Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Duela mende bat, gripea, nafarreria, elgorria eta kolera moduko gaitz infekziosoak ziren osasunaren etsaiak. Berria - Euskal Herria 2004-08-24
Ea probintzia hartan bazegoen gaitzen bat zabaldurik, hala nola sukar-epidemiaren bat, edonolako sukar hilgarririk, nafarreria edo bestelako eritasunik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 23. orr.
Txima luzeak eta nafarreriak markatutako matrailak. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 136. orr.
Berehala ezagutuko duk: bisaia nabarreriak pikardatua dik eta, mintzatu beharrean, marraka egiten dik, bildots baten gisara. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 266. orr.
Ene seme gaixoa, nafarreriak harrapatu ez du ba! Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 62. orr.
1518-1519: Nafarreria izurrite bat izan zen Kariben eta izurrite horren ondorioz bertako asko hil ziren. Berria - Gaiak 2004-01-02
Gizon gaztea asaldaturik zegoen, lehenago ez baitzuen inoiz korderik galdu, eta inoiz ez baitzioten nafarreri zuria eta lorautsak eragindako alergia txiki bat baino eritasun larriagorik diagnostikatu. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 351. orr.