez senarra libre uzteko, intseminazio artifiziala da bikoteak umea izateko azken aukera.  Berria - Gaiak   2006-05-09

Espainiako Estatuan intseminazio artifizialari buruz egin den azken ikerketak dio haurdun geratzeko emaile anonimoen semen bankuetara joaten diren emakumeen % 10ekez dutela bikotekiderik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 287. orr.

21 larru artifizial

Feriara doazela, Victorine, aurpegia makillaje merkeaz koloreturik, lepoan azeri larru artifiziala daramala, aurretik doa Gillesekin irrika.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 69. orr.

22 satelite artifizial Lurretik jaurtiriko ibilgailua, planeta baten satelite bihurtzen dena.

Eta gela barruan erridikulua sentitu naiz karikaturaren moduan, satelite artifizialaren moduan, trapu zaharraren moduan, postal turistikoaren moduan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 90. orr.

23 su artifizial pl su festa.

Egitarauan, egun guziez 18etan zezen lasterrak, 20.45etan su artifizialak Kontxan, eta 23.30etan kontzertuak urririk.  Herria   2003-08-14

Txapliguak, txinpart eta garrez osatutako egiazko su artifizialak ezkerreko zerumuga osoan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 120. orr.

Ekitaldi hau Donibane Garaziko zitadelan bururatuko da, bideo, kontzertu eta su artifizialekin.  Herria   2003-09-18

Hala nola gertatzen den su artifizialetako ziriekin, zenbait mahainguru piztu egiten dira erabat itzaliak ematen dutenean, eta, itxura guztien arabera, gurea mota zoragarri horretakoa zen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 88. orr.

24 uharte artifizial

-Geroxago, hartu dugun taxian gidariak esplikatu digun bezala, aireportu hori munduko haundienetarikoa da eta uharte artifizial baten gainean dute eraiki.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 70. orr.

Pasaiako eskualdean bizi den herritar gisa, ordea, uharte artifizialaren proiektua nahiago dut.  Berria - Euskal Herria   2006-03-04

Uharte artifiziala!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 70. orr.

25 zahartzapen artifizial (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Horri zahartzapen natural esaten zaio; zahartzapen artifiziala tenperatura altuetan gauzatzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Materialen zientzia eta ingeniaritza, Askoren artean, EHU, 2011

26 zuntz artifizial (corpusean ez dago; ETCn 22 agerraldi)

Batzuk zuntz naturalez -hala nola kotoia eta zeta-, eta beste batzuk, zuntz artifizialez -adibidez, poliesterra-.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

Beira zuntza zuntz artifizial inorganikoa da, osaera kimikoa beira arruntaren antzekoa duena.  ETC-entziklopedia   Beira zuntz, Wikipedia

Klixe gisa, zetazko edo zuntz artifizialezko xafla porotsu bat erabiltzen da inprimatzeko.  ETC-entziklopedia   Serigrafia, Wikipedia

Zuntz akriliko: Zuntz artifizial edo sintetikoa.  ETC-entziklopedia   Zuntz, Wikipedia

XIX. mendean agertu ziren malgukidun lehenak, 1865ean; Europan 30eko hamarkadan hedatu ziren, eta baita zuntz artifizialez egindakoak ere.  ETC-prentsa   Berria, 2008-09-30

Saihestu zuntz artifizialeko azpiko arropak.  ETC-prentsa   Berria, 2009-06-16

Hasieran, lastoa lehengaitzat hartuta, zuntz artifiziala sortzeko eraiki zen fabrika hura.  ETC-prentsa   Berria, 2010-07-24

Beste kasu batzuetan, dermatitisaren arrazoia lehendik nahiko ongi jasaten zen material edo substantzia bat izan daiteke, zuntz artifizialez osatutako ehunetan gertatzen den bezala.  ETC-prentsa   Argia, 2005-07-03

Zuntz artifizialek lurrinketa (transpirazioa) eragozten dute. ETC-prentsa   Argia, 2005-09-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus