Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baztanga izugarri batek jota balego bezala. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 59. orr.
Doina Elvira emazteak, baztangak jota hiltzeko zorian zegoela, deitu senarra ohera, eta hala esan omen zioan belarrira ahopez: [...]. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 128. orr.
Baztangak zulaturiko aurpegi ikaragarria ikusi nuen. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 87. orr.
Haren begitarte txiki zimurra, garbi-garbia, baztangak pikatua, maltzurkeria berezia ageri zuena, bistakoa, hura disimulatzen saiatuko bazen ere. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 49. orr.
Baztangak kendu berria zion emaztea, eta hiru haur amarik gabe utzi. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 32. orr.
-Madame, zure semeak baztanga du. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 345. orr.
Garrintxa euskalduna, kontsumismoaren baztangak harrapatutako idoloaren historia. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 69. orr.
Martinen aita nekazaria zen, gizon iluna eta betizua, eta baztanga-izurri batean hil zen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 30. orr.
Azaroan baztangaren birusaren genoma eraldatzeko baimena ematearen alde egin du aho batez Osasunaren Munduko Erakundeak. Berria - Gaiak 2004-12-02
Baztanga desagerraraztea OMEren arrakasta handienetakoa izan da. Berria - Gaiak 2004-12-02
Baztanga beltzak jo omen du, eta iduriz oso larriki. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 528. orr.
Gero baztanga beltzak lazki du desitxuratzen: begi bat galdua, aurpegian du orain arima. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 74. orr.
Arrazoi nuen erran nuenean menturaz zorion handia zatekeela harentzat baztanga beltzaz hiltzea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 531. orr.
Buhame garaia zen gizona, baztanga-pikatua. Bennetten begiradari jarraitu hormaraino, eta ikusi nuen baztanga-pikatuz josita zegoela hura, ilargia bezala, berak emandako ukitu eta ukabilkaden ondorioz; Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 203. orr.