Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alferkeria iz lanik egin gabe egoteko bizioa.

Aisia alferkeria bihur ez dadin, probetxuzko zera batez bete behar omen dugu aisia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 78. orr.

Lanbiderik ez dakitenek ikas dezatela, ez lansaria jasotzeko gutiziaz, etsenplua emateko eta alferkeria uxatzeko baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 165. orr.

Alferkeria -edo alfertasuna- aldarrikatu, amodioarekin lotu, edota erabateko herritarra edo erabateko kontsumitzailea izateko bidea dela esan, kontuak kontu, argi dago enplegurik ez izatea -eta enplegu kaxkarra izatea- arazo larria dela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 112. orr.

Reb Itchele maisuaren patioan eserita ematen zuen eguna, alferkerian, egurrezko ziri luzeak zorrozten, edo urtean behin bakarrik, Mendekosten, erabiltzen ziren paperezko apaingarriak mozten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 26. orr.

Peter ez zait lehen baino atseginago gertatzen: mutil gogaikarria da, egun osoan ohean egoten da alferkerian.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 44. orr.

Estimatzen dut jende hori, pentsamendua deskantsuan eta alferkerian utzi beharrean, erraza egingo ez zaion liburu bat zabaldu duelako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 30. orr.

Baina, alferkerian ohitu haiz, eta nahiago duk eskean ibili sabel-zorro aseezin hori betetzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 140. orr.

Alferkeriara emanak izatez, ene jauna.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 39. orr.

Gorrotoa dio alferkeriari, eta anaiak lanean nahi ditu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 555. orr.

Bere soldaduak alferkeria arriskutsutik urrundu nahiz ha-si zen Arros ateraldiak antolatzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 228. orr.

Ni neu, alferkeriak jota, ohearen gainean etzanda nengoen dolce far niente famatuan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 118. orr.

Ez nintzen inongo euskaltegitara ez gau-eskolatara joan, harrokeriaz baino gehiago alferkeriaz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 80. orr.

Arratsalde batean, berandu, kalerako jantzita baina ohean etzanda nengoelarik, nire alferkeriaz eta nire borondate faltaz hausnarrean, beheko telefono publikoan deitzen zidatelako abisu eman zidaten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 111. orr.

Gauza horiei buruzko xehetasunak alde batera utziz, ez alferkeriaz, noski, baizik eta ez nukeelako gehiegi luzatzeagatik inorentzat astuna izan nahi, orain erloju-mota eta irudi desberdinak azalduko ditut, nork asmatu zituen esanez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4470. orr.

Alferkeria, [...] Deabruak bekatu berrien haziekin esperimentuak egiteko eta bizio nagusien hazkundea bultzatzeko duen haztegi ereduzkoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 28. orr.

Berezko alferkeriaz gainera, bazen justifikazio bat hartarako: artista izan nahi duenak, artista ustekoak, ez die kasurik egin behar halako zeregin domestikoei.     «Kuskue tanden», 2004 - 22. orr.

Eta gelara berriro berehala, inolako alferkeriarik gabe.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 333. orr.

Dabidek, ordea, nik uste alferkeria hutsagatik, beti alde batera utzi nahi izaten zuen janzkeraren gaia.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 135. orr.

Nolabait ere, alferkeria gozo batean bizi ziren, halako bizimodu garesti, korapilatsu eta handinahikoan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 35. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alferkeriara emanak (3); alferkeriari ihes (4); alferkeriari ihes egiteko (3); alferkeriaz edo (4); beti alferkerian (4); edo alferkerian (3); eta alferkeria (6); eta alferkerian (5); etsai den alferkeria (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus